Asteburu-pasa Londresera joan, kalera atera, hasi da kalean gora eta kalean behera, eta halako batean Trafalgar Squaren, National Galleryren aurrera iritsi, eta hara, ez du ba morris dantzariekin topo egin gure Matxalintxok! Han ibili da zinta-dantza, zapi-dantza, arku-dantza eta ezpata-dantza morrisekin gozatzen.
Eta mutua eta lotsatia denez, han joan zaie morris-gizonei kaixo esatera. Imajinatzekoa da morrismen-en poza. Normalean ez du izaten izugarriko estima beraien emanaldiek, eta hara, halako batean agertu zaien neska beltzaran altu bat, irriparrea ezin ezkutatu pozaren pozez eta euskalduna eta dantzaria dela esanez.
Ikusi hemen argazki gehiago
Matxalintxo, orduan datorren urterako bidaia antolatu diguzu Britainiar Uharteetara edo zer?
Eguneraketa Matxalintxo multimediak bideo bat ere bidali digu. Ikusi hemen:



Utzi erantzuna