Euskal Jaiako afarixa

Asteburuan txartelak agortu egin ziran. Guk egindako aurreikuspen guztiak pikutara! Pentsautakua baiño jende gehixagok emon dau izena: 300ek.

Enkargau genduan karpia txikiegixa zan, oiñ ekarriko deskuena bikotxa da. Tartetxo bat be laga dogu dantza egin ahal izateko.

Ez badozue txartelik lortu, afaltzeko lekurik ez dakagu. Baiña trankil, gero, afaldu ezik be aukeria egongo da kantu eta dantzetan parte hartzeko.

Oiñ erropia prestau, eta danok guapo-guapo zapatuan ondo pasatzera!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude