Eibarko kaldereroen kantak euskaraz

2025eko aratusteetan euskaraz kantatu zuten Eibarko kaldereroek lehen aldiz. 1930eko hamarkadan atera ziren kaldereroak lehen aldiz Eibarren, Donostiakoen kantak Eibarrera egokituta. Donostian kaldereroen konpartsa 1884koa da, eta Raimundo Sarriegiren doinuek eta Adolfo Combaren hitzek osatzen dute errepertorioa. Iaz gure erara euskaratu eta dagoeneko haiek kantatu genituen. Hungariar kanta salbu, hori hungariar itxuran dago idatzita, baina ez omen da hungariarra ere ez, asmatutakoa baizik, alemaniar hitz batzuekin hungariar faltsua omen da… 2026kora eta ondoko urteetara begira Eibarko kaldereroetan kantatzen ditugun euskarazko hitzak hemen jarri ditugu denon eskura:

Hungariar Kaldereroak

Ze ederra, ze paisaia
Gozatzen gabiltza gu hemen
Eibartarrak herri dana
Agurtzen zaituztegu pozez.

Kaldereroak Hungariatik gatoz
Estaziñora tren espezialian
Disfrutatzeko giro ederrian
Hiru egunak karnabalian

Kantuan eta parrandan
Paregabeko hirian
Ai, bai ondo,
poz eta algaria. (Bis)

Kanta! Dantza! Goza!
Bai, bai! Dantza! Goza!

Ze ederra, ze paisaia
Gozatzen gabiltza gu hemen
Eibartarrak herri dana
Agurtzen zaituztegu pozez.

Herririk herri 

Herririk herri gabiltza gu beti
Toki danetan txoraturik (bis)

Baina inon ez dugu ikusi
Hemen moduko edertasunik (bis)

Batzuk sendoak, besteak lirainak
Begi-ederrak, masailak gorri (bis)

Kaldereroak balira
Burdina urtzeko begiekin (bis)

Ekin, ekin, ekiiiin.

Kaldereroak lanean (Mazurka)

Adiskide maiteok,
kolpe egin biharrari!

Konpontzaile onak gara
Lapiko, zartain ta pertzak
Burduntzali ta galdarak
Guk konpontzen ditugu. (bis)

Jarduten gara debalde
Nausixak errieta egin arren
Balkoiko begiratuek
Harropuztutzen gaituzte. (bis)

Eibartarrak, drogosuak
Urten kalera bagoaz ta
Gogoan eroango doguz
Hemen bizitakuak.

Ta akordatu
Gaur, uztean
Kaldereroek
Zure herria
Kantutxo bat
Entzungo da
Kolpe ta kanta
Tak, tik, tik, tak! (bis)

Eibartarrak, drogosuak
Urten kalera bagoaz ta
Gogoan eroango doguz
Hemen bizitakuak. (bis)

Hungariar kanta

Nach geta mer nach
geta mer nach
nach geta mer nach.

Arbeit asfreit
ist gut ruhem singelin
arbeit asfreit
ist gut ruhem singelin.

est mur ser lunch
est mur ser lunch
frais ken fort len
wolmiach ot men.

Kaldereroak, Eibar, 2025-02-28. Argazkia: Mikel Askasibar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude