100 urteko alea, etorkizuneko hazia

Ekainaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, topaketa antolatu dugu Coliseoan. Bi arrazoi nagusi ditugu.

Batetik, 100 urte beteko ditu gure Klubak 2024ko urtarrilaren 30ean eta mendeurrenaren aurrerapen bat eskainiko dugu. Bestetik, ia 100 urte hauetan Eibarren zein Klubean bizi izan ditugun makina bat gertaera jasotzen dituen gure Artxiboa plazaratuko dugu estreinekoz. Pasarte bitxi eta ederrez beteriko artxiboa osatzen dihardugu eta zurekin partekatu nahi dugu.

Zuzenean bertan egotea nahiko bazenu, klubeko tabernan daukazue sarrera (dohainik) jasotzeko aukera.

Asteartetik- Larunbatera 17:30etatik 21:30etara bitartean

Bertan elkar ikustea espero dugu!

Batzar Nagusiaren erabakiak

Martxoaren 16an egindako Batzar Nagusian Zuzendaritza Batzordea eta 32 bazkide bildu ziren klubean eta bertan honako erabaki hauek hartu ziren:

  • Zuzendaritzak proposatutako kuoten prezio berriak. Hauek dira kuota berriak:
    • 16 urtez azpikoak: 8 €
    • Helduak: 20 €
    • 60 urtez gorakoak: 12 €
  • 2022 urteko kontuak onartzea: 14.130,76 €ko galerak
  • Klubaren euskarazko izena “Eibarko Klub Deportiboa” dela onartzea (bozketaren emaitza: “Deportibua” 4 boto, “Deportiboa” 23 boto, boto zuriak 5.
  • Zuzendaritza Batzordearen karguak izendatzea:
    • Pilota: Mirari Ubera
    • Txirrindularitza: Galder Lasuen
    • Espeleologia: Iñigo Arizaga
    • Squasha: Alberto Ferreiro
    • Urpeko ekintzak: Arrate Eraso
    • Xakea: Jon Arana
    • Artxiboa: Jose Valderrey
    • Kezka Dantza Taldea: Oier Araolaza
    • Eskia: ez dago hautagairik/arduradunik.

Batzarrak, gainera, 2024an ospatuko den ehungarrenerako ekintzen berri izan zuen klubaren eta batzordeen aldetik.

Batzarra anaiarteko afari-luntxarekin bukatu zen.

2023ko Batzar Nagusietako deialdia

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 16an, osteguna​ , egingo den ohiko Batzar Nagusira. Batzarra 18:30etan izango da lehenengo deialdian eta ​19:00etan bigarren deialdian​.

Batzarraren ​ GAI ORDENA hauxe izango da:

  1. Aurreko aktak irakurri eta onartzea
  2. Klubaren 2022ko ekintzen memoria. Memoria osoa hemen deskargatu daiteke
  3. Kontuen eta bazkideen gora-beherak
  4. Kuoten igoera. Hauek dira proposatutako prezioak:
    • 0-16 urte: 8 € (gaur egun 6€)
    • 16-60 urte: 20 € (gaur egun 18 €)
    • 60 urtetik gora: 12 € (gaur egun 10 €)
  5. Klubaren euskarazko izenaren inguruko behin betiko erabakia
  6. Ehungarrena
    1. Artxiboa, ekaineko ekitaldia
    2. Irudi berria, erropak
    3. 2024/01/30
    4. 2024ko planaren ideia nagusiak
  7. Galdera eta eskariak

Eibarren, 2023ko martxoaren 1ean

Sinatua / Fdo.: IÑAKI OSORO OTADUY – PRESIDENTEA


Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 16an, osteguna​ , egingo den Ez-ohiko Batzar Nagusira​ . Batzarra 19:30an izango da lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarren deialdian. Batzarraren ​ GAI ORDENA hauxe izango da:

Zuzendaritza Batzordearen kide hauek hautatzea:

  • Pilota
  • Txirrindularitza
  • Espeleologia
  • Eskia
  • Squasha
  • Urpekaritza
  • Xakea
  • Artxiboa
  • Kezka Dantza Taldea

Hautagaitzak Batzarrean aurkeztu behar dira.

Eibarren, 2023ko martxoaren 1ean

Sinatua / Fdo.: IÑAKI OSORO OTADUY PRESIDENTEA

2022ko Batzar Nagusietarako deialdia

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 24an, osteguna​ , egingo den ohiko Batzar Nagusira. Batzarra 19:00etan izango da lehenengo deialdian eta ​ 19:30ean bigarren deialdian​.

Batzarraren ​ GAI ORDENA hauxe izango da:

  1. Aurreko aktak irakurri eta onartzea
  2. Klubaren 2021ko ekintzen memoria. Memoria osoa klubaren webgunean deskargatu daiteke
  3. Kontuen eta bazkideen gora-beherak
  4. Kontserjerian izandako aldaketak
  5. Ehungarrenera bidean
    1. Artxibo lanak eta plana
    2. Gure marka eta komunikazioa
    3. Marketing plana
  6. Galdera eta eskariak

Eibarren, 2022ko martxoaren 7an

Sinatua / Fdo.: IÑAKI OSORO OTADUY – PRESIDENTEA


Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 24an, osteguna​ , egingo den Ez-ohiko Batzar Nagusira​ . Batzarra 19:45ean izango da lehenengo deialdian eta 20:15ean bigarren deialdian. Batzarraren ​ GAI ORDENA hauxe izango da:

Zuzendaritza Batzordearen kide hauek hautatzea:

  • Presidentea
  • Presidente ordea
  • Idazkaria
  • Diruzaina
  • Kultura
  • Argazkilaritza
  • Atletismoa
  • Mendia
  • Eskia

Hautagaitzak Batzarrean aurkeztu behar dira.

Eibarren, 2022ko martxoaren 7an

Sinatua / Fdo.: IÑAKI OSORO OTADUY PRESIDENTEA

TABERNA BERRIZ ZABALIK!

Egoerak hobera egin duela ikusita eta bulegoa aurretik ere irekita dagoela kontuan izanik, taberna irekitzea erabaki dugu. Tabernako ohiko ordutegian aldaketa batzuk egin ditugu hurrengo abisua arte, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara zabalduko dugu.

Tabernaren aforoa ere murrizteko neurria hartu dugu. Hurrengo planoan zehazten da nola antolatuko den taberna:

Barra ondoan San Silbestreko kamisetak salduko dira, eta ondoan berriz mendiko federatuen paperak jasoko ditugu. Tabernaren atzekaldean 5 mahai izango ditugu, gehienez 4 edo 6 lagun mahai bakoitzeko.

Bulegoko eta mendiko federatu egiteko ordutegia 17:00etatik 21:00etara izango da.

ATXEKIXARIK EZ!

Egin zure San Silbestrea zure kirol-jarduera edo aktibitate fisiko gustukoena eginaz. Igo argazkia zure kamisetarekin formulario hau erabiliz.

Aurtengo gabonetan egin ezazu bat lelo honekin “DABILEN GORPUTZARI ATXEKIXARIK EZ”. Berdin da non baina egin, erakutsi zure eta zure ingurukoen gorputza dabilela.

Kamiseta eskuratzeko deporren bertan astelehenetik ostiralera. Arratsaldeko 6:00etatik 9:00etara bitartean edo Askasibar dendan. Ahalik eta azkarren eskuratzea gomendatzen da, abenduaren 22a baino arinago. Kamiseta gehiago behar izanez gero urte zahar eguna baino lehenago eskuratzeko.

Kamiseta 5€tan eskura daiteke

Bidalitako argazki guztiak galeria honetan ikusi ditzakezu.

Twitter edo Instagram erabiltzailea bazara zure argazkiak bertara kargatu eta #atxekixarikez etiketa erabiliz etiketatu ditzakezu.

Ikusi hemen Twitterreko argazkiak eta hemen Instagramekoak

Parte hartu ezazu, aurten ATXEKIXARIK EZ!

Deporra lanerako dago. Bulegoa irekita.

DEPORRA HERRITARREI ETA BAZKIDEEI ZERBITZUAK ESKAINTZEN. ASTELEHENETIK OSTIRALERA 18:00-21:00AK BITARTEAN.
Lerro honen bidez klubean hartutako azken erabakiaren berri eman nahi dizuegu:

  1. Bulegoen irekiera Azaroaren 9tik aurrera. Astelehenetik Ostiralera, Arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.
  2. Edozein zalantza izanik deitu hurrengo zenbakira 943201904. 18:00tik 21:00rako tartean.
  3. TABERNA ITXITA

Maiatzeko eta ekaineko ekintzei buruz Zuzendaritzak hartutako erabakia

Eibarko Klub Deportiboko zuzendaritza taldeak erabaki du maiatzeko programazio osoa (Euskal Jaia, Argazkilaritza maiatzean, mendi irteerak,…) bertan behera uztea.

Ekainetik aurrera ere normaltasun osora itzultzea ezinezkoa izango dela aurreikusten dugu. Ekainerako programatuta ditugun: Klub eguna, Euskadiko squash txapelketa, dantzari eguna, pilota San Juan saria, mendi irteerak, urpeko ekintzak, Kruzetaren oroimenezkoa xake torneoa… osotasunean eta hasieran programatuta genituen baldintzetan ez dira egingo.

Arduraz eta osasun teknikariek agindutakoa beteko dugu. Normaltasunerako bidean aukera ezberdinak izango direla pentsatuz, seguruenik ez dira baldintza berdinak izango mendi irteera bat egiteko edo dantzari eguna ospatzeko. Beraz ardura guztiarekin eta osasuna lehenetsita normaltasunerako bidean irekitzen diren leihoak baliatuko ditugu.

Hau eta gero ere, sekula baino gehiago zuekin izango gaituzue, kirola eta kultura osasuna baitira.

Zaindu zuek eta zuen ingurukoak eta laster arte.

Deporreko zuzendaritza batzordea

Ekintzak eta Batzar Nagusia bertan behera, taberna eta bulegoak itxita

Kaixo:

EIBARKO KLUB DEPORTIBOKO zuzendaritza taldeak, bizi dugun egoera dela eta arduraz jokatzea erabaki du. Gure aktibitate eta bilerak bertan behera utziko ditugu. Elkarteko lokalak ere itxi egingo ditugu; bertan kafe bat hartu edo mahai bueltan jarrita hainbat herritar elkartzen garela ikusita erabakirik zentzuzkoena dela ez daukagu dudarik.

Deporreko kideok, arduraz jokatu eta lanean jarraituko dugu, egoerak buelta hartzen duen bitartean behar duten herritarrei gure eskuetan egon daitekeen laguntza eskeiniz eta bueltarako dena prest izateko.

Martxoaren 27ko bazkideen asanblea deialdia ere bertan behera lagatzea erabaki dugu. Egoera normaltzen denean deialdi berri bat egingo dugu.

ANIMO ETA LASTER ARTE

Eibarren, 2020ko martxoaren 13an.