2024ko Batzar Nagusien deialdia

OHIKO BILKURA NAGUSIA

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 20an, asteazkena,  egingo den ohiko Bilkura Nagusira. Bilera 18:30etan izango da lehenengo deialdian eta 19:00ean bigarren deialdian.

Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:

  1. Aurreko aktak irakurri eta onartzea
  2. Klubaren 2023eko ekintzen memoria. Memoria osoa klubaren webgunean deskargatu daiteke
  3. Kontuen eta bazkideen gora-beherak.
  4. 2024ko ekintzen plan zehatza batzordez-batzorde
  5. Galdera eta eskaria

Eibarren, 2024ko martxoaren 6an

IÑAKI OSORO OTADUY PRESIDENTEA

EZ-OHIKO BILKURA NAGUSIA

Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 20an,asteazkena,  egingo den Ez-ohiko Bilkura Nagusira. Bilera 19:30ean izango da lehenengo deialdian eta 20:00ean bigarren deialdian.

Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:

1) Zuzendaritza Batzordearen kide hauek hautatzea:

  • Presidentea eta zuzendaritzako kideak 
  • Mendia
  • Atletismoa
  • Eskia
  • Argazkilaritza
  • Kultura

Hautagaitzak Bilkuran bertan aurkeztu behar dira.

Eibarren 2024ko martxoaren 6an

IÑAKI OSORO OTADUY PRESIDENTEA


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude