San Joan soka-dantza Eibarren 2019/06/23. Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan.eus-CCBY-SA
Urtero bezala, ekainaren 24an, San Juan egunean, gaueko 23:30etan soka-dantza egin genuen, Jainaga eta Narbaiza trikitilariek erromeria bukatu bezain pronto.
San Joan soka dantza, 2019-06-24. Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA
Bostgarrenez sartu ginen Kezka Dantza Taldeko dantzariok korrika Untzagako plazan. Aurresku lanetan Luken Aranburu aritu zen, eta atzesku eta hortaz plazara sartzen azkena, Eider Agirrebeña izan zen.
San Joan soka-dantza
Behin taldea plazan kokatuta, desafioari ekin zioten aurresku eta atzeskuek. Jarraian, abarketen doinuarekin nor bere eran banaka, binaka, hirunaka eta baita launaka ere dantzan egin genuen. San Joaneko zortzikoa entzunaz batera aurrezku eta atzeskuak primeran aritu ziren, beraien onena emanez.
San Joan soka-dantza
Ondoren, gonbidatuak plazara sartu eta agurra dantzatu genuen, aita san migelekin jarraituz. Aurtengo omenduak Arma Proba Bankua, Arrate Filatelia Elkartea, Eibarko unibertsitate laborala, Eibarko koro Gaztea eta kirolarien artean Aitziber Urkiola eta Avia Emakumeen Eibar Rugby taldea izan ziren.
San joan soka dantza2019 , omenduakSan Joan soka dantza 2019
Emanaldiari amaiera emate aldera fandango eta arin-arinean aritu ginen denak batera. Kalejiran atera ginen plazatik, eskutik helduta, suzko erroberei txanda pasatuz.
Urriaren 31tik abenduaren 15era Eibarren izango dugu “Soka, Euskal Dantzaren Urratsetan” izeneko erakusketa, Dantzan Biharrian-en egoitzan. Erakusketa multimedia honek 150 metro karratutan euskal dantzari begirada zabal eta sakona eskaintzen dio 400 bat ilustrazio (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), zazpi bideo sorkuntza original, 14 ukipen-pantaila, formatu handiko 7 HD telebista, 6 koadro digital, 15 ordenagailu eta 9 irakurgailuren bitartez, eta lau hizkuntzatan: euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.
Biharrian Dantzan, Eibar.
Erakusketa Euskal Kulturaren Erakundeak (EKE) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak produzitu dute eta Biarritzen, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Maulen, Baionan, Zarautzen, Getxon, Bordelen eta Pauen izan da besteak beste ikusle arrakasta handiz leku guztietan. Egoitza nagusia Eibaren duen Dantzan elkarteak ere parte hartu zuen erakusketaren edukien prestaketan eta orain Gipuzkoako Diputazioaren laguntzarekin Kezka, Dantzan eta EmePebo5t-en egoitza berrian, Dantzan Biharrian-en ikusi ahal izango da erakusketa sei astez.
Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa, Euskal Kultur Erakundea (eke.eus). Argazkia: Johan Morin.
Soka, euskal dantzaren urratsetan: datak, ordutegiak eta kokapena
Datak: 2019ko urriaren 31tik abenduaren 15era Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara
Larunbat, igande eta jai-egunetan 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 bitartean
*Azaroaren 30ean itxita izango da Eibarren jaia eguna baita.
Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa, Euskal Kultur Erakundea (eke.eus). Argazkia: Johan Morin.
Bisita-gidatuak eta jarduerak
Eskolekin eta taldeekin hitzorduak adostu eta bisita-gidatuak eta egokitutako jarduerak eskainiko dira (kezka@dantzan.com). Horrez gain, honako ekitaldiak izango dira:
Azaroak 4, astelehena, 19:30ean
Soka erakusketaren irekiera ekitaldia eta bisita-gidatua Oier Araolazaren (Kezka dantza taldea eta Dantzan) eskutik.
Azaroak 21, osteguna, 19:30ean
Soka erakusketara bisita-dantzatua Patxi Labordarekin (Aiko taldea eta Bilbao Musika).
Abenduak 12, osteguna, 19:30ean
Sorkuntzaren Soka, euskal dantza, tradizioa eta sorkuntzaren inguruko gogoeta saioa Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregirekin (Argia eta Ikerfolk)
Bihar, abuztuak 8, osteguna, Telmo Esnalen “Dantza” filma eskainiko da Eibarko Untzaga plazan Zinema Kalean programan. Esnalen zuzendaritzaz gain Koldobika Jauregiren zuzendaritza artistikoa eta Juan Antonio Urbeltzen eta Argia dantzari taldearen ondare koreografikoa biltzen ditu Dantza filmak, eta Eibarko kezka dantza taldeko hainbat dantzarik parte hartzen dute bertan.
Kezka dantza taldeko dantzarietako batzuk Leitzan Telmo Esnal Dantza pelikularen errodajean.
Irailean urtebete egingo du Donostiako zinemaldian estreinatu zela Dantza filma arrakasta handiz (40.000 ikusle) erakutsi da zinemetan. Ameriketan izan ondoren, irailetik aurrera Ipar Euskal Herriko zinemetara iritsiko da Dantza. Eibarren ere oihartzun handia izan zuten Dantza filmaren emanaldiek Coliseo antzokian, eta ondoko asteetan mantendu zen karteldegian ikusleen harrera beroari esker.
Kezka dantza taldeko Gauargi jaialdian. Argazkia: Iñaki Zugasti.
Ezpeletan kanpamendu-basea jarrita, Gauargi nazioarteko foklore jaialdiaren baitan, astebete Lapurdin dantzan eta festan aritu da Kezka dantza taldeko gaztetxo talde bat uztailaren 17tik 23ra bitartean. Palestina, Argentina, Bolivia, Txetxenia eta Ukrainiako folklore taldeekin batera, eta beste euskal dantza talde batzuen parte-hartzeekin, Basusarri, Senpere, Donapaleu, Ainhoa, Larresoro, Zuraide, Donibane Lohizune eta Biarritzen izan dira jaialdian parte hartu duten dantzariak.
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka dantza taldeko ordezkaritza honakoek osatu dute. Dantzariak, hamairu guztira, honakoak izan dira: Enara Magunazelaia, Unai Igarza, Irati Azpilikueta, Ane Ajuriagerra, Ane Irusta, Eider Lasa, Maddalen Arriola, Olatz Araolaza, Julene Andres, Amaia Basterrika, June Mallagaray, Maialen Saez eta Naia Eguren. Musikariak: Marina Ereña, Miren Hazas eta Ekhi Zugasti aritu dira Kezkatik eta Dugunako Iñaki Sagardoi, Julen Fagoaga, Aritz Ibañez, Julen Leuza eta Aitor Huarte Iruñea aldetik. Dantzariekin irakasle eta begirale lanetan Maite Gonzalez, Miren Hazas eta Leire Andikoetxea aritu dira.
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-18.
Bi errepertorio eskaini dute Lapurdin aritu diren dantzariek. Batetik, Arrateko trokeo-dantzetako eta Gipuzkoako brokel-dantzako zenbait piezak osatutako emanaldia egin dute. Zehazki Arrateko makila txikiekikoa eta brokel-makilena, eta Gipuzkoako zinta-dantza eta uztai handien dantza eskaini dituzte. Bestetik, Andoaingo eta Adunako axeri-dantza. Horien gain, fandango, arin-arin eta kalejirak ere bai, emanaldien iraupenaren arabera.
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-18.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-18.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-19.Julen Leuza, Aitor Huarte eta Iñaki Sagardoi Dugunako txistulariak jotzen. Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-20.Aritz Ibañez, Ekhi Zugasti, Julen Fagoaga eta Miren Hazas. Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-22. Argazkia: Iñaki Zugasti.
Hainbat goizetan kalejira eta jaialdiari lotutako animazio jarduerak, eta arratsaldetan emanaldiak eskaini badituzte ere, festa eta bestelako jardueretarako tartetxoak ere izan dituzte, hala nola Ezpeletako kirol-gunean, Senpereko lakuan edo Biarritzeko hondartzan.
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian Palestinako dantza taldearekin, 2019-07-19.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-20.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-21.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, jaialdiko laguntzaileekin, 2019-07-22.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-22. Argazkia: Iñaki Zugasti.Gauargi jaialdia, 2019-07-22. Argazkia: Iñaki Zugasti.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-24. Argazkia: Iñaki Zugasti.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-24. Argazkia: Iñaki Zugasti.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-18.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Dantza-irakasle, musikari eta begirale lanetan aritu den laukotea: Leire Andikoetxea, Marina Ereña, Miren Hazas eta Maite Gonzalez. Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Argazkiak Miren Hazas, Maite Gonzalez, Leire Andikoetxea eta Iñaki Zugastik eginak dira, beste zenbaiten artean.
Euskal jai berezia izan da aurtengoa, ezberdina, baina ederra. Ez da hainbeste atzerritar izan herrian, ezin izan ditugu Euskal Herritik kanporako dantzen eta gureek dituzten atzekotasunak bilatu, baina Dugunako lagunek eta Kezka Dantza Taldeko kide guzti guztiek bete genuen plaza. Fernando Abanzabalegi ere gogoan izan genuen, Eibarko euskal jaia hainbat eta hainbat urtean posible egin zuena.
Argazkia: Josu Garate. CC BY-SA
Urkizun batu eta kalejiran herrian gora egin genuen joaldun, dantzari eta musikari guztiok. Arragueta kaletik barrena, Errebal eta Toribio Etxeberria gurutzatu genituen Untzagara iritsi aurretik. Han geundela, Enrike Izagirrek egindako aurkezpenekin batera sartu ginen plazara dantzara. Lehenengo joaldunak, Dugunako dantzariak gero eta herriko dantza taldea azkenik.
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SAArgazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA
Aspaldian dantza taldeak izan duen dantzari kopuru handienarekin egin genuen plazara salto Kezkako dantzariok. Dantza eskolako haur, gazte zein helduak eta taldeko dantzariok hartu bait genuen lehenengo jendez lepo zegoen plaza. Oraingoan Kontra-dantzen txanda izan zen. Binaka biraka, launaka erreberentziak eginez zein zortziko taldeetan katean helduta jira eta buelta ibili ginen denok.
Argazkia: Felipe Loiola. dantzan.eus BY CC-SAArgazkia: Iñaki Zugasti. dantzan.eus BY-CC SA
Guztira hiru kontra-dantza egin genituen, Argia dantza taldearen kontra-dantzak oinarri hartuta batzuk, Argiari esker onez egunerako propio atondutakoa beste bat. Batetik, Marian Arregik sortutako doinuarekin Juan Antonio Urbeltzek prestatutako kadrila oinarri hartuta egindako egokitzapena egin genuen. Ondoren, Auritzeko karrika-dantzaren doinura Argiaren axeri-boda ikuskizunerako eta Dantza filmerako egindako kontra-dantzaren moldaketa. Azkenik, Kaleko Argia izeneko kontra-dantza. XVIII. mendeko kontra-dantza baten moldaketa da hau, Eibarko Euskal Jaian tradizio handikoa den Alakinkirrinera doinuaren laguntzarekin.
Argazkia: Iñaki Zugasti. dantzan.eus BY-CC SA
Dugunako musikari artistek jarri zieten musika kontra-dantzei eta lanean jarraitu zuten guk amaitu ostean ere, Iruñeko Duguna dantza taldeko dantza koloretsu eta biziak hasi zirenean. Sanfermin trokeo-dantzak aurkeztu zituzten lehenengoz Untzaga plazan. Uztaialren 7an, San Fermin egunez, eta uztailaren 14an, festen azken egunean dantzatzen dituzte trokeo-dantza eder eta ikusgarriak hain zuzen ere. Guztira zazpi dantzek osatzen dute zikloa,eta Eibarrera sei ekarri zituzten: sarrera-irteera egiteko paseoa, makila-txikien dantza, makila-handiena, brokelen eta ezpaten dantza, zinta-dantza eta arku-dantza.
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SAArgazkia: Felipe Loiola. dantzan.eus BY CC-SAArgazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA
Taldeon emankizunak amaiuta erromerian jarraitu genuen bazkal ordura bitarteko artea.
Argazkia: Felipe Loiola. dantzan.eus BY CC-SA
Arratsaldean, Dugunako musikariek osatzen duten Gathubi taldeak jarraitu zuen plaza girotzen, oraingoan Josu Garatek gidatutako dantzaldian. Arratsaldeko zazpiak arte jarraitu genuen denok Untzagan dantzan, ordu horretan itxi baitzen dantzaldia larrain-dantzarekin. Gero, 19:30ak aldera, Depor aurrean batu ginen denok Fernando Abanzabalegiri omenaldia egiteko. Eibarko Euskal Jaia antolatzen lan izugarria egindako pertsona izanik bertso, kantu, hitz eta dantza artean gogoratu nahi izan genuen Fernando. Dantzariok Fandago eta Arin-arina dantzatu genituen bere omenez.
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SAArgazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA
Eibarko Dantzari Eguna, 2018-06-15. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA
Eibarko Dantzari Eguna ospatuko dugu ostiralean, ekainaren 14an. Ohi bezala, Kezka dantza eskolan eta Kezka dantza taldean urtean zehar ikasitako dantzak publikoan erakusteko aukera izango da. Dantza taldeko nagusiek Durangaldeko dantzari-dantza prestatzen jardun dute aurten eta beraz, agintariena, zortzinangoa, ezpata-joko txikia eta ezpata joko nagusia, banangoa eta txotxongiloa eskainiko dituzte.
Dantza eskolako taldeek hango eta hemengo dantzen erakustaldi anitza eskainiko dute: Lesakako eta Xemeingo ezpata-dantzak, Baztango sagar-dantza, zortziko eta katadera dantza, Inude eta Artzaiak, Corteseko makila- eta zinta-dantzak, Gipuzkoako dantzak, Arrateko dantzak, Lapurdiko kaskaroten dantzak,… Ohi bezala, musikaz Kezka dantza taldeko txistulariak eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariak arduratuko dira.
Eibarko Dantzari Eguna
Ekainak 14, ostirala, 19:30ean
Tokia: Untzaga plaza (Euria egiten badu Legarreko frontoian)
Datorren urtean Kezka dantza eskolan ikasi nahi duten ume berrientzat matrikulazioa ekainaren 17an izango da. 2013. urtean edo lehenago jaiotako umeek eman ahal izango dute izena (2018-2019 ikasturtean ibilitakoek ez dute aurrematrikula egin beharrik, bakarrik berrientzat da deialdia). Portaleko 3. solairuan izango da informazioa eta izen-ematea, esan bezala ekainaren 17an, arratsaldeko 19:00ak eta 20:00ak bitartean, edo baita kezka@dantzan.com helbidera idatzita ere.
Kezka dantza eskolan izen-ematea
Noiz: Ekainaren 17an, 19:00etatik 20:00etara
Non: Portalea Kultur Etxearen 3. solairuan.
Nor: Ikasle berriak, bereziki 2013. urtean jaiotakoak.
Informazio gehiago: egunean bertan ala kezka@dantzan.com helbidera idatzita
Letra Galegoetan Arrateko dantzak, Santa Kurutzeko jaietan soka-dantza eta Gallastegi pelotariari omenaldian agurra. Hiru amanaldi egun berean, apirilaren 13an Eibarren.
Argazkia: Gorka Errasti
Kezka Dantza taldeko dantzariak hiru ekitalditan parte hartu zuten apirilaren 13an, ordu berean. Alde batetik, eta urteroko ohiturari jarraituz Santa Gurutzeko ermitan soka-dantza egin zuten taldeko dantzarietako batzuek. Maider Altzibar eta Lore Sarasua aritu ziren aurresku eta atzesku lanetan eta Esther Kareaga eta Jone Amuategi, aldiz, zerbitzari lanetan. Giro ezin hobean burutu zen berriz ere soka-dantza auzokide guztien artean. Gure dantzei doinua jartzen Usartza txistulari taldearen erdia.
Urkizu inguruan ere izan zuen presentzia dantza taldeak. Letra galegoen testuingurura Arrateko trokeo-dantzak eraman zituzten dantza-eskolako gazteek. Makil-txikiena eta brokel-makilena egin zituzten. Hauekin txistulari lanetan Kezkako musikariak; Ekhi Zugasti, Andoni Altzibar eta Iñaki Barua.
Amaitzeko omenaldia. Urtarrilean zendu zen Miguel Gallastegi pelotari eibartarrari Astelena frontoian egin zitzaion menaldian agurra dantzatu zuen Garoa Magunazelaia gazteak Usartza txistulari bandaren beste erdiaren musikaren doinura.
Iruñea, Sanferminetako trokeo-dantzak, 2017-07-14. Argazkia: Mikel Irure
Asteburu honetan ospatuko da Eibarko 54. Euskal Jaia. Aurten ohiko datak baino dezente lehenago, hauteskundeak izango baitira maiatzeko azken asteburuan. Igandean, maiatzaren 12an, Euskal Jaiko dantza jaialdia egingo dugu Untzaga plazan eta bi osagai nagusi izango ditugu bertan. Batetik, Iruñeko Duguna dantza taldearen eskutik Sanferminetako trokeo-dantzak ikusteko aukera izango dugu. Bestetik, Eibarko Kezka dantza taldeak zenbait kontra-dantza egingo ditu. Gathubi taldearen doinura dantzari eta ikusle, guztiek dantza egiteko aukera izango da plazan bi dantza taldeen emanaldien ondoren.
Hiru kontra-dantza Argiari esker-onez
Kezka dantza taldeak hiru kontra-dantza dantzatuko ditu, hirurak Argiaren itzalera atondutakoak. Batetik, Marian Arregik sortutako doinuarekin Juan Antonio Urbeltzek prestatutako kadrila oinarri hartuta egindako egokitzapena egingo dugu. Ondoren, Auritzeko karrika-dantzaren doinura Argiaren axeri-boda ikuskizunerako eta Dantza filmerako egindako kontra-dantzaren moldaketa. Azkenik, Kaleko Argia izeneko kontra-dantza egingo dugu, XVIII. mendeko kontra-dantza baten moldaketa Eibarko Euskal Jaian tradizio handikoa den Alakinkirrinera doinuaren laguntzarekin. Kezka dantza eskolako umeen (6-16 urte) taldeak, helduen ikastaroetakoak (16-90) eta dantza taldeko dantzariak, guztiek batera dantzatuko dituzte kontra-dantzak.
Ezpalak jaialdia Eibarren, 2018-05-27. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA
Iruñeko Sanferminetako trokeo-dantzak
Duguna dantza taldeak, Iruñeko Sanferminak hasi eta bukatzeko egiten dituen trokeo-dantzak ekarriko ditu Eibarrera. Hain zuzen uztaialren 7an, San Fermin egunez, eta uztailaren 14an, festen azken egunean dantzatzen dituzte trokeo-dantza eder eta ikusgarri hauek. Guztira zazpi dantzek osatzen dute zikloa: sarrera-irteera egiteko paseoa, makila-txikien dantza, makila-handiena, brokelen eta ezpaten dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea.
Gathubirekin dantzan
Duguna dantza taldeko musikariek osatzen duten Gathubi taldea arduratuko da jaialdi osoko musikaz, kontra-dantzekin hasi eta bukaeran nahi duten guztientzat irekita egingo den dantzaldi irekiraino. Eguerdiko jaialdi bukaeran dantzarako zenbait pieza joko ditu Gathubik arratsaldeko erromeriaren aurrerapen moduan, izan ere, Gathubiko musikariekin eta Josu Garateren gidaritzapean egingo da arratsaldeko dantzaldia.
Gathubiren arratsaldeko erromeria bukatuta, larrain-dantza izango da plazan, eta segidan, Fernando Abanzabalegiri, Euskal Jaiaren antolaketan lan eskerga egindakoari, omenaldia eskainiko zaio Toribio Etxebarrian, Klub Deportiboaren aurrean, kantu, bertso eta dantzaren bidez. Bertan egingo den azken larrain-dantzarekin bukatuko da 54. Euskal Jaia.
Maiatzak 11, larunbata 10:00-14:00 Artisasu eta baserritarren azoka, herri kirolak eta bertsolariak. 19:00 Eibarko musika bandaren kontzertua 19:30 Trikipoteoa 21:30 Kantu afaria
Maiatzak 12, igandea 12:00 Kalejira Urkizutik Untzagara 12:30 Euskal jaiko dantza jaialdia: Duguna, Kezka eta Gathubi. 17:00 Erromeria Gathubi taldeko musikariek eta Josu Garatek gidatuta 19:00 Larrain-dantza 19:30 Fernando Abanzabalegiri omenaldia 20:00 Azken larrain-dantza
Frankoen, merovingiarren, magraverriarren eta flandriarren hiri, Europaren bi mila urteko historiaren lekuko pribilegiatua den Anberesen bihotzean, katedralaren plazan, bertako eta inguruko ezpata-dantzen artean Arratekoa dantzatzeko aukera izan du Kezka dantza taldeak. Martxoaren 30 eta 31an izan da Antwerpenenen Arrateko ezpata-dantza, Belgikako hiri horretako ezpata-dantzaren 50. urteurrenaren festan hain zuzen ere.
Kezka Dantza Taldea Antwerpenen. Argazkia: Eire Vila – Dantzan CC BY-SA
Ezaguna genuen Eibarren Antwerpeneko zwaarddans edo ezpata-dantza, 2006an hemen izan baikenituen Ezpalak Jaialdiaren baitan. Bueltan joan gara oraingoan, beraien egun handian Arrateko ezpata-dantza eskaintzera. Egun gutxi, baina baina dantzaz eta ekintzaz beteak gertatu dira. Ostiral eta larunbata bitartean hiru olatutan iristen joan gara Brusselara eta bertatik ekarri gaituzte Antwerpenera.
Argazkia: Eire Vila, dantzan.eus CC BY-SA
Lehen emanaldia Borgerhout-en
Larunbatean bertan, garai batean herri eta gaur hiriko auzou den Borgerhout distritoko udaletxearen aurrean egin dugu lehen agerraldia eta gurekin batera baita Eskoziako Hawick-eko Teries in Tartan taldeko ezpata-dantzariak eta Anberes bertako Lange Wapper taldeko emakumeen eta gizonezko nagusien taldeak ere. Luzaroan nortasun bereziko herria izandakoa da Borgerhout eta bere antolaketa eta historia izan ditu XX. mendean Antwerpenen hazkundeak hiri handiaren barrutian txertatu duen arte. Hala ere, Borgerhout bertako alkateak erakutsi zigunez historia eta kontzientzia politiko propioa, eta baita autonomia handia ere, mantentzen du noizbait udalerri izandakoak.
Argazkia: Eire Vila, dantzan.eus CC BY-SA
Oihane Llorentek taldearen buruzagitza hartuta plazaratu ginen hurbildutako jendeak egindako korroaren erdira. Zubiak egin ostean, Eider Agirrebeña, Jone Lahidalga, Miren Hazas eta Egoitz Blanco azkendariek Gipuzkoako ezpata-txiki dantzatu zuten. Taldea handia izanik 2 parrila egin genituen ondoren eta Josu Garate izan zen, buruzagiarekin batera, ezpaten gainean gora igo genuen dantzaria. Oier Araolazak burutu zituen, bere aldetik, kapitainaren egin beharrak. Arrateko zortzikoa eta ganbaradun zubiak egin eta gero txalo artean utzi genuen plaza.
Argazkiak: Eire Vila eta Josu Garate dantzan.eus CC BY-SA
Harrera eta festa
Harrera beroa egin digute hasiera hasieratik Antwerpeneko dantzariek. Beraien etxeetako zein auzuneko udaletxeko ateak parez pare zabaldu dizkigute eta bigarren honetan bisita gidatua ere egin digute. Etxeetan hartu gaituzten familiekin pasa dugu arratsaldea dantzariok: turismoan, bertako musika tradizionala zuzenean entzuten, dantzan, Belgikako garagardo ederra dastatzen… eta afaltzen, hori ere arratsaldez egiten dute eta.
Afaldu ostean, 19:30etan izan dugu berriro ere denok elkartu eta dantzan jarraitzeko aukera; batzuk Stekene herriko Reintje Vos taldearen egoitzan, bertako ezpata-dantzarien entsegua ikusi, eta haiekin batera Belgikako dantza tradizionalak ikasteko aukera izan dugu.
Stekeneko Reintje Vos dantza taldearen egoitzan dantzaldia. Argazkia: OIer Araolaza – CC by-saStekeneko Reintje Vos dantza taldearen egoitzan dantzaldia. Argazkia: OIer Araolaza – CC by-sa
Beste batzuk Anberes bertan, jaialdian parte hartu duten gainontzeko taldeetako musikari eta dantzariekin batera dantza-festa ederrean jardun gara. Gaua, ordea, ezin izan dugu asko luzatu. Igandean dator, Anberesko ezpata-dantzaren egun handia eta goizean goiz prest egon behar dugu 50. urteurrena behar bezala ospatzeko.
Dantzaldia Antwerpenen. Argazkia: Jerome de Bie.Dantzaldia Antwerpenen. Argazkia: Jerome de Bie.
Antwerpen: ezpataz eskua moztu eta jaurti
‘Eskua’ esan nahi du flandiarrez ‘ant’-ek eta ‘jaurti’ adierazten du ‘werpen’-ek: ‘eskua jaurti’ beraz. Elezaharrak kontatzen du Druoon Antigoon izeneko erraldoia bizi zela Escaut ibaian, pasatu nahi zuten itsasontzi guztiei ordainarazten ziena, eta itsasontziren batek ordaindu gabe pasatzeko ahalegina egiten bazuen kapitainari eskua mozten ziola. Silvio Bravo zenturioi erromatarrak desafio egin zion erraldoiari eta ezpataz erraldoiaren eskua moztu eta errekara jaurti zuen. ‘Eskua jaurti” = ‘Ant werpen’ horixe du beraz ele zaharraren arabera Antwerpen hiriak bere izenaren jatorria.
Argazkiak: Eire Vila eta Josu Garate dantzan.eus CC BY-SA
Goizeko 8:00etan, Anbereseko hiri zaharrean, katedraletik metro gutxira, pub eta elkartearen-egoitzaren artekoa dirudien lokalean, hor hasi da egun handia. Antwerpeneko Lange Wapper taldearekin batera Eskozia, Herbehereak, Valonia, Flandriako eta Euskal Herriko taldeak. Han batu gara denok. Kafe, pastel eta garagardo artean hasi dugu eguna, norberaren aukeran, eta bertan izan dugu hiriko ezpata-dantzarien tradizioak bertatik-bertara ezagutzeko aukera ere.
Eskoziako dantzariak. Argazkiak: Eire Vila eta Josu Garate dantzan.eus CC BY-SAWalloniako dantzariak. Argazkia: Eire Vila, dantzan.com. CC BY-SA
48 alditan dantzatu duen ezpata-dantzaria
Anbereseko ezpata-dantzari bakoitzak domina bat darama bularrean, urre, brontze edo zilar kolorekoak, handiak batzuk eta txikiagoak besteak. Ezpata-dantza urtean behin, garizuma-erdiko igandean dantzatzen dute eta bertan parte hartzen duten bosturteko bakoitzeko domina bat ematen diete dantzariei. Harrotasunez aldatzen dituzte dantzariek beraien bularreko dominen kolore eta tamainak.
Marc Hanssens, Antwerpeneko ezpata-dantza 48 aldiz dantzatu duen dantzaria. Argazkia: Oier Araolaza – Dantzan cc by-sa
45. ezpata-dantza egin zuenik ere ezagutu dugu, eta guztietan ibilbide luzeena duena ere bai, Marc Hanssens, igandean 48. aldiz dantzatu duena ezpata-dantza. Elurretan, zuritutako kaleetan dantzatu izana dugu gogoan Marc Hanssensek, baina okerrenak euritan bustita sei aldiz dantzatu beharrekoak ditu gogoan. Izan ere, goizeko 8:40an dantzatzen dute lehen aldiz ezpata-dantza, eta garai bateko meza ordutegiekin txandakatuz, goizean zehar sei aldiz dantzatzeko ohitura dute, batetik besterako ordu-erdi edo 40 minutuko tarteak eginez.
Erdian Marc Dewatcher (Lange Wapper taldearen eta ezpata-dantza jaialdiaren antolatzailea) eta Magdalena Petryna, poloniar dantzaria eta orain Lange Wappereko ezpata-dantzaria ere bai. Argazkia: Eire Vila – Dantzan CC BY-SA
Katedralaren aurrean ezpata-dantzan
Eta hasierako protokoloak amaituta dantzara. Egun berezia izanik 50. urteurrena dela eta eta kanpoko gonbidatuak tarteko, katedralaren aurreko lanak banatu eta hiriaren erdiguneko beste bi plazara iritsi dira ezpata-dantzak, azken txanpan talde guztiak, eguerdiko 13:00etik aurrera katedralaren aurrean batu arte.
Antwerpeneko ezpata dantza. Argazkia: EIre Vila. dantzan.eus, CC BY-SA
Bertan, kanpotik etorritako bost ezpata-dantza taldeak, Eskoziako Teries in Tartan (Hawick), Frantziako Flandriako In de Kring (Dunkerke), Belgikako Valoniako Compagnie Galouche (Quevaucamps), Belgikako Flandriako Reintje Vos (Stekene) eta Euskal Herriko Kezka dantza taldea (Eibar), eta Anberes bertako Lange Waperren lau ezpata-dantzari taldeak, hala nola ezpata-dantzari talde nagusia, helduena, emakumeena eta umeena, guztira bederatzi ezpata-dantza plazaratu dira, bata bestearen ondotik Katedralaren aurrean. Horiekin batera Holandako Nieuwdammer Shanty-Koor (Amsterdam) taldeak, musikaz eta kantuz osatu dute ezpata-dantzarien lana.
Dunkerkeko dantzariak. Argazkiak: Eire Vila eta Josu Garate dantzan.eus CC BY-SAAntwerpeneko emakumeen ezpata-dantza. Argazkia: Eire Vila. dantzan.com CC BY-SA
Azken emanaldian aldaketa izan dugu gure lerroetan, Leire Andikoetxeak lehenengo hartu ditu ezpata-txikiak, eta Lahidalga, Hazas eta Blancorekin batera osatu du azkendarien laukotea. Andoni Altzibarrek, Iñaki Baruak, Amaia Baglietok eta Ainhoa Urkizuk jarri diote musika Arrateko ezpata-dantzari.
Argazkia: Eire Vila. dantzan.eus CC BY-SAArgazkia: Eire Vila. dantzan.eus CC BY-SA
Emanaldia amaituta eta talde guztien familia argazkiak aterata kalejiran bueltatu gara dantzarien lokalera, kantuan. Oroigarri trukea ere izan dugu eta buruzagi-makilaren truke domina jaso dugu Kezkako dantzariok, zuzenean urrezkoa! Beraienean berriro dantzatzearren maila altuagoko dominik jasotzea ezinezkoa bada ere, egin diguten harreragatik, pasa dugun asteburuagatik eta elkarrekin emandako denboragatik, berriro ere gustura dantzatuko genuke “Eskua Jaurti” hiri ederraren katedralaren atariko plaza ederrean. Hurren arte Antwerpen.
Kezka dantza taldea Antwerpenen, Borgerhout distritoan, 2019-03-30. Argazkia: Eire Vila – Dantzan CC BY-SA
Asteburuko argazki gehiago ikusi nahi? Hona albuma: