Dantza Eskola

Kezka Dantza Eskola – Eibarko Klub Deportiboa – Portalea Kultur Etxea

Kezka dantza eskolaren ikasturtea irailaren 24an hasiko da. Beheko lotura honetan ikus dezakezu 2019-2020 ikasturteko talde bakoitzaren ordutegia. (N: neskak; M: mutilak; Zenbakia: jaioturtea; H helduak; H hasiberriak eta J; jarraipena)

Haurrentzako dantza-eskolaren kasuan aurtengo urteko matrikula 90 euro* da (74€ urte berean matrikulatutako bigarren anai-arreba baldin bada eta 58€ hirugarrenetik aurrerakoa baldin bada).

Nagusien ikastaroen kasuan Eibarko Klub Deportiboko BAZKIDE EZ DIRENENTZAT aurtengo matrikula ohikoa 116€koa da; 100€ 16 urtetik beherakoentzat; 106€ 60 urtetik gorakoentzat. BAZKIDE DIRENENTZAT berriz, 90€ko matrikula murriztua izango da.
Bazkide egiteko kuotak bestalde, honako hauek dira: 6€ 16 urtetik beherakoentzat, 10€ 60 urtetik gorakoentzat eta 18€ gainontzekoentzat.

Bai Klub Deportiboko bazkide kuota eta bai Kezkako matrikula ordaintzeko kontua helbideratzea behar dugu, eta horretarako erreziboa pasatu ahal izateko aukeratzen duzuen kontu korronteko 24 digitoak. Hona hemen matrikula egiteko loturak, haurrentzat lehena eta nagusientzat bigarrena:

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8834

Beste edozein argitasunerako kezka@dantzan.com helbidera idatz dezakezu edo nahiago bazenu 943530440 zenbakira deitu.

* Kezka Dantza Taldea Eibarko Klub Deportiboaren parte da eta beraz, Kezkan matrikulatzen den haur oro Klub Deportiboko bazkide egiten da zuzenean (dagoeneko bazkide ez bazen behintzat) dagokion urteko kuota ere ordainduz (5 euro 16 urtetik beherakoentzat).

2 thoughts on “Dantza Eskola

  1. Josu

    Egun on,

    2015-2016 dantza ikasturterako izen emateko epea noiz irekiko duzue?
    2009an jaiotako neskatxuarentzat aukera badago, ezta?

    Erantzuna

Utzi erantzuna nemesio gomez estancona(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude