Depor 100 urteurren itxieraren argiztaketa

Urtarrilaren 30ean, ostegunean egingo dugu Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrenaren itxiera ekitaldia. Urko argiztatuz hasi genuen urteurrena eta argiak Urkotik herrira jaitsiz borobilduko dugu mendeurrena. 400 lagunek parte hartuko dugu bakoitzak gure argiarekin distira emanez elkarteari.

Urtarrilak 30, osteguna

18:30 Untzagan, udaletxearen aldean elkartu. Ekarri kopetako-argia edo linterna.

18:45 Urkon 100 zenbakia argiztatuko da.

19:00 Untzagan bakoitza bere laukian kokatuko da (txantxazelairuntz begira kokatu).

19:05 Argiak pizteko entseguak egingo ditugu pizteko ordenean trebatzeko..

19:10 Untzagako farolak itzaliko dira eta gure argi, linterna eta mugikorrak itzaliko ditugu.

19:15 LEHEN ARGIZTATZEA.

  • Urkotik datozen mendizaleak iritsiko dira
  • ARGIAK PIZTEN hasiko gara prestatutako ordenean. Argiak gora begira beti.

19:20 BIGARREN ARGIZTATZEA.

  • Argi guztiak itzaliko ditugu eta berriz pizteko prest izango gara.
  • ARGIAK PIZTEN hasiko gara prestatutako ordenean.

19:25 Egun da Santimamiña doinura gure laukian bertan, argiak piztuta, saltoka arituko gara airetik irudi politak har ditzaten.

19:30 Ikusi Mendizaleak doinura gure alboan ditugunei eskuak eman eta kalejiran Deportiboraino joango gara.

  • Eskuak elkarri ematerakoan, gure albokoak linterna edo mugikorra badu eskuan eskumuturretik heldu.

19:45 TOPA Deportiboan beste ehun urterako

  • Elkarrekin kantatuko ditugu bertsoak eta bi kanta:
  • Egun sentia eta Arragueta kalian (letrak azpian dituzue)
  • Ondotik kantu eta dantza nahieran

Egun sentia (Benito Lertxundi)

Eguzkien argia
leihopetik sartzian
poz eta alaitasunez
esnatuko gera.

Txorien abestiekin
alaitutako eguna
gizonen gorrotoakin
ondatuko da eguna.

Ibiliko gera
alkarrik kalte eginaz
ustez launik haundienak
aurrez ondo hitz eginaz.

Batzuen izerdiekin
besteak diru eginaz
egia esan dutenak
giltzapera emanaz.

Gauz hoiek ikusteko
nola esnatzen gera?
Gauz hoiek egiteko
nola jaikitzen gera?

Txoriak alaitutako
eguna ondatzeko
hobe genduke ez esnatu
ta bertan geldi lotan.

Arragueta Kalian

Arragueta kalian
Merienda haundixa
bost atsoren artian
sei azunbre ixa,
Jarri ziradenian
Mozkortuta ixa
Alkarri erakusten, maittia
Tutulu mendixa.

Batak beltza zuala
Bestiak txurixa
Jarrittako tokian
Egin zuten txixa.
Harek formatu zuen
Egoko ibaixa
Atzeruzka jausitta, maittia
Itto ziran ixa.