FEBREROKO ESKURSIÑUAK

Honek izan dira, Febreruan egindako eskursiñuak :
NAUSIXAK.-
Febreroko 16/17 asteburuan, ein genduan urteko nausixen bigarren eskursiñua.
Betiko moduan alpino eta snow eittera, Astunera juan giñan, eta fondoko eskixa eittera Le Somportera.
Oinguan 13 eskiadore izan ziran Astunera juan ziranak, eta beste danok (32ra arte) Somportera.
Betiko moduan ondo pasau genduan danok bai eskiatzen, bai illuntzeko txikiteoko saltzan.
Urrengo eskursiñua, nausixentzat, oingo asteburuan da (Martzoko 08/09 asteburua), eta naitta politikako rollua egon, ia jentia mobitzen dan, ze edurra aginduta daok.

UMIAK.-
Febreroko 23/24 asteburuan, ein genduan urteko umien bigarren eskursiñua.
Askenian 17 ume apuntau ziran, Eibarko ikastetxe ezberdiñetatik. Euretatik erdixak lenengo aldiz joan ziran fondoko eskixa eittera, eta monitorien esanez asko ikasi zeben. Baitta umien esanez oso gustora ibilli ziran eta ikasixakin, urrengo be etortzeko moduan geratu zira.
Oingo urtian ez dago asmorik beste eskursiñorik eitteko, baña euren ikastetxietan lista bat prestatzen ba dabe, Eski Komisiñua, aleginduko da beste eskursiño bat organizatzen.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude