
Eskusoinua, ahotsa eta ttun-ttuna. Ostiral honetan, urtarrilaren 27an, 19:00etan, dantzaldia izango dugu Errebalen Nafarroa Beheretik datorkigun Lolita Delmonteil musikariarekin. Eibarko Udalaren babesean ikasturtean zehar zenbait dantzaldi egiten ari gara eta urteko lehena dugu honako hau.
Plazara Dantzara Lolita Delmonteil-ekin
- Data: Urtarrilak 27, ostirala, 19:00.
- Musikaria: Lolita Delmonteil
- Tokia: Errebal plaza, Eibar.
- Antolatzaileak: Kezka dantza taldea (Eibarko Klub Deportiboa) eta Eibarko Udala (Kultura Saila).