Dakizuen moduan laster amaituko da gure Klubaren 100. urtemuga.
Hasiera ikusgarria eman genion denon artean Urko argiztatzen. Ondo gogoratzeko moduko irudia sortu genuen.
Amaiera biribila eman nahiko genioke.
Duela urtebete Eibartik Urko argiztatu genuen. Orain Urkotik Eibar argiztatu nahi dugu. Eta horretarako zuen laguntza beharko dugu.
400 LAGUN BILDU BEHAR DITUGU UNTZAGA PLAZAN DEPORREN LOGOA SORTZEKO ETA ARGIZTATZEKO. Hauexek dira ekitaldiaren xehetasunak:
- NOIZ: Urtarrilaren 30ean, osteguna, 18:30etan.
- NON: Untzagan, udaletxearen aldean batuko gara.
- IRAUPENA: Ordubete iraungo du, 19:30etara.
- OHAR GARRANTZITSUA: Kopetako argi bat edo linterna bat eraman behar da.
Animatu zaitez parte hartzera, gogoratzeko modukoa izango da-eta!