Etiketa honen artxiboa: dantza-coliseoan

Dantza Coliseoan: Ertza: NAN

2014ko urriak 17, ostirala, 20:30etan 6€ Coliseo Antzokia

Impactante… (Diario Vasco), …magnífica obra de arte (Gara), …una referencia en la historia de la danza vasca (Artezblai). Ez dute hitzik aurreztu nahi izan dantza adituek Ertzaren lana kritikatzeko. Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke Asier Zabaletak. “Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria? ‘Aberria ala hil’, nork bere burua hil? besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?”

Bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Iñar Sastre piano-jotzailearen zuzeneneko laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

nan-haundi4

Kritikari kasu eginez gero behintzat, ez genuke lan honetaz gozatzeko Coliseoak ematen digun aukera pasatzen utzi behar:

Impactante sería el adjetivo adecuado para calificar a la obra “N.A.N” (…) Con un Gazteszena cerca del lleno, el ezkiotarra levantó a la mitad del público, obtuvo efusivos bravos y una poderosa ovación. (Iratxe de Arantzibia, Diario Vasco)

Gusta este espectáculo por lo que tiene de vivo, de sincero, de verdadero y auténtico. Gusta porque el bailarín baila hasta la extenuación, lo da todo por su patria, el escenario, su nación, el arte, la danza, la palabra, que es la que forma su pueblo, acompañado por las músicas creadas y recreadas para que los hombres no necesiten las banderas ni los himnos para ser, para reconocerse, para pertenecer. (…) ¡Qué magnífica obra de arte! (Carlos Gil, Gara)

(…) Dantzariak hasiera-hasieratik erakutsi digu sasoi betean dagoela, eta bere mugimendu kalitate bikaina keinu-ekonomia interesgarrian eta dotorezia handiko jarrera ugarietan gauzatu da. Horretaz gain, mugimenduaren diseinuan asmatu du koreografoak gehienbat, hizkera pertsonal garaikidetik, euskal dantzatik eta bizitza arrunteko keinuetatik edan eta hori guztia beste plano batera eraman baitu, koherentzia sakonaren eta barne esanguraren izenean. (Agus Perez, Berria)

El pasado sábado pude disfrutar de uno de los espectáculos que más me han conmovido en los últimos tiempos. Necesito compartirlo. Me pareció un trabajo limpio, sincero, coherente y compacto en las formas. Y bello. Muy bello. Parte de un planteamiento dramatúrgico sólido, sereno que va creciendo poco a poco hasta terminar en un espectáculo que además de ser formalmente maravilloso es conceptualmente incontestable, brutal. Me pareció, sentí que estaba ante un espectáculo de los que marcan una referencia en la historia de la danza vasca. ¡Qué bueno! (…) Ritmo, control sabio del espacio y del tiempo. Todos los elementos utilizados dan una coherencia interna al espectáculo que lo convierten en un espectáculo de gran calidad con un broche de oro que es su sorprendente final. Perfectamente solucionado. Espectáculo magnífico que susurra al espectador un dolor y un grito reconvertido en reflexión. ¡Gracias por el regalo! (Norka Chiapuso, Artezblai)

  • ZUZENDARIA: Asier Zabaleta.
  • AKTOREAK: Asier Zabaleta, Iñar Sastre.
  • BIDEOA: Iker Urteaga.
  • BEREZKO MUSIKA: Iñar Sastre.
  • TESTUAK: Asier Zabaleta, Xabier Lete eta J.A. Irigaray.
  • ARGIAREN DISEINUA: Oscar Grijalba.
  • ARGAZKIAK: Gorka Bravo.
  • MARRAZKILARIA: Eugenio Paccelli Horta.
  • BANAKETA: Arantza Balentziaga.
  • ESZENOGRAFIA: Pello Artola.
  • IRAUPENA: 50 min.

Dantza Coliseoan: Ertza: Act of God

Ertza: Act of God

2013ko azaroak 15, ostirala, 20:30etan

Juan Sebastian Bach-en musika darabil Asier Zabaletak lan honetan sinesmen erlijiosoei buruzko gogoeta egiteko. Dantzaren plazer fisiko eta estetikoaz haratago, dantza gogoetarako tresna moduan darabil Ertza konpainiak.

Harkaitz Canok hitzen bidez adierazitako kezkei ematen die segida Asier Zabaletak dantzaren bidez: “Jainkoa gure arduretatik ihes egiteko asmakizun bat al da? Edo askatasunari diogun izua arintzeko adoptatzen dugun modua da?”

ACT OF GOD, Ertza

Argazkia: Gorka Bravo CC-BY-SA

Lau dantzarik gorpuzten eta dantzatzen dute Act of God: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemi Viana eta Asier Zabaleta berak. Ander Lipus-en laguntza izan dute dramaturgian, eta Harkaitz Canok idatzi ditu testuak.

Ertza: Act of God
2013ko azaroak 15, ostirala, 20:30ean
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 8 € (internet bidez erosteko hemen)