Hileko artxiboak: otsaila 2022

2021eko San Juan eguneko aurreskua Coliseo antzokian berriz

Aurreskua Eibarren, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Bigarren urtez, 2020an bezala 2021ean ere, San Juan festak bertan behera geratu direnez pandemiaren eraginez, Coliseo antzokian egin da San Juan eguneko soka-dantza edo aurreskua. Mugatutako ikusle kopuru batek antzokian bertan ikusteko aukera izan du eta gainontzekoek etxetik jarraitu ahal izan dute youtubez zuzenean eskaini baita.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Soka-dantza edo aurreskua Eibarren, San Juan egunez, Coliseo antzokian pandemiaren ondorioz, Kezkako dantzari eta Usartzako txistulariekin, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

2021eko ekainaren 24an, arratsaldeko 19:00etan hasi da ekitaldia Usartza txistulari taldearen lehen doinuekin. 

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Kezkako dantzariak korrika sartu dira oholtzara eta itzulia egin ondoren ikusleei begira egokitu dira puntu erdiko arkuan. 

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Aurreskua eta atzeskuaren arteko desafioa egin da bizi-bizi eta segidan esku-aldatzeko doinura abarketak edo banan-banangoak dantzatu dituzte, nahiz eta ez denek banan-banan, binaka eta hirunaka baizik.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

San Juan zortzikoa jo dute txistulariek eta dantzatu dantzariek, aurresku eta atzeskuaren puntuak eta talde osoarenak tartekatuz, sokan eta soka hautsiz, zein berriz osatuz behin eta berriz.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Orbea kontrapasaren doinura atera dira zerbitzariak gonbidatuen bila: Maria Asun Noges damaskinatzailea, Eibartarrak FT eta Eibarko Txirrindulari Elkartea izan dira aurtengo omenduak. Haien aurrean agurra dantzatu dute aurresku eta atzeskuek, eta segidan Aita San Migel dantzatu dute bi bakarlariek eta bi zerbitzariek.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Gonbidatuak sokan sartuta, zubia egin eta desafioa gurutzatuta dantzatu dute aurreskuak eta atzeskuak.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.
Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Soka askatu eta dantza soltean aritu dira denak, azken kalejirarekin soka berriz hiru zubien bidez korapilatuta uzteko.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Usartza taldea: 1. txistua: Enrike Montero: 2. Txistua: Ainhoa Urkizu: Silbotea: Asier Castelos; Atabala: German Ereña. Kezka dantza taldea: Aurreskua: Luken Aranburu; Atzeskua: Jone Lahidalga; Zerbitzariak: Ane Muguruza, Jone Saez; Dantzariak: Jone Amuategi, Ane Montiel, Idoia Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Izar Araolaza, Oier Araolaza.

Eibar: San Juan 2021 Aurreskua
Aurreskua, Kezka, Eibar, 2021-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa.

Koko-eskea eta koko-dantzak otsailaren 19an

Kokomarruak Azpirin, 2021-02-06. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa

Badatoz berriz karnabalak, aratusteak, inauteriak… Aurten bai, 2022an iaz utzitako lanak betetzen hasteko asmoa dugu, nahiz eta ezingo ditugun nahiko genituzkeen guztiak egin. Gorosta eta Mandiolako hainbat baserritara eramango ditugu koko-dantzak eta koko-marruak otsailaren 19an. 

Koko-dantzak 2022

Data: Otsailak 19, larunbata
08:30 Merkatu plazan
09:00 – 15:00 Koko-eskea Gorosta eta Mandiolako baserrietan.
Ibilbidea: Orbea, Eskaregi, Agirregainekoa, Agirreazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbebekoa, Boneta, Sagarbieta, Azpiri, Mandiolagainekoa, Mandiolazpikoa eta Arlaban.
18:00 – 18:45 Kokomarruen elkartzea Errebal plazan koko-jantziak jartzeko.
19:00 – 21:00 Koko-dantzak Eibarko erdigunean:
Ibilbidea: Anbulategiko parkea, Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton eta Plaza Barria. 

Koko-dantzak 2021 Eibar
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Koko-dantzak Aratusteen kartelean

Aurten ere Koko-dantzak protagonista dira Eibarko aratusteen kartelean. Eibarko Udalak antolatzen duen kartel-lehiaketaren irabazlea Jaume Gubianas Eskude ilustratzaile katalana izan da Koko-jantzi 5.0 izeneko lanarekin. Bertan, koko-dantzetako koko-dantzariak eta kokomarruak ezagutu daitezke, Hartza, sasikartia, burburixuak, Arraguetako Amabirjina, Batista kojua, Kattalin, Maria, Petra eta abar. 

Aratosteak Eibarren 2022 kartela. Egilea: Jaume Gubianas Escude.

Ez da lehen aldiz koko-dantzak ageri direla Aratosteen kartelean, 2020an ere ageri baitziren.

Iaz bideoarekin konformatu behar

Iaz ezin ospatu geratu ginen, baina Azpiri eta Mandiolazpikoa bideoa grabatzeko eszenatoki bihurtu genituen. Oso ondo funtzionatu zuen bideoak, gainera! Hemen iaz Idoia Lahidalgaren irudiekin osatutakoa.

Ezpata-dantza eta aurreskua Etxebarrian

Kezka dantza taldea Etxebarrian, 2021-06-13. Argazkia: Josu Garate – Dantzan (cc) by-sa

Pasa den ekainaren 13an Etxebarrian izan ginen bertako jai-batzordeak gonbidatuta emanaldia eskaintzen. Lea-Artibaiko Etxebarrian, Markinaren alboan dagoenean izan zen emanaldia. Bertako jai batzordeak maiatzerako gonbidatu gintuen lehenengo baina osasun-larrialdearen ondorioz ekainera atzeratu zen gero. Udaletxe aurreko parkean, belardian aritu ginen dantzan. Arrateko ezpata-dantza egin genuen lehenengo eta aurreskua edo soka-dantza ondoren. Ezpata-dantzarako belaunaldi berrien laguntza izan genuen.

2021-06-13_Etxebarria-Kezka-dantza-taldea_IdoiaLahidalga_0440.jpg
Kezka dantza taldea Etxebarrian, 2021-06-13. Argazkia: Idoia Lahidalga.
2021-06-13_Etxebarria-Kezka-dantza-taldea_IdoiaLahidalga_0463.jpg
Kezka dantza taldea Etxebarrian, 2021-06-13. Argazkia: Idoia Lahidalga.
Kezka Etxebarria 2021

Kezka dantza taldea Etxebarrian, 2021-06-13. Argazkia: Josu Garate – Dantzan (cc) by-sa.

Kezka dantza taldea Etxebarrian, 2021-06-13. Argazkia: Josu Garate - Dantzan (cc) by-sa.

Ikusi hemen Idoia Lahidalgak eta Josu Garatek egindako argazki gehiago.