Bi eskursiño ein dittugu, Enero edo Urtarrileko pasau dan hillean.
Eneroko 12/13 asteburuan UMIEN lenengua ein genduan. Asken urtietan moduan Fondo edo Iraupen eskixa eittera juan giñan Bearneko “Le Somport” estaziñora. Lo eittera, eta afaltzera ta armusatzera Villanuako “Triton” aterpetxera joan giñan.
Eskursiñua, Eibarko Ikastetxietako, 5.eta 6.mailetako (OHO koak), baitta 1.eta 2. (BDH), umientzat antolauta zeuazen, baina astertzeko arrazoiengattik, bakarrik 12 ume etorri ziran. Umiak kursillua euki zeben egun bixetan, Deporreko bi monitorek emonda. Umien esanez asko ikasi, eta ondo pasau zeben.
Ia urrengo eskursiñorako (Febreruan 23/24) ume geixao etortzen diran.
Eneroko 19/20 asteburuan NAUSIXEN lenengo eskursiñua ein genduan. Danera 46 eskiatzaile joan giñan. Batzuk, 18 eskiatzaile, Astuneko pistetara juan ziran, Alpino ta Snow eskiko modalitatiak eittera, eta beste danak “Le Somport, estaziñora juan ziran Fondoko eskixa eittera.
Alojamentua betiko moduan, Canfranc Estaciongo “Villa Anayet” hotelera juan giñan. Eskiatzen oso ondo ibilli giñan danok, baitta oittura dan illuntzeko “txikiteuan”, gure kajerua “Andres” buru zala.
Urrengo eskursiñua Febreruan 16/17 asteburuan eingo dou.