Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Astebete pasa dugu eguraldi iragarpenak egunero, minutuero begiratzen. Biharamunerako euriteak iragarri eta eguna iristean sargori bai, baina euri tantarik gabe pasatzen zihoazen egunak. Bezperako iragarpenean euritea aurreikusten ziren, baina eguna etorri eta ateri egiteko itxura zeruak.
Soinu ekipoa eta mikrofonoak non jarri erabakitzeko orduan, goizean, txaparrada mardula, iragarri gabekoa. Arratsalderako zalantzakoa, baina badaezpada aterpera jotzea erabaki dugu.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Dantza saioa Errebal Plazan egingo dugula iragarri dugu eta hasi zaizkigu kexak iristen. “Ez du euririk egingo! Hobeto da plazan!”. Erabakia hartuta dago eta ez du atzera bueltarik. Eskerrak, behingoagatik asmatu dugu. Emanaldi ordua baino apur bat lehenago lehertu da ekaitza eta zaparrada mardulak bota ditu. Ekipoa plazan montatu izan bagenu sarraskia gertatuko zen eta emanaldia bertan behera utzi beharra.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Errebal Plaza ez da plaza irekia, baina plazaren sentsazioari asko hurbiltzen zaio eta baditu bere abantailak: aterpea eta ekipamendu teknikoa, adibidez. Akustikoki dituen zailtasunei neurria hartzen doaz teknikariak eta Walter eta Mikelen eskutik musikariek merezi bezain txukun entzun dira doinuak.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kabalkaden tankera eman nahi izan diogu ekitaldiari eta beraz, kabalkadetan ohikoa den moduan Galtxetaburu martxaren doinura sartu eta atera gara Errebal plazara dantzariak.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan inauteri, kabalkada zein libertimenduetan egiten diren dantza sorta bat plazaratu dugu guztiok batera. Dantza-jauzi tankeran ofizio eta jokoen dantzak direnak batetik, zapatagin-dantza eta buhameak kasu.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Dantza-jauzi tankerako beste bi dantza berezi ondotik: marmutx eta xinple.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Antxoriz dantza-jauzia, era honetako dantzetan ohikoa den moduan zenbait segidaren pilaketaz osatua.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Kaskarot martxa eta makil-ttipi ondotik, exkotixetik bolant-dantza pasa gara.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Zuberoako makila-dantzak, dantza-jauzi eran egiten dena, zein Gipuzkoan eta Bizkaian txakolin eran egiten dena egin dugu gero.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Besta Berriko martxa, fandangoa eta dantza-luzerekin osatu dugu saioa.
Eibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-saEibarko dantzari eguna, Eibar, 2023-06-09. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc-by-sa
Musika errepertorio ederra osatzen dute Iparraldeko dantza sorta hauek eta musikari talde ederra aritu da errepertorio horretako doinuak aireratzen: Adolfo Jainaga (eskusoinua), Andoni Riaño (tronpeta, gaita), Ekhi Zugasti (saxofoia, gaita), Iraide Ansorena (perkusioak), Iñaki Barua (atabala), Maialen Araolaza (perkusioak), Pablo Zubiaurre (tuba), Hiart Zugasti (flauta), Josu Agirre (kitarra), Amaia Baglietto (txirula), Roberto Altzerreka (txirula).