Zumiriki, Oskar Alegriaren filma Eibarren

Zumiriki (2019), Oskar Alegria.

Datorren maiatzaren 6an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Eibarko Coliseo Antzokian eskaini da Oskar Alegriaren Zumiriki filma Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Eibarko Euskal Jaiaren baitan. 

Posible da oroitzapen bererat bitan bidaiatzea? Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Hor dago enbora arteko airea, iragana berpizteko leku bakarra.

  • “Maisulan ausarta. Argi ikusten da zinema haurtzaroko etxea dela”. Ignacio Agüero.
  • “Ezein filmeren antzik ez duen artelana, memoriaren Robinson Crusoe baten oihartzunean”. Eric Pauwels.
  • “Arimarako festa bat, denboraren antropologia ariketa, maisulan bat”. Alan Berliner.
Zumiriki. Oskar Alegria (2019)
Zumiriki (2019). Oskar Alegria.

Oskar Alegria (Iruñea, 1973) zinema-zuzendaria da. Bere lehen luze-metraia Emak Bakia Baita (2012) izan zen. Bertan Lapurdiko kostaldeko etxe baten historia kontatzen zuen, Man Ray zinemagilearen 1926ko Emak Bakia pelikulan ageri den etxearen bilaketa zuena ardatz. Euskal dantzei buruzko film laburren sorta bat ere egina du, EKEren enkarguz. 2013-2017 bitartean, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen.

Zumiriki (2019) Veneziako Mostran estreinatu zen, Goya sarietarako sei hautagaitza (Filme onena, zuzendaria, jatorrizko gidoia, muntaia, soinua eta dokumental filma) jaso zituen eta Sevillako jaialdian Olatu Berriak saileko filme onenaren saria eskuratu zuen. 

Zumiriki Eibarren

  • Data: 2022ko maiatzaren 6an, ostirala, 19:00etan.
  • Tokia: Coliseo Antzokia, Eibar.
  • Sarrerak (dohain) Coliseoko txarteldegian eta Kutxabanken hartu daitezke dagoeneko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.