
Kezka Dantza Eskolan ikasturtean zehar landutako dantzak plazaratzeko eguna izaten da ustez Eibarko Dantzari Eguna. Azken urteotan lanak pilatzen zaizkigu eta ikasturtean baino azken asteetan presaka atondutako dantzak itxuratzeko nahikoa lan izaten ari gara. Hala ere, irakasleen eta ikasleen sprinak emaitza itxuratzea lortzen du eta tira, aurten ere jaialdi txukuna eskaintzen saiatu gara.
Baztango zortzikoaren plazaratu eta Lekarozeko sagar-dantza eskaini dute Kezkako dantzari gaztetxoek, besteak beste.

Gorularien arku-dantza, Kontrapasarekin agurra eta Gipuzkoako zinta-dantza egin dituzte koskortzen hasitakoek.


Arabako Errioxako dantza sorta txiki bat eskaini dute dantzari gaztetxoek, Ekhi Zugastik, Unai Larreategik eta Pablo Zubiarrek dultzaina eta danborrez jarritako musikaren doinura.

Laster helduekin aritzeko moduan izango diren dantzari gazteek Arrateko trokeo-dantzak plazaratu dituzte.

Amaia Baglietto, Danel de Prado, Roberto Altzerreka eta Iñaki Barua aritu dira txistu eta danborrekin. Hain zuzen, 40 urtetik gora kezka dantza taldeko atabalari aritutako Iñaki Baruari, gure Jaun Barua handiari esker ona agertu diogu.

Durangaldeko dantzari-dantzako agintariena, binangoa, ezpata joko nagusia eta txontxongiloa eskaini dituzte Kezka dantza taldeko dantzariek.


Eta bukatzeko, Adolfo eta Lorea Jainagak trikitixa eta panderoarekin eskainitako jota, porrua eta biribilketarekin borobildu da jaialdia.




Utzi erantzuna