Otsailaren 7an izango dira 2026ko Koko-dantzak

Koko-dantzak, 2025-05-22. Argazkia: Fernando Retolaza.

Otsailaren 7an, larunbatez, ospatuko ditugu 2026ko koko-dantzak. Goizean, 9:00etan egingo da lehen agerrialdia Errebalen. Baserrietako koko-eskea Otaola eta Mandiola auzoetan egingo dugu aurten. Arratsaldean Eibarko kaleetan egingo dugun kalejira Eibarko Klub Deportibotik abiatuko da eta erdi-guneko kaleetan ibili ondoren Deportiboan bertan bukatuko da.

Koko-dantzak 2025 FR 42

Koko-dantzak, otsailak 7, larunbata

  • 9:00 Errebalen baserritarren postuetan
  • 10:00-14:00 Otaola eta Mandiolako baserrietan. Ipurua, Otaolaerdikoa, Sosola, Sosolabarri, Aritxuluetabarri, Arrajola.
  • 18:45 Toribio Etxebarrian, Deportibo aurrean koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejira hasiera. Ibilbidea: Toribio Etxebarria, Zuloagatarren, Fermin Calbeton, Untzaga, Toribio Etxebarria.
  • 21:00 Deportibo aurrean azken koko-dantzak eta kantuak.
Koko-dantzak 2026 iragarkia

 

Ohi bezala, arratsaldeko kalejiran parte hartzea irekia da eta entsegu irekia izango da.

Entsegu irekia

Koko-dantzetako larunbat arratsaldeko (ots. 7, 19:00-21:00) Eibarko kaleetan egingo dugun kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat entsegu irekia:

  • Otsailak 5, osteguna, 19:30 Errebal plazan.
Koko-dantzak 2025 FL 231
Koko-dantzak, 2025-02-22. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC-BY-SA
Koko-dantzak 2025 FR 95
Koko-dantzak, 2025-02-22. Argazkia: Fernando Retolaza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude