Martin Zalakain bideetara itzuli da

Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa

Larunbat honetan Portugaleten eskainiko da berriz ere Juan Antonio Urbeltzen eta Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna. 2020rako hamar emanaldi hitzartuta zeuden eta lehen biak egin ondoren hirugarrenaren bezperatan lehertu zen pandemia. Pasa den abenduan, bi urteko etenaren ondoren eszenaratu da Beasainen. Emozio handiz bizi izan dugun emanaldi horretakoak dira hemen ikus daitezkeen argazkiak. 

Martin Zalakain 2021
Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa

Bizkaian dabil Martin Zalakain

Datozen hiru emanaldiak Bizkaian izango ditu Martin Zalakainek: Portugaleten asteburu honetan eta Zornotzan eta Getxon maiatzean. Hona hiru datak:

  • 2022-03-19 20:00 Portugalete, Zubi Alde Kiroldegia
  • 2022-05-07 20:00 Zornotza, Zelaieta pilotalekua
  • 2022-05-15 19:00 Getxo, Muxikebarri
Martin Zalakain 2021
Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa

Bi urteko etenak ez du hoztu Martin Zalakainek sortzen duen berotasuna. Beasaingo Antzizar kiroldegiko harmailak erabat bete ziren eta harrera bero-beroa eskaini zioten ikusleek. 2017an estreinatu zenetik 16 herritan 19 aldiz eskaini da Martin Zalakain eta ikusleengan eragiten duen zirrara ahoz aho zabaltzen denez emanaldietako sarrerak eskuratzea gero eta zailagoa gertatzen ari da. Portugaleten bi ordutan agortu dira sarrera guztiak. 

Martin Zalakain 2021
Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa

Euskal Herria dantzan

Argia eta Artedramaren zuzendaritzapean, hango eta hemengo dantzariak elkar hartuta aritzen dira Martin Zalakainen. Donostiako Argiaren itzalean Iruñeko Duguna, Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz, Añorgako Arkaitz, Astigarragako Astigar, Baiona-Biarritzeko Maritzuli eta Portugaleteko Elai Alai taldeetako dantzariak, eta Argia, Ezpelur eta Plectro taldeetako musikariak aritzen dira.

Martin Zalakain 2021
Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa

Dantza taldeen eta herrialdeen arteko lankidetza horrek ere berezi egiten du ikusgarria. Emanaldiak, errepikak eta prestaketak ere bilkura berezi bihurtzen dira, handik eta hemendik batutako ehun lagunen festak bere horretan. 

Martin Zalakain 2021
Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa

Ordezkapenak eta talde-lana

Pandemia osteko Martin Zalakainen ibilbideak dakartzan berritasunen artean aipagarria da kontakizunaren gidari egiten duen On Pio [Baroja] nobelagilearen papera, Josu Camarak gorpuzten duela orain, lehen txanpan bai aktore lanetan, bai eszenaratzea zuzentzen aritu zen Ander Lipusen tokia hartuz.

Martin Zalakain 2021
Josu Camara, Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa

Horrelako lantalde handian ordezkapenak maiz gertatzen dira, baina bakoitzak ematen dion nortasun desberdinarekin hazten jarraitzen du ikuskizunak, talde-lana baita batez ere Martin Zalakain, Urbeltzen gidaritza eta bisioa eszenaratzen duen talde zabalaren gorpuztea.

Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi - Dantzan (cc) by-sa

Eta ordezkapenez ari garela, Onintze Azpeitia min hartuta izanik Portugaleten Kattalinen paperean Eider Agirrebeña arituko da, Martinen papera jokatzen duen Josu Garaterekin bikote eginez.

Martin Zalakain 2021
Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude