Hileko artxiboak: maiatza 2022

Euskal Jaia izango dugu Eibarren asteburuan

Kezkako dantzariak Deportibo aurrean, 2003-05-11. Argazkia: Fernando Retolaza.

Maiatzeko azken asteburuan ospatu izan da Euskal Jaia Eibarren eta azken bi urteetako gora-beheren ondoren ohiko data eta ospakizun eredura itzuliko da Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen festa. Txarangak, kontzertuak, azoka eta kantu-afariak ez dira faltako eta igandean dantzan protagonista izango duen eguna, Begiraleak eta Kezkaren emanaldiarekin eta Patxi eta Konpaniaren erromeriarekin.

Begiraleak eta Kezka

Donibane Lohizuneko Begiraleak taldea izango dugu aurtengo dantza talde gonbidatua. Ibilbide luze eta oparoko taldea da, Begiraleak elkartea 1935an sortu baitzen. Hasiera batean antzerki taldea bazen ere, berehala dantza batu zitzaion. Gaur egun hainbat sail ditu elkarteak: musika, kantua, dantza, literatura eta sukaldaritza, besteak beste. 1980ko hamarkadan Betti Bettelu taldeko maisua zelarik dantza-jauziak eta Lapurdiko dantza errepertorioa berreskuratu eta sustatzen aritu zen. Hain zuen Lapurdiko dantza-sorta bat ekarriko du Begiraleak taldeak Eibarrera: Kaskarot martxa, Beteluk sortutako makil-berri eta fandangoa, marmutx eta zapatain, ainhoarrak dantza-jauzia eta bukatzeko Makeako soka-dantza. 

Begiraleak
Begiraleak

Bestalde, Kezka dantza taldeak kostaldeko zenbait dantza eta hiru kontra-dantza eskainiko ditu bere emanaldian. Kaskaroten dantzarekin hasi, kaxakarranka eta Saliña-Saliña zahagi-dantzaren ondoren, Marian Arregiren doinuarekin dantzatutako kadrilea, Auritzeko karrika-dantzaren doinuarekin Argiak egindako kontra-dantza eta Kaleko Argia deritzogun kontra-dantza egingo ditugu. 

Erromeria Patxi eta Konpaniarekin

20 urtetik gora dira Patxi Perez-ek Eibarko Euskal Jaiko erromeria gidatzera lehen aldiz etorri zenetik. Ezagutu dugu Tapia eta Leturiakin, Batbirukin eta azken urteotan Konpaniakin. 1990eko hamarkadak Euskal Herriko dantzaldien eredua eraberritu zuen Patxi Perez-ek, dantzaldiak gidatzeko joera zabalduz, errepertoria eraberrituz. Dantza-jauziak hegoaldean zabaltzen lan handia egin du eta Europan era honetako dantzaldietan arrakasta zuten hainbat dantza, hala nola borobila edo txapeloaz adibidez, gurean zabalduz. Patxi Perez-ek dantza gidaritza eta txirula jotzen ditu eta berarekin aritzen dira Jimmy Arrabit bateriarekin, Panpi Gerard eskusoinuarekin eta Mikel Perez arrabita eta gitarrarekin.

Eibar 2003 Erromeria Patxi Perez
Patxi Perezekin erromeria Eibarko Euskal Jaian, 2003-05-11. Argazkia: Fernando Retolaza.

Euskal Jaia 2022 Dantza-egunaren programa

Euskal Jai osoaren programa Deportiboko kultura batzordearen atalean daukazue. Hemen berriz, igandeko ekitaldien programa duzu:

Maiatzak 29, igandea

11:00 Dantzarien elkartzea Urkizun
11:45 Kalejira Urkizutik abiatuko da
12:10 Dantza-geldialdia Toribio Etxebarria kalean
12:30 Dantza jaialdia Untzagan
14:30 Bazkaria karpan
17:00 Erromeria Patxi eta Konpainiarekin
19:00 Larrain-dantza
20:00 Larrain-dantza Deportibo aurrean

Eibarko Euskal Jaia 2022 kartela

Dokumentuaren akzioak

Dantzan

Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibarren: Non daude gizonezkoak?

Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Olaia Gabirondo – Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Dantzak Eibarren duen indarra erakusteko aukera eskaini digu 2022ko Dantzaren Nazioarteko Eguna. Kaxako lagunen proposamenak dantzan jarri gaitu herriko hainbat dantza talde eta eskola: Biraka, Ballet Eibarres, NeleDantza, Os Galaicos, Kaxa bera eta Kezka, denok bat hartuta, kaleak hartu ditugu eta dantzan jarri ditugu herriko hainbat bazter. Eskerrak eta zorionak Kaxakoei akuilua dantzan jartzeagatik.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Ekain Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Ekain Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Urkizun eta Untzagan aritu gara gu

Dantza ekitaldiak Urkizun, Errebalen, Amañan eta Untzagan egin badira ere, Kezkako dantzariak Urkizun eta Untzagan aritu gara. Urkizun bi taldetan aritu gara. Txikienek buhameak, txulalai eta marmutx dantzatu dute biribilketaz gainera.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Gazteek aurreskua egin dute, jakina, sokan, soka-dantza nahi baduzue.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Kezka dantza taldea, Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Idurre Ocin.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Untzagan gazteok eta nagusiok elkarrekin soka osatuta aurreskua dantzatu dugu.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Ekain Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Olaia Gabirondo – Kezka dantza taldea (cc) by-sa
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Ekain Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Olaia Gabirondo – Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Eta ertain, gazte eta heldu, guztiak batera kontra-dantzatan aritu gara bukatzeko.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Ekain Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Ekain Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Ekain Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Euskal dantzaren erronka

Euskal dantzarentzat ez da erronka makala izan. Emanaldietan, gure aurretik eta ondoren aritu diren dantzariak bikain prestatuta eta koreografia ikusgarriekin aritzeaz gainera, modako musika indartsuak, erritmo biziak, baliabide handiz goi mailako produkzio musikaletan grabatutakoak eta soinu ekipoek bolumen handiz haizeratzen zituztenak baliatu dituzte.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Lehen notak entzun orduko ikusleak ere dantzan jartzen dituzten saio horien ondoren, gure txandan txistu soilez, erdi-purdi soinuztatutako mikroetatik sartzen zirenak, erritmo lasaiago eta konplexuagoak, eta gaurko ikusle gehienentzat arrotzak geratzen zaizkien doinuak baliatzen genituen dantzarako, gure gorputz hizkuntza hieratikoago eta ikusleen begietarako ez-ohikoagoan dantzatuz. 

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Bi hitzetan esanda, bagenuen KEZKA gure dantzaldiek testuinguru horretan zer nolako harrera izango zuten. Azterketa hainbestean pasa dugun irudipenarekin geratu gara. Gutxienez ez gaituztela tomateka bota plazatik… Errepertorioak ongi pentsatu, saio bizi eta entretenituak prestatzen saiatu gara (beti bezala! Kar, kar), eta musikariek txistulariez gain eskusoinu, txirula, saxofoi, dultzaina eta abarrak jarri dituzte dantzan. Dena behar eta soberakinik ez.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Kezka musikariak
Kezka dantza taldeko musikariak Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Dantza modernoa eta emakumeak

Ekitaldiak balio izan digu Eibarko dantzaren argazki bat egiteko. Eta argazki horretan dantza modernoa eta emakumeak nagusi direla ikusten da. Euskal dantza, balleta edo galiziar dantzan ari garenak talde txikietan gabiltza. Euskal dantzaren kasuan garai batean dantza jardun nagusia zen, baina gaur egun txikien multzoan gaude. Dantza modernoa egiten duten taldeak oparo agertu dira plazan. Gure herrian euskarak bizi duen egoerarekin parekatzen dugu euskal dantzarena. Bertako (gorputz-)hizkuntza izan arren, gutxiengo egoeran gaude eta arrotza da gehienentzat.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Bestalde, bagenekien dantza nagusiki emakumeek egiten dutela gaur egun, baina argazkiak erakutsi diguna hori baino gehiago da, izan ere, gizonezkoak dantzan desagertzear daudela ikusi dugu. Apenas dagoen mutilik dantzan. Break dancean ume-moko batzuk eta euskal dantzan banaka batzuk. Kitto. Eta hau ere larria iruditzen zaigu.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Generoa eta estereotipoetaz asko hitz egiten da, emakumeak kiroletara bultzatzeko hainbat kanpaina dago, baina hemen gertatzen ari den konturik larriena da gizonezkoek milaka urtez egin duten gorputz jarduera, dantza abandonatu dutela, eta ez dela joera horri aurre egiteko inolako ahaleginik sumatzen.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar
Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Dantzan bukatu

Dantzaren eguna dantzan bukatzeko aukera eskaini du udalaren eskutik erromeria eskaini duen Parrapas taldeak. Plaza bete lagun, pozik, zoriontsu, dantzan eta festan, aspaldiko partez.

Parrapas 2022
Parrapas taldearekin erromeria, Dantzaren Nazioarteko Eguna, Eibar, 2022-04-29. Argazkia: Oier Araolaza (cc) by-sa

Dantzaren Nazioarteko Egun ederra ospatu dugu. Datorren urtean berriz, eta bitartean badugu urte oso bat aurretik dantzan aritzeko.