Hauxe da datorren astearterako, urtarrilaren 30erako, prestatu dugun egitaraua:
- 8:30: Mendi irteera Erlora.
- 8:00 – 16:30: Eibarko ikastetxeetako ikasleekin topaketak Astelena frontoian, Uni Eibar-Ermuako kiroletako zikloetako ikasleen laguntzarekin
- 17:30 – 19:00: Astelena frontoian
- 100 km korrika zintan: 5 korrikalarirekin: Asier Cuevas, Julen Teran, Aitziber Urkiola, Oihane Sarasketa eta korrikalari herrikoi bat
- 100 km bizikletan rodiloan: 5 txirrindularirekin: Jokin Amorrosta, Pello Osoro, Maria Gallastegi, Ane Ziaran eta txirrindulari herrikoi bat
- Pilota barruak: 100 lagun 5 taldetan
- Xake partida azkarrak
- 19:00: bideo emanaldia Astelena Frontoian
- 19:30: Errebalen: Klubaren sorrera aktaren irakurketa
- 20:00: Kalejira, Errebaletik klubera
- 20:10: sokadantza klubaren aurrean
- 20:25: errotulo berria bistaratzea
- 20:30: familia-argazkia
- 20:35-21:30: luntx irekia klubean
Astelena frontoian egingo diren ekitaldietan, bertan egiten den kilometro bakoitzeko klubak € 1 jarriko du Zaporeak elkartearentzat. Bertaratu eta parte hartuko duten guztiei ere Zaporeak elkartearen ekimenak babesteko ekarpena egitea eskatzen diegu!
Utzi erantzuna