Datorren astelehenean, urtarrilaren 29an, klubaren mendeurren egunaren bezperan, Urkorako bidea argiztatzeko deialdia egiten dizuegu. 300 lagun elkartu nahi ditugu Arrajolatik Urkorako bidea argiztatzeko eta mendeurrenari hasiera emateko argazki zoragarria lortzeko.
Programa
- Jendea hainbat taldetan banatu dugu: Arrajolako zelaia, Aritxuluetako belardi barrena, Aritxuluetako belardia erdigunea, Aritxuluetako belardia guena eta Urko punta.
- Izena eman duen bakoitza, izena eman duen gunean egon behar da 18:15etan.
- Eraman kopetako argiak, frontalak, linternak edo argiztatzeko beste edozein gailu, ahalik eta indartsuena.
- Hotzarentzako erropa eraman, kontuan izan 45 minutu inguruan zehar gure tokian geldi egon beharko garela. Ura eta jateko zerbait eramatea ere komenigarria da.
- Argiak Unberako norabidean apuntatu beharko dira.
Hitzartutako puntuera joateko ordutegia
Bakoitza bere kabuz joan daiteke hitzartutako tokira, edo denok batera joan, horretarako 2 zita egingo ditugu:
- Aritxuluetako zelaira eta Urko puntara doazenak: Klub Deportiboaren aurrean 17:00tan.
- Arrajolako zelaira doazenak: Klub Deportiboaren aurrean 17:45ean.
Edozein berritasun edo aldaketa balego, orrialde honetan bertan emango dugu horren berri.
Azken eguneraketa: urtarrilaren 27a, 19:00tan.