Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatuko dugu Eibarren

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren iragartzeko Marta Prol eta Naiara Sarasketak egindako kartelaren zati bat.

Eibarren dantzaren sustapenean dihardugun elkarte, talde eta eskolak batu gara eta lehen aldiz elkarrekin ospatuko dugu Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta dantza ospatzeko dagoen modu onenean gainera, dantza eginez. Apirilaren 29an ospatzen da urtero mundu osoan Dantzaren Nazioarteko Eguna eta aurten Kaxakoen ekimenez, Eibarko plaza eta kaleak dantzan hartuko ditugu. Hona hemen eguna girotzeko Eibarko Udalaren enkarguz Marta Prolek prestatu duen bideoa “Zer da dantza?” galderari erantzunez.

Ostiral honetan, apirilak 29, Urkizun, Amañan, Errebalen eta Untzagan izango dira dantza ekitaldiak arratsalde osoan zehar. Parte hartuko dugun taldeak: Kaxa, Biraka, Ballet Eibarres, Os Galaicos, NeleDantza eta Kezka dantza taldea. Eibarko Udalaren babesa du ekimenak eta eguna dantzan bukatzeko erromeria eskainiko du Parrapas taldeak.

  • Urkizu, 17:30etatik aurrera: Kaxa, Kezka, Ballet Eibarres, Biraka eta Os Galaicos.
  • Amaña, 17:30etatik aurrera: Ballet Eibarres eta Kaxa.
  • Errebal, 18:00etatik aurrera: NeleDantza eta Ballet Eibarres.
  • Untzaga, 18:30etatik aurrera: Kezka, Ballet Eibarres, Biraka eta Kaxa.
  • 20:15etan Untzagan erromeria Parrapas taldearekin.

 Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibarren 2022, Marta Prolek eta Naiara Sarasketak egindako kartela.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar kartela
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren. Kartelaren egileak: Marta Prol eta Naiara Sarasketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.