2021eko San Juan eguneko aurreskua Coliseo antzokian berriz

Aurreskua Eibarren, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Bigarren urtez, 2020an bezala 2021ean ere, San Juan festak bertan behera geratu direnez pandemiaren eraginez, Coliseo antzokian egin da San Juan eguneko soka-dantza edo aurreskua. Mugatutako ikusle kopuru batek antzokian bertan ikusteko aukera izan du eta gainontzekoek etxetik jarraitu ahal izan dute youtubez zuzenean eskaini baita.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Soka-dantza edo aurreskua Eibarren, San Juan egunez, Coliseo antzokian pandemiaren ondorioz, Kezkako dantzari eta Usartzako txistulariekin, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

2021eko ekainaren 24an, arratsaldeko 19:00etan hasi da ekitaldia Usartza txistulari taldearen lehen doinuekin. 

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Kezkako dantzariak korrika sartu dira oholtzara eta itzulia egin ondoren ikusleei begira egokitu dira puntu erdiko arkuan. 

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Aurreskua eta atzeskuaren arteko desafioa egin da bizi-bizi eta segidan esku-aldatzeko doinura abarketak edo banan-banangoak dantzatu dituzte, nahiz eta ez denek banan-banan, binaka eta hirunaka baizik.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

San Juan zortzikoa jo dute txistulariek eta dantzatu dantzariek, aurresku eta atzeskuaren puntuak eta talde osoarenak tartekatuz, sokan eta soka hautsiz, zein berriz osatuz behin eta berriz.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Orbea kontrapasaren doinura atera dira zerbitzariak gonbidatuen bila: Maria Asun Noges damaskinatzailea, Eibartarrak FT eta Eibarko Txirrindulari Elkartea izan dira aurtengo omenduak. Haien aurrean agurra dantzatu dute aurresku eta atzeskuek, eta segidan Aita San Migel dantzatu dute bi bakarlariek eta bi zerbitzariek.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Gonbidatuak sokan sartuta, zubia egin eta desafioa gurutzatuta dantzatu dute aurreskuak eta atzeskuak.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Soka askatu eta dantza soltean aritu dira denak, azken kalejirarekin soka berriz hiru zubien bidez korapilatuta uzteko.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Usartza taldea: 1. txistua: Enrike Montero: 2. Txistua: Ainhoa Urkizu: Silbotea: Asier Castelos; Atabala: German Ereña. Kezka dantza taldea: Aurreskua: Luken Aranburu; Atzeskua: Jone Lahidalga; Zerbitzariak: Ane Muguruza, Jone Saez; Dantzariak: Jone Amuategi, Ane Montiel, Idoia Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Izar Araolaza, Oier Araolaza.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.