Haize erroten proiektua dela eta

Klubeko bazkideei bidalitako mezua:

Eibarko hegoaldeko mendietan (Azurtza – Topinburu – Illordogaina inguruan) egitea aurreikusten den haize-erroten proiektuari buruz idazten dizugu.

Hainbat bazkideren eskaerari jarraituz Klubaren Zuzendaritzan eztabaidatu genuen gai hau atzo arratsaldean eta ondorengoa erabaki genuen.

Eibarko Klub Deportiboaren Zuzendaritza proiektu honen aurka dago.

Bazkide guztiei helarazten dizuegu proiektuari buruzko informazio hau eta Mendia Bizirik taldeak zabaldutako helegitea sinatzera animatzen zaituztegu. Hemen topatu dezakezu helegitea euskaraz.

Zeuk ere sinatu nahi baduzu, inprimatu, sinatu eta, bi aukera hauetakoren bat daukazu:

  • eskaneatu eta bidali info@deporeibar.com helbidera.
  • gure tabernan honetarako propio dagoen buzoian sartu.

Abenduaren 17a aurretik entregatu.

Zuzendaritzak erabaki du Klubak bere helegitea aurkeztuko duela, ondorengo arrazoiengatik, besteak beste:

  • Azurtza eta Illordogaina arteko mugarri asko desagertu egingo dira (Klubak eta Eibarko Udaleko Egoibarra batzordeak lan honetan jasota daude).
  • Azurtza eta Illordogaina bitartean dauden 6 iturburu estali edo desagertzeko arriskuan daude.
  • Topinburu mendira igotzeko biderik erabiliena desagertu egingo da eta mendi tontorra bera desagertzeko arriskuan dagoela uste dugu.
  • Eibarko Itzuliko Ibilbideko Azurtza – Illordo zatia desagertuko da.

Amaitzeko, gogoan izan abenduaren 17a. Egun horren aurretik aurkeztu zeure helegitea Klubaren bidez.

Besterik gabe, ondo izan.

Eibarko Klub Deportiboaren Zuzendaritza


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude