Hileko artxiboak: apirila 2023

Apirilaren 28an ospatuko dugu Eibarren Dantzaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 28an ospatuko dugu Eibarren Dantzaren Nazioarteko Eguna

Gaur aurkeztu ditugu Eibarko Udaletxean 2023ko Dantzaren Nazioarteko Egunera begira Eibarren egingo ditugun ospakizunak. Eibarko alkate eta kultura zinegotziak aurkeztu dituzte ekitaldiake eta programazioan parte hartzen dugun Eibarko dantza talde eta eskoletako ordezkariak izan gara bertan: Ballet Eibarres, NeleDantza, Biraka, Pagatxa, Untzagako jubilatuen egoitza, Beheko Tokia, Koa eta Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldea.

Urkizutik eta Amañatik Untzagara

Dantzaren Nazioarteko Eguna apirilaren 29an ospatzen da mundu osoan eta Eibarko ekitaldi nagusiak bezperan, 28an, ostiralez plazaratuko ditugu. Dantza kalera atera, dantza bisibilizatu eta dantzaren aldarria egiteko Eibarko bost plazatan izango dira dantza ekitaldia ostiral arratsaldez.

  • 17:30ean hasiko dira dantza ekitaldiak Urkizun: Ballet Eibarres, Jubilatuak, Kaxa eta NeleDantza arituko dira, eta ordu berean Torrekuan Koa eta Biraka hasiko dira.
  • 18:10ean Ego-gainen Kezka, Koa eta Biraka izango dira eta Errebalen Ballet Eibarres, Kaxa eta NeleDantza.
  • 18:40ean hasita talde guztiak Untzagan arituko dira, orden honetan: Jubilatuak, Flamenkoa, Ballet Eibarres, Koa, Kaxa, Kezka, NeleDantza eta Biraka.
  • 20:30ean Mugi Panderoaren eskutik erromeria izango da Untzaga

Dantzaren Nazioarteko Egunari buruzko ospakizunak borobiltzeko, apirilaren 29an, larunbata Dantzaz konpainiarekin Josu Mujikaren koreografia duen Menu dantza ikuskizuna izango da Coliseo Antzokian.

Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibar 2023