Kategoriaren artxiboa: Sin categoría

Plazara Dantzara: 30 urte San Andresak dantzan jartzen

Plazara Dantzara erromeria Eibarren, 1993-11-27. Argazkia: Jose Valderrey

2023 honetan 30 urte beteko dira Eibarko San Andres jaietan Plazara Dantzara erromeria lehen aldiz egin genuenetik. 1993ko azaroaren 26an, larunbata, izan zen lehen aldia. Jainaga eta Narbaiza izan genituen musikari lehen hartan Elgoibarko udalaren txistulariekin batera. Elgoibarko Haritz eta Debako Gure-Kai dantza taldeetako dantzariak etorri ziren Eibarrera Kezkako dantzariokin batera Untzaga plaza dantzan jartzera.

Dantzaren ludikotasuna

Plazara Dantzarak dantza taldeen jardunean hain ohikoa ez zen alderdi bat bultzatu nahi izan zuen. Ikuskizunak ematen ibili beharrik gabe, dantza eginez gozatzea eta gozamen hori plazan partekatzea, nahi duten guztiei dantzan aritzeko aukera emanez. Dantza ikuspegi parte-hartzailearekin bultzatzeko eredu horik nondik etorri zitzaigun? Argia, Flageldarrak, Gasteizko Udal Folklore Eskola eta Haritz dantzari taldeak osatutako sokatik.

1970ko hamarkadan, Argia dantzari taldeak Lou eta Claude Flagel dantza-maisu eta musikari belgiarrak ezagutu zituzten eta dantza tradizionala ulertzeko eta bizitzeko hainbat gako ikasi zituzten haiekin. Hurrengo hamarkadan, Errenteriako Musikaste jaialdira ekarri zituen Urbeltzek Flageldarrak. Musikasten ezagutu zituen Pedro Elosegi txistulari eta dantzari gasteiztarrak Belgikako dantza-adituak. Gasteiz moduko hiri baterako eredu egokia ikusi zuen hor, ikuskizunaren ordez parte hartzea bultzatzeko bide bat. 1990ean hasi zen Gasteizko Udal Folklore Eskola Dantza Plazan erromeriak antolatzen eta formato hori ekarri zuen Debabarrenara Haritz dantzari taldeko Jose Ignazio Sarasuak. Horrelaxe Eibarrera 1993ko San Andres egunera iritsi zen Plazara Dantzara. Elgoibartik eta Debatik etorritako dantzariak batu zitzaizkien Eibarko Kezkakoei eta 30 urtez errepikatu den formatoa martxan jarri zen.

Plazara Dantzara 1993 - 005
Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Plazara Dantzara erromeria Eibarren, 1993-11-27. Argazkia: Jose Valderrey

Larunbatetik aste barrura eta buelta

Elgoibarren Gabon Zahar ferian eta Deban Soro Ferian plaza hartu eta dantza soltean, lotuan, bakarka, binaka ala taldean, jauzi, polka, kontra-dantza, balts, korrido, arin-arin eta fandango, zortziko eta ingurutxu, plazan dantzan aritzeko aukera plazaratzen hasi ziren herri bakoitzeko neguko festen inguruan. Lehen hamarkada osoan larunbatez ospatu genuen Plazara Dantzara. Halako batean azaroaren 30ean, San Andres egunera aldatu genuen eta azken urteotan azokarekin batera ospatu dugu.

Plazara Dantzara 2011
Plazara Dantzara, 2011-11-30. Argazkia: Iñaki Zugasti.

Egunean bertan ospatzea ederra da, baina bi arazo izan ditugu urte hauetan. Batetik, Elgoibarko eta Debako dantzariak ezin parte hartzea. Ez bakarrik herri horietakoak. Eibarko dantzari askok ere ezinezkoa izaten dute parte hartzea San Andres eguna aste barruan tokatu izan denean, Eibartik kanpo lan edo ikasketak egiterakoan ez baita beti posible gertatzen egun hori jai hartzea. Bigarren arazoa euria da. Euria berdin egiten du 30ean edo inguruko larunbatean ―eta hori azaro-abenduan sarri da―, baina 30ean bertan azokak aterpeko espazio guztiak bereganatzen dituenez, euriak gogotik egin duenean dantzaldia bertan behera geratu izan da. Larunbatetan ordea aterpeak baliatzeko aukera izaten da.

Plazara Dantzara 1993 - 046
Plazara Dantzara erromeria Eibarren, 1993-11-27. Argazkia: Jose Valderrey

Abenduak 2, larunbata

Aurten larunbatez egingo dugu Plazara Dantzara. San Andres egunerako, azaroaren 30erako, Greba Feminista Orokorraren deialdia egin du mugimendu feministak. Hasieran aztertu genuen greba deialdia eta dantzaldia batera egiteko aukera. Baina ikusi genuen ezinezkoa zela eta elkarri traba egiteko eta bietan ― dantzaldian eta aldarrikapen feministan― parte hartu nahiko luketenek horretarako aukera izan dezaten onena dantzaldia larunbatera aldatzea zela. Horren ondorioz, lehen urteetan bezala, Deba eta Elgoibarko dantzari-lagunak gurekin izateko aukera izango dute, bai eta greba deialdiarekin bat egiten dutenek ere, zein arrazoi batengatik edo bestearengatik 30ean Eibarren egoterik ez dutenek ere.

  • Plazara Dantzara, abenduak 2, larunbata, Untzaga plazan, Jainaga eta Narbaiza eta Eneritzekin, Haritz, Gure-Kai eta Kezka dantza taldeekin, Jaixak Herrixak Herrixandako eta Eibarko Udalaren laguntzarekin.

Zuberoako ikastolen saskiak 2023

 Basaburua saskia.
Basaburua saskia.

Zuberoako ikastolen aldeko saski-salmenta abiatu da! Irekita dago. Urteak daramatzagu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Zuberoako ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko gara. Iaz bezala, aurten ere eskaerak Ikaskoli.eus-en egingo dira eta saskiak Eibarko Klub Deportiboan jasoko dira.  Azaroaren 26ra arte egin daitezke eskaerak eta banaketa abenduaren 15ean egingo da.

Arbailla saskia.
Arbailla saskia.

Xiberoko mozkinak dasta, gure ikastolak susta!

Zuberoako ikastoletako guraso eta guraso ohiek ekoizten dituzten jakiekin osatzen dira saskiak. Produktore txikien ekoizpenak dira, baserritar, artzain eta ekoizleak, bertako produktuak (gaztaia, ahate gibela, eztia, gozogintza,…) lantzen dituztenak. Hiru saski mota erosi daitezke aurten:

  • Arbaila (57€): Eztia, bixkotx artisanalak, bi gazta (0,5Kg bakoitzak), bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.
  • Basabüruai (68€): Xerriki patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta (1Kg), xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
  • Pettara (50€): Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx artisanalak eta pastak.

Eskaera egiterakoan Eibar – Kezka dantza taldea hautatu behar da Eibarko Klub Deportiboan, Toribio Etxebarriako 16-1ean dugun egoitzan jasotzeko.

Pettara saskia
Pettara saskia.

Zuberoako ikastolak

Euskara kinka larrian dago Zuberoan. Babes ofizialik gabe, etxeko transmisioa eteten ari da eta ikastolak euskararen txinparta bizi-arazten ahalegintzen dira. Bi ikastola daude Zuberoan, Alozekoa Basaburuan eta Eperra Pettarrean. Haien sostenguan laguntza handia eskaintzen du saskien kanpainak.

ikaskoli-2023

Arrateko dantzak Euskal Herriko Dantza Agerketara daramatzagu

Arrate (ezkerrean) eta Deustuko (eskuinean) dantzen irudiak. Euskal Herriko Dantza Agerketa 2023.

Larunbat honetan Basaurin ospatzen den Euskal Herriko Dantza Agerketaren aurkeztuko ditugu Arrateko Amaren dantzak. Arrate eguneko emanalditik egun gutxi pasa badira ere, erropak garbitu eta berriz prestatu, hankak eta txistuak berriz berotu, eta irailaren 16an Basaurira goaz Usartza txistulari taldea eta Kezka dantza taldea Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak bertan eskaintzera.

51 urteko ibilbidea duen jaialdia

2022. urtean 50. urteurrena ospatu du Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketak. Tokian tokiko dantza tradizioak Basaurira gonbidatzen dituzte urtero eta lehen aldia izango da Eibarko Kezka dantza taldea bertan izango dena eta lehen aldia noski Euskal Herriko dantza ohituren erakustaldi zabal eta aberatsa eskaini duen jaialdi horretan Arrateko dantzak ikusi ahal izango direna. Usartza txistulari taldeko lau txistulari eta Kezka dantza taldeko hogeitabost dantzari arduratuko dira Arrateko dantzak Basaurin plazaratzeaz.

Jaialdian Deustuko (Bizkaia) emakumeen aurreskua, Eltziegoko (Araba) irailaren 8ko Ama Birjinaren eguneko dantzak eta Leitzako San Tiburtzio festetako dantzak eskainiko dituzte aipatutako festa horietako bakoitzean dantzatzen duten taldeek. Jaialdia arratsaldeko 19:00etan Basauriko Bizkotxalde parkean egingo da eguraldiak laguntzen badu eta Sozial Antzokian euria egiten baldin badu.

Ezpata bat Beasainen

Arrateko ezpata guztiak ez dira baino Basaurin izango. Ezpata bat, eta horrekin batera ezpata-dantzari jantzi oso bat, Beasainen da egunotan. Izan ere Maritzuli konpainiak iaz Baionan antolatu zuen Ezpata-dantzak erakusketa Beasaingo Igartza jauregian da ikusgai egunotan eta Arrateko ezpata-dantzaren inguruko panela, jantziak, tresnak eta baita Treku margolari debarrak egindako koadroa (Gure-Kai dantzari taldeak Kezkari oparitu ziona) bertan dira ikusgai.

Ezpata-dantzak erakusketa Beasainen, Maritzuli, 2023-09-12.

Dena prest Arrateko Amaren dantzen egun handirako

Azken entsegua Arrateko zelaian eginda Usartzako txistularien laguntzarekin, azken orduan orkatilaren bat troka-dantzan hasi bada ere, ia-dena prest dugu biharko Arrateko egun handirako. Hemen ordutegia:

Bizkaiko itsas aldetik datoz gonbidatuak

Katalin Zarate eta Anartz Ormaza, Bakiko Itxas-Alde dantza taldeko dantzariak eta Aiko taldeko dantza-maisu-maistrak direnak besteak beste izango ditugu aurtengo bi gonbidatu bereziak Arraten.

Arrate: Irailak 8, osteguna

  • 11:00etako mezan ezpata-dantza.
  • 12:00ak aldera hasten den prozesioaren bukaeran ezpata-dantza.
  • 12:30etatik aurrera, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak zelaian.
Kezka entsegua 2023
Kezka dantza taldea, entsegua, 2023-09-04.

30 Aurresku San Juan egunean

Aurreskua, Eibar, 2022-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Soka-dantza esan diogu hainbat urtetan argi utzi nahirik sokan dantzatuko dugula, baina XX. mendean zehar gehien erabili izan den izena dantza hau izendatzeko aurreskua izan da. 1994ko ekainaren 24an 25 urteko hutsunearen ondoren berreskuratu zen aurreskua San Juan egunean Eibarren eta 30. aldiz egingo dugu beraz 2023an. Ekainaren 24an, 23:30ean Untzaga plazan izango da, Usartza txistulari taldea eta Kezka dantza taldearen eskutik eta Eibarko udalaren laguntzarekin.

19940624_Eibarsokadantza_ArgJoseValderrey_0029E_0016_r.jpg
Aurreskua edo soka-dantza, Eibar, 1994-06-24. Argazkia: Jose Valderrey.

Kabalkada aterpean

Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Astebete pasa dugu eguraldi iragarpenak egunero, minutuero begiratzen. Biharamunerako euriteak iragarri eta eguna iristean sargori bai, baina euri tantarik gabe pasatzen zihoazen egunak. Bezperako iragarpenean euritea aurreikusten ziren, baina eguna etorri eta ateri egiteko itxura zeruak.

Kezka: DE 2023 talde argazkia

Soinu ekipoa eta mikrofonoak non jarri erabakitzeko orduan, goizean, txaparrada mardula, iragarri gabekoa. Arratsalderako zalantzakoa, baina badaezpada aterpera jotzea erabaki dugu.

Kezka: DE 2023 martxa hasiera
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 Martxa borobil handia
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Dantza saioa Errebal Plazan egingo dugula iragarri dugu eta hasi zaizkigu kexak iristen. “Ez du euririk egingo! Hobeto da plazan!”. Erabakia hartuta dago  eta ez du atzera bueltarik. Eskerrak, behingoagatik asmatu dugu. Emanaldi ordua baino apur bat lehenago lehertu da ekaitza eta zaparrada mardulak bota ditu. Ekipoa plazan montatu izan bagenu sarraskia gertatuko zen eta emanaldia bertan behera utzi beharra.

Kezka: DE 2023 zapatagin publikoa
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 Zapatain altxatzen
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Errebal Plaza ez da plaza irekia, baina plazaren sentsazioari asko hurbiltzen zaio eta baditu bere abantailak: aterpea eta ekipamendu teknikoa, adibidez. Akustikoki dituen zailtasunei neurria hartzen doaz teknikariak eta Walter eta Mikelen eskutik musikariek merezi bezain txukun entzun dira doinuak.

Kezka: DE 2023 Musikariak jotzen
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 Buhameak
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Kabalkaden tankera eman nahi izan diogu ekitaldiari eta beraz, kabalkadetan ohikoa den moduan Galtxetaburu martxaren doinura sartu eta atera gara Errebal plazara dantzariak.

Kezka: DE 2023 marmutx
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 saihetsetik
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 martxa umeak
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan inauteri, kabalkada zein libertimenduetan egiten diren dantza sorta bat plazaratu dugu guztiok batera. Dantza-jauzi tankeran ofizio eta jokoen dantzak direnak batetik, zapatagin-dantza eta buhameak kasu.

Kezka: DE 2023 kornerreko umeak
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 martxa umeak
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Dantza-jauzi tankerako beste bi dantza berezi ondotik: marmutx eta xinple.

Kezka: DE 2023 makil ttipi denak
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 nagusiak
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Antxoriz dantza-jauzia, era honetako dantzetan ohikoa den moduan zenbait segidaren pilaketaz osatua.

 Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 eskotix
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Kaskarot martxa eta makil-ttipi ondotik, exkotixetik bolant-dantza pasa gara.

Kezka: DE 2023 makila-dantza jauzia borobilean
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 makila-dantza jauzia
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 makila-dantza lurrekoa
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Zuberoako makila-dantzak, dantza-jauzi eran egiten dena, zein Gipuzkoan eta Bizkaian txakolin eran egiten dena egin dugu gero.

Kezka: DE 2023 martxa lerroan
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 fandangoa hasiera
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 fandangoa bueltak
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 fandangoa borobilean
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Besta Berriko martxa, fandangoa eta dantza-luzerekin osatu dugu saioa.

Kezka: DE 2023 Dantza luze soka
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 Dantza luze
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kezka: DE 2023 martxa irteera
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Musika errepertorio ederra osatzen dute Iparraldeko dantza sorta hauek eta musikari talde ederra aritu da errepertorio horretako doinuak aireratzen: Adolfo Jainaga (eskusoinua), Andoni Riaño (tronpeta, gaita), Ekhi Zugasti (saxofoia, gaita), Iraide Ansorena (perkusioak), Iñaki Barua (atabala), Maialen Araolaza (perkusioak), Pablo Zubiaurre (tuba), Hiart Zugasti (flauta), Josu Agirre (kitarra), Amaia Baglietto (txirula), Roberto Altzerreka (txirula).

Kezka: DE 2023 Musikariak talde-argazkia
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa

Eibarko Dantzari Eguna Errebal plazan ospatuko dugu gaur

Kezka dantza taldea, 2012-06-15. Argazkia: Felipe Loiola.

Eguraldia zoro xamar dabil azken asteetan eta euri arriskua dagoenez arratsalderako Eibarko Dantzari Eguna aterpean egingo dugu gaur. Arratsaldeko 19:30ean Errebal plazan izango Kezka dantza taldearen ikasturte bukaerako dantza-emanaldi berezi hau. Kezka dantza eskolan aritzen diren umeak eta Kezka dantza taldeko dantzariak eta musikariak aurten prestatu dituzten dantzak eskainiko dituzte bertan.

Kabalkadak eta Besta Berri

Iparraldera begira jarri gara aurten ere Eibarko Dantzari Egunean, eta Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantza-sorta bat prestatu dugu Kezka dantza eskolako eta taldeko dantzariok 2012ko esperientzia berrituz. Inauteri eta Besta Berri festetan egiten diren zenbait dantza eskainiko ditugu.

Musikari talde ederra arituko da errepertorio horretako doinuak aireratzen: Adolfo Jainaga (eskusoinua), Andoni Riaño (tronpeta, gaita), Ekhi Zugasti (saxofoia, gaita), Iraide Ansorena (perkusioak), Iñaki Barua (atabala), Maialen Araolaza (perkusioak), Pablo Zubiaurre (tuba), Hiart Zugasti (flauta), Josu Agirre (kitarra), Amaia Baglietto (txirula), Roberto Altzerreka (txirula).

Eibarko Dantzari Eguna 2022

  • Ekainak 9, ostirala, 19:30ean
  • Tokia: Errebal plazan

Dantzan ospatuko dugu Euskal Jaia asteburuan

Euskal Jaia Eibarren, 2022-05-29. Argazkia: Josu Garate - Dantzan (cc) by-sa
Euskal Jaia Eibarren, 2022-05-29. Argazkia: Josu Garate – Dantzan (cc) by-sa

Astebete aurreratuta dator Euskal Jaia Eibarren, hauteskundeen ondorioz maiatzeko azken asteburuan ezin izan baitira antolatu eta beraz, maiatzaren 19, 20 eta 21eko asteburuan izango ditugu aurtengo programaren ekitaldi nagusiak. Dantzari dagokionez, igandean bi euskal dantzari talde izango ditugu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldearekin batera eskainiko den dantza jaialdian: Ermuko Txindurri dantza taldea eta Portugaleteko Elai Alai dantza taldea.

Maiatzak 21, igandea: Euskal Jaia dantzan

  • 12:00etan kalejira abiatuko da Urkizutik, joaldun, dultzainero, txistulari, trikitilari, fanfaria eta Elai Alai, Txindurri eta Kezka dantza taldeetako dantzariekin eta musikariekin.
  • 12:30ean jaialdia hasiko da Untzaga plazan. Eguraldi txarra balego Errebalen izango da jaialdia.
  • 17:30 Erromeria Inguma taldearekin.
  • 19:30 Larrain-dantza
  • 20:30 Larrain-dantza Deportiboan


Txindurri, Elai Alai eta Inguma

1975. urtean sortu zen Txindurri dantza taldea eta izena Ermuko emakume ospetsu bati zor dio, Maria Bengoetxea “Txindurri”ri. Euskara eta euskal kultura sustatzeko lan handia egindako emakume horren ezizena zen Txindurri. Aspaldikoa da Ermuko Txindurri dantza taldea eta Kezka dantza taldearen arteko harremana. Elkarrengandik gertu gaude eta bi dantza taldeak hainbat belaunalditan kolaboratu dute elkarrekin. Baina aurten konturatu gara urteak zirela Eibarko Euskal Jaira ez genituela gonbidatzen, 15 urte baino gehiago. Etxekoekin ahaztea gertatzen da batzuetan…

Portugaleteko Elai Alai taldea Euskal Herriko folklore talde ezaguna eta garrantzitsua da. 1962. urtean sortu zen, urtero nazioarteko folklore jaialdia eta folklore azoka antolatzen ditu Portugaleten, eta asteburu berean daukate aurten Folklore Azoka haien herrian, eta hala ere, Eibarren izango ditugu dantzan. Nazioarteko Jaialdi entzutetsua antolatzeaz gainera beraiek ere nazioartean hamaika herrialdetan eskaini dituzte emanaldiak, eta azken urteotan Martin Zalakain ikusgarrian Kezkako dantzariekin batera dantzatzen aritu dira Argia taldearen zuzendaritzapean.

Arratsaldean erromeria Inguma taldearekin izango da, Untzaga plazan ateri badago eta bestela Untzagako karpan. Bizkaiko ipar-mendebaldeko taldea da, musikari eta dantzariez osatutakoa, eta denok dantzan jarriko gaituzte arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Kezka dantza taldearen saioa

Kezka dantza taldeko dantza eskolako ikasle, ume eta nagusiak, eta dantza taldeko dantzariak, guztiak batera arituko dira dantzan. Hasteko, soka-dantza, aurreskua sokan dantzatuko dute denek batera. Aurreskua sokan dantza egitea aspaldiko ohitura da Eibarren. Orain 300 urtekoak dira horren inguruko lehen testigantzak. Sokan denak batera plazaratu, eta ondoren desafioa, abarketak eta agurra eta aita sanmigel dantzatuko dituzte Kezkako dantzariek.

Agurra jasoko duten gonbidatuak plazara ekartzeko jotzen den doinua, Orbea kontrapasa deitzen diogu Eibarren, baina Eibartik kanpo “Eibarko Kontrapasa” deitzen diote eta horren arrazoia da 1875. urtean Eibarren soka-dantzan gonbidatuak plazara ekartzeko jotzen zen doinua dala eta Pedro Orbeak jaso zuela doinu hori eta partituran jarri. Soka-dantza edo aurreskua bukatzeko fandango, arin-arina eta kalejira dantzatuko dituzte Kezkako dantzariek.

Musikari koadrila ederra izango dute dantzarako doinuak jartzen: Iñaki Barua, Adolfo Jainaga, Amaia Baglietto, Roberto Altzerreka, Josu Agirre, Iraide Ansorena, Maialen Araolaza, Andoni Riaño, Pablo Zubiarre, Josu Garate, Ekhi Zugasti eta saioa hasteko lehen pieza eskainiko duen Quico Puges.

Astebete Euskal Jaian

Eibarko Klub Deportiboak antolatuta 58. Euskal Jaia izango da 2023ko hau. Datorren urtean Eibarko Klub Deportiboak 100 urte beteko ditu eta beraz, Euskal Jaia ere berezia izatea aurreikusten da. 2023 honetako Euskal Jaia Aitor Huergoren kontzertuarekin abiatu da, ostiralean Burutik eta Mugi Panderoarekin jarraituko du, larunbatean baserritarren eta artisauen azoka, herri-kirolak eta bertsolariak, pala txapelketaren finalak, kale animazioa eta kantu afariarekin osatuko da. Programa osorik deportiboaren webgunean:

Apirilaren 28an ospatuko dugu Eibarren Dantzaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 28an ospatuko dugu Eibarren Dantzaren Nazioarteko Eguna

Gaur aurkeztu ditugu Eibarko Udaletxean 2023ko Dantzaren Nazioarteko Egunera begira Eibarren egingo ditugun ospakizunak. Eibarko alkate eta kultura zinegotziak aurkeztu dituzte ekitaldiake eta programazioan parte hartzen dugun Eibarko dantza talde eta eskoletako ordezkariak izan gara bertan: Ballet Eibarres, NeleDantza, Biraka, Pagatxa, Untzagako jubilatuen egoitza, Beheko Tokia, Koa eta Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldea.

Urkizutik eta Amañatik Untzagara

Dantzaren Nazioarteko Eguna apirilaren 29an ospatzen da mundu osoan eta Eibarko ekitaldi nagusiak bezperan, 28an, ostiralez plazaratuko ditugu. Dantza kalera atera, dantza bisibilizatu eta dantzaren aldarria egiteko Eibarko bost plazatan izango dira dantza ekitaldia ostiral arratsaldez.

  • 17:30ean hasiko dira dantza ekitaldiak Urkizun: Ballet Eibarres, Jubilatuak, Kaxa eta NeleDantza arituko dira, eta ordu berean Torrekuan Koa eta Biraka hasiko dira.
  • 18:10ean Ego-gainen Kezka, Koa eta Biraka izango dira eta Errebalen Ballet Eibarres, Kaxa eta NeleDantza.
  • 18:40ean hasita talde guztiak Untzagan arituko dira, orden honetan: Jubilatuak, Flamenkoa, Ballet Eibarres, Koa, Kaxa, Kezka, NeleDantza eta Biraka.
  • 20:30ean Mugi Panderoaren eskutik erromeria izango da Untzaga

Dantzaren Nazioarteko Egunari buruzko ospakizunak borobiltzeko, apirilaren 29an, larunbata Dantzaz konpainiarekin Josu Mujikaren koreografia duen Menu dantza ikuskizuna izango da Coliseo Antzokian.

Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibar 2023

Koko-dantzak 2022: Azitainetik Mahatsarira

Koko-marruen soka-dantza Mandiolazpikoa baserriaren atarian. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Aurreko bi urteetan zailtasun handiak izan ondoren (Zaldibarko zabortegiaren istripua 2020an eta pandemia 2021ean), 2022ko koko-dantzetan normalitatera itzultzen hasteko lehen ahalegina egin dugu. Hori bai, talde txikiagoan eta ibilbide laburragoa oraindik, badaezpada ere. Errebaleko plaza berrian aldatu ondoren oraindik Bidebarrietan dauden baserritarrei azken bisita egin diegu egoitza horretan, hurrengoan egoitza berrian izango diren itxaropenez.

Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Errebalen, Eibar, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Azitainera jaitsi eta Gorosta auzoko lehen baserrietara hurbiltzen hasi gara. Bidean gora Orbea eta Eskaregi bisitatu ditugu eta Agirregainekoa eta Agirreazpikora igo gara.

Koko-dantzak 2022
Orbe. Koko-dantzariak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Eskaregi. Koko-dantzariak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Arraguetako Ama Birjina eta Batista kokua Eskaregin. Koko-dantzariak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzariak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Agirregainekoa. Koko-dantzariak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Hortik aurrera errenkadan etorri dira baserriak: Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbebekoa, Boneta eta bidean apur bat gora eginda Sagarbieta. Gorosta atzean utzi eta Mandiolan sartuta Aizpirira iritsi gara. Jendetza dugu zain bertan eta baita hamaiketa ederra ere bai.

Koko-dantzak 2022
Koko-dantzariak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Aizpiri. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Deskantsua hartuta eta  indarrak berriz bilduta, Mandiolagainekora jo dugu eta ondoren Mandiolazpikora jaitsi gara. Bertako atari ederrean koko-marruen soka-dantza dantzatu dugu.

Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Eta Mahatsariara jaisteko bidean eguneko azken baserria: Arlaban. Eguzki printzen eta baserrian harrera egiteko zain genituen dantzari guztiekin goxo-goxo egin dugu dantza.

Koko-dantzak 2022
Arlaban baserrian azken agarraua. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Kokomokoak Photocall-ean

Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Burburixuak. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzariak. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Aixerixak. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Musikariak: Iraide Ansorena, Adolfo Jainaga, Andoni Riaño eta Unai Narbaiza. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Masustak. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Hartza eta Martin perratzailia. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Sasikartia. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Kattalin, Manuela, Arraguetako Ama Birjina, Don Eusebio, Batista kojua, Maria eta Petra. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Kaleko buelta

Mauxitxaren erritmora Eibarko erdiguneko kaleetan aritu gara koko-dantzan iluntzean.

Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Mauxitxa txaranga. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Juanapago Juanpago gainean daramala. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzariak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Koko-dantzak 2022
Koko-marroen soka-dantza Toribio Etxebarrian, Deportibo aurrean. Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea (cc) by-sa