Kategorien artxiboak: Emanaldiak

Kabalkada Untzaga plazan

Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldearen Dantzari Eguna zela eta, Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzek, kabalkada itxuran, hartu zuten Eibarko Untzaga plaza. Hona Iñaki Zugastik egindako argazkien aurrerapen bat.

2012-06-15_Eibarko-Dantzari-Eguna_IZ_5443

2012-06-15_Eibarko-Dantzari-Eguna_IZ_5439

2012-06-15_Eibarko-Dantzari-Eguna_IZ_5648

2012-06-15_Eibarko-Dantzari-Eguna_IZ_5436-r

Eibarko Dantzari Eguna 2012

Iparraldera begira jarri gara aurten Eibarko Dantzari Egunean, eta Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantza-sorta bat prestatu dugu Kezka dantza eskolako eta taldeko dantzariok. Tobera, kabalkada, inauteri, Pazko igande eta Besta Berri (Corpus Christi) festekin lotuta agertu izan diren zenbait dantza egingo ditugu sorta berean.

Maritzuliko Claude Iruretagoiena, Argia taldekoko dantza-maisuak Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltzen buru dituztela, Betti Betelu eta Elgoibarko Haritz dantzari taldearekin ikasitakoak dira plazaratuko ditugun dantza gehienak: Galtxetaburu martxa, Intxauspeko alaba kanta, exkotixa, bolant-dantza, zapatagin -dantza, makil-ttipi, makil-handi, marmutx , xinple, xarmantak, lehen kontra-dantza, bigarren kontra-dantza, teillagorri, buhameak, gabota, fandangoa, azkaindarrak, kadrilea, dantza luze, antxoriz eta bukatzeko Galtxetaburu martxa.

Eibarko Dantzari Eguna
2012ko ekainak 15, 19:30ean
Untzaga plazan

2011-06-17_Dantzari-Eguna_FL_7683

Gerrako umeekin Southamptonen

Pasan den maiatzaren 12an Southamptonen izan gara, gerrako umeen 75. urteurreneko ekitaldian dantza egiten. Orain bost urte Kezkako talde txiki bat izan zen bertan 70. urteurrenean, eta oraingoan talde handixeagoa joan gara.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3161

Basque Children UK’37
elkarteak antolatutako ekitaldiak Ingalaterran bizirik diren umeetako batzuk eta Euskal Herrian bizi diren beste batzuk bildu zituen Southamptoneko Unibertsitatean. Haien inguruan senideak, lagunak, ikertzaileak, erakundeetako ordezkariak eta bestelkoak bildu dira. Orain 75 urte, 4000 ume eta haiekin batera joan ziren irakasle eta laguntzaileen exilioa gogoan hartu eta ahanzturan erortzen ez uzteko asmo sendoa dute denek.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3180
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak-IZ-IMG-3198

Unibertsitatean antolatutako ekitaldi guztietan parte hartu genuen. Protokolozko dantza eginez batzuetan, musika eta kantuen bidez giroa berotuz bestetan, eta baita emanaldia eskainiz arratsaldean.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3217
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3229

Gerrako umeetako batzuk, denon aurrean eskainitako testigantza eta kontakizun latzak izan ziren jardunaldiko unerik hunkigarrienak. Gure aldetik, laurogei urtetik gora dituzten umeen artean, Eibarko senideak zituen bat ere ezagutzeko aukera ere izan genuen.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3288
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3311
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3449

Egindako dantza bakoitza gogotik txalotu eta eskertu ziguten, eta horrelakoetan gustura geratzea erraza da. Jardunaldia jarraitzen bisitari berezi bat ere izan zen. Itziar Mendizabal, Royal Balleteko dantzari hondarribiarra. Orain 60 urte, gerrako ume batek, Pirmin Trekuk, dantzatu zuen konpainia berean dago Mendizabal, eta Trekuren nondik norakoak eta bere exilio-lagunen bizipenak ezagutzeko aukera izan zuen.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3171

Guretzat berriz, a zer nolako konpromisoa, maila horretako dantzari profesional baten aurrean dantzatzea… Durangaldeko dantzari-dantza eta Gipuzkoako brokel-dantzako zenbait dantza, doinu zahar batzuk eta soka-dantza dantzatu genituen.

Gari Otamendi añorgarrak lagundug gintuen Southamptonera Kezkako troupean, eta bera jarri genuen lehenengo lanean, erreberentzia dantzatzen.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3473
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3527
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3550
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3570

Jose Miguel Laskurain txistulariak nahikoa lan izan zuen Southamptonen, kalejirak, girotze lanak eta dantzariei laguntzen. Bereziki estimatzen dute Gerrako Umeek txistuaren soinua, eta gogotik eskertu eta txalotu zuten Laskurainen prestutasuna.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3572
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3596
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3617

Dantzari-dantza eta brokel-dantzako zenbait piezaren ondoren, doinu zahar batzuk: txakolin, ormatxulo eta punta-motz.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3653
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3666
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3699

Eta emanaldia borobiltzeko, soka-dantza. Itziar Mendizabal gonbidatu genuen aurreskuaren agurra jasotzera, eta Carmen Kilner, Gerrako umeekin Southamptonera bidaiatutako andereñoaren alaba eta Basque Children UK’37 elkarteko kidea atzeskuaren aurrera.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3713
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3775
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3795
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3834
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3863

Azken fandango eta arin-arinean Itziar Mendizabal, eta gerrako umeen senideetako batzuk animatu ziren gurekin dantza egitera.
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3879
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3898

Eibarko familia daukan Basauriko Gerrako umeetako batekin argazkia.
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3905

Euskal dantzaren alde ordezkaritza zabala bildu zen Eibarren

Bonbardaketen 75. urteurreneko ekitaldien artean, Biharamuneko Soka-dantza izeneko ekitaldia ospatu zen Eibarren pasa den apirilaren 21ean. Euskal dantzaren alorreko ehun ordezkari inguru bildu ziren Eibarko udaletxean, eta Euskal Dantzaren Adierazpen sinatu zuten bertan.

2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1904

Ondoren, Usartza txistulari taldearen doinura eta Kezkako dantzariek gidatuta, soka-dantza, Biharamuneko soka-dantza dantzatu zen Udaletxeko patioan (kanpoan euria ari zuen).
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_016
Ekitaldiaren inguruko xehetasunak Biharamuneko soka-dantza blogean aurki ditzakezue, eta Euskal Dantzaren Adierazpena sinatzeko aukera ere dago bertan.

2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8316

Soka-dantza Santa Kurutzen 2012

2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_2893 Usartzako txistulariak (Jose Migel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta Iñaki Orbegozo) musikaren ardurapean eta Kezkako dantzariak (Irati Kortabitarte, Ainhoa Larrañaga, Esther Kareaga eta Oihane Llorente) dantza gidatuz, burutu zen pasa den maiatzaren 6ean soka-dantza Santa Kurutz auzoan. Sokan Mandiola eta Gorostako baserritarrak, eta Santa Kurutzeko jaietara hurbildutako zenbait kaletar.

2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_2910 2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_2906 2012-05-06_Santa-Kurutz-OA_11.45.53 2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_2933 2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_2980

Aurrekontuen murrizketen ondorioz Udaleko diru-laguntzak ia-hutsean geratu zaizkio Santa Kurutzekofesta batzordeari. Hala ere, lan handia eginda eta betiko crowfunding-arekin (aurten gazta baten pisua asmatzeko zozketa polita antolatu dute) aurrera atera dituzte aurten ere.
2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_2981 2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_2964 2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_2993
Beste askok bezala, bere ekarpena (dantza emanaldia) dohain egin du Kezkak. Gogorazi behar da, diru-laguntzak murrizterakoan, diru-iturri zuzenak eta ez-zuzenak ere eteten direla kulturarako. Diru-laguntza gutxiago eta lehen kobratzen ziren emanaldiak ezin kobratu.
2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_3056 2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_3059 2012-05-06_santa-Kurutz-soka-dantza_IZ_3078

Iñaki Zugastik egindako argazki sorta zabalagoa hemen:

Axeri-boda Gernikan eta Gernika Eibarren

Datorren maiatzaren 19an, Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Axeri-Boda ikuskizuna Gernikan, Lizeo Antzokian eskainiko da, eta bertan izango da Kezka dantza taldea, Argia, Duguna eta Haritz taldeetako dantzariekin batera.

Une berean, Aukeran dantza konpainiaren Gernika ikuskizuna Eibarren, Coliseo antzokian eskainiko da, Eibarko Klub Ziklistak antolatuta.

Eibar Gernikan eta Gernika Eibarren beraz.

Argia: Axeri-Boda

2012ko maiatzak 19, larunbata, 20:30ean
Gernika, Lizeo Antzokia

Aukeran: Gernika
2012ko maiatzak 19, larunbata, 23:00ean
Eibar, Coliseo antzokia

Southamptonera, Gerrako Umeen 75. urteurren ekitaldira

Asteburu honetan Southamptonen, Ingalaterran, dantza emanaldi berezia eskainiko du Kezka dantza taldeak. Basque Children of 37’UK elkarteak gerrako umeak Ingalaterrara bidali zituzteneko 75. urteurrena gogoan hartuta prestatu duen ekitaldian izango gara Kezkako dantzariak.

2007-05-26_Southampton_NM3760053

Gerrako umeak

1937ko maiatzaren 21ean, 4.000 euskal ume Santurtziko portuan Habana (800 bidaiari hartzeko prestatua) itsasontzian sartu eta galbidean zegoen gerratik salbu jarri zituzte. Errepublikazale eta abertzale familietako umeak ziren, 5 eta 15 urte bitartekoak. Southamptoneko kaian lurreratu, eta bizitza betirako markatu zituen bidaia hasi zuten horrela.

Zehazkin 3840 haur izan ziren. Haiekin 80 irakasle, 120 laguntzaile, 15 apaiz eta bi sendagile joan ziren. Ingalaterran kanpamendutan antolatu zituzten, gorriak ikusi zituzten, ume asko ez ziren sekula berriz beren familiekin elkartu, eta beraien bizimodua Ingalaterran egin behar izan zuten…

75 urte pasa dira, baina oraindik bizi direnek ez dute ahazteko ume zireneko erbesteratz latz hura. Lauregoi eta laurogei eta hamar urte bitarteko gizon-emakumeak agerian, baina gerrako umeak dira eta izango dira beti beren barrenean.

Gerrako umeak, 250  inguru elkartuko dira asteburu honetan Southampton-en, orain 75 urte Britainiar Uharteetara ekarri zituzten egun latzak elkarrekin gogoratzeko.

Kantua, txistua eta dantza lagun izan zituzten bidaia horretan, eta Ingalaterran ere berehala antolatu zituzten kantari eta dantzari taldeak.

Txistua eta dantza familiaz eta aberriaz erbesteratu zireneko garaiekin eta kanpamenduetako bizipenekin lotzen dituzte gerrako umeek. Horixe daramagu Southampton-era asteburu honetan, txistua eta dantza, gerrako umeentzat gure oparia.

Gerrako umeak eta Kezkaren arteko harremana

Gerrako umeen historiarekin txundituta hasi zen Kezka eta Basque Children-en arteko harremana orain urte batzuk. Lehen heldulekua Pirmin Treku izan zen. Fermin Aldabaldetreku bi arrebekin batera iritsi zen Southamptonera, eta bertan egin behar izan zuen bizitza, gurasoengandik aldenduta. Nerabazeroan dantzarako zaletasunak balletera eraman zuen, eta bere dohain apartei esker, Royal Balleteko dantzari izatera iritsi zen. 2003. urtean elkartu ginen berarekin eta bere ibileren berri entzuteko aukera izan genuen. 2006. urtean hil zen Pirmin Treku, Royal Balletean dantzatu zuen gerrako umea.

Treku hil eta hurrengo urtean, 2007an, 70. urteurreneko ekitaldian Kezkako lau dantzari eta Elgoibarko Udalaren Txistulari taldeko bi txistulari izan ziren Southamptonen. Bertan ezagutu zituzten Basque Children elkarteko sustatzaileetako bat, Carmen Kilner, gerrako umeei laguntzen joandako Elgoibarko andereino baten alaba dena. Ez dago esan beharrik, gurasorik gabeko familia horretan andereñoak bihurtu zirela ehunka umezurtzen ama.

2007-05-26_Southampton_NM3760050

Kezka dantzari ohi batek, Nerea Mendikutek, lotu zituen erabat, elkarren gertu zebiltzan Basque Children UK37 eta Kezka dantza taldearen hari-muturrak. Londresen bizi zela, kasualitatez elkartu zen gerrako umeen elkarteko kideekin, eta harreman handia egin zuen Jose Maria Martinez Coque gerrako umearekin, 70. urteurreneko ekitaldien antolaketan burubelarri sartuz.

Horrela, orain bost urteko ekitaldian ezagutu zuten Kezkako dantzariek besteak beste Jose Maria Martinez Coque, gerrako umea, margolaria eta Pirmin Trekuren umetako laguna. 2009an hil zen Coque eta haren margolan bat, Balletomania, Pirmin Trekuren dantza entseguetan inspiratua, jaso du opari Kezka dantza taldeak orain hilabete batzuk.

2011-11-14_Coque-Carmen-Kilner-IZ_IMG_7349

75. urteurrena Southamptonen

Asteburu honetan, maiatzaren 12an eta 13an egingo da Southamptonen Gerrako Umeen erbesteratzearen 75. urteurrenego oroitzapen ekitaldia. Erakusketak, historialari, gerrako ume, erakunde publikoetako ordezkarien hitzaldiak, eta bestelako ekitaldiak izango dira Southamptoneko Unibertsitateko Highfield Campus-ean.

Kezka dantza taldeak emanaldia eskainiko du Gerrako umeentzat, eta horrez gain, ekitaldi osoan zehar txistua eta dantza bizi-bizi egon dadin saiatuko da. Horretarako 18 lagunek osatutako taldea joango da bertara, eta Gerrako Umeentzat gertukoa eta sinbolikoa izan dadin hautatako euskal dantza errepertorioa prestatu du maitasun guztiarekin.

Nori egiten diogu dantza?

Euskal Herriko Itzuliaren etapa irteera Eibarren. Lehen Euskal Bizikletarekin bezala, orain ere, etapa irteeran agurra dantza egiteko eskaera egiten digute. Badira zortzi-hamar urte protokolo hori egiten dugula. Handik eta hemendik etorritako txirrindulariak pedalei ematen hasteko prest zeudela, haien aurrean jarri, eta agurra dantzatzen genien lehen urteetan.

2006-05-30_Euskal_Bizikleta-irteera77
Euskal Bizikletaren etapa irteera Eibarren (2006).

Orain urte batzuk omenaldi bat egin nahi izan zioten zendu berri zen antolatzaile taldeko kide baten familiari, eta familia, antolatzaileak eta agintariak jarri ziren txirrindularien aurrean. Harrezkero horrela segitzen dute. Omenaldirik ez, baina agintari eta karrera antolatzaileak jartzen dira txirrindularien aurrean aurreskuaren ohorea jasotzeko.

Aurten ere halaxe gertatu da. Josu Garate joan da protokoloarekin kunplitzera, eta Usartzako txistulariak prest albo batean.

Dantzan hastera zihoanean, karrerako zuzendaria eta kirol zinegotzia, azafata pareak lagunduta, jarri dira zintaren aurrean aurreskua jasotzeko. Txirrindulariei bizkarra emanez, eta dantzaren eskaintza beraientzat bailitzan jokatuz.

Karrera antolatzen hainbat lan eta diru jartzen dituztenen ordezkari dira biak, konforme. Baina ez zaigu iruditzen horiek direnik ekitaldiaren protagonistak. Protagonistak txirrindulariak dira. Eta inori dantza egitekotan, iruditzen zaigu txirrindulariei egin behar diegula.

Argazkiak Mikel Larreategin twitter-etik hartutakoak dira.

Dantza Coliseoan: Traspasos eta Mikel Urdangarin: Nora

Traspasos eta Mikel Urdangarin: Nora

2012ko apirilak 13, ostirala, 20:30ean

Traspasos-en dantza eta Mikel Urdangarin-en musika elkartzen dira Nora izeneko ikuskizun honetan. Urdangarinen hamar kanta hartu eta hamar dantza bihurtu dituzte Traspasos konpainiko dantzariek. Nika Bitchiashviliren biolina eta Koldo Uriarteren pianoaren laguntzarekin osattzen da Mikel Urdangarin eta Traspasosen bidaia hau.

Mikel Urdangarinen kanta bat, ‘Panderoaren gizona’ hartu eta koreografia jarri zion Traspasos-ek. Mikeli erakutsi, eta musikak dantzarekin hartzen zuen dimentsioaz liluratuta lanarekin jarraitu eta ikuskizun osoa prestatzeari ekin zioten.

Traspasos 1986an sortu zen Gasteizen, dantza estudio eta taller moduan, eta 1990ean bertan abiatu zen dantza konpainia profesionala. Hainbat ikuskizun ekoiztuz dantza garaikidea ezagutzera ematen lan handia egin du Traspasos-ek.

Traspasos eta Mikel Urdangarin: Nora

  • Koreografia-zuzendaritza: GemaEspinosa
  • Musikariak:
    • Mikel Urdangarin (ahotsa eta kitarra)
    • Nika Bitchiashvili (bibolina)
    • Koldo Uriarte (teklatuak)
  • Dantzariak: Idoia Blanco, Ainara Biteri, Nagore Sagardui, Eider Mendizabal.
  • Eszenografia:Javi Ulla & Traspasos
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Soinua: Anselmo Calleja
  • Musika: Mikel Urdangarin

Iraupena: 75 minutu.

Traspasos eta Mikel Urdangarin: Nora
2012ko apirilak 13, ostirala, 20:30ean
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 7