Datorren urtarrilaren 30ean, igandea, 19:00etan Eskoriatzan, Zaldibar aretoan Korrotik Pikutara, dantzaren historia dantzan emanaldia eskainiko dugu. Erromerietako dantzen historia-dantzatua da honakoa. Dantza-emanaldi didaktiko honen bitartez euskal dantzaren bilakaera ikusi eta gozatzeko aukera izango da. Korroan edo borobilean hasita, soka-dantza, ingurutxo, kontra-dantza eta dantza lotua pasata dantza solteraino gure dantzek egindako ibilbidea erakutsiko eta dantzatuko dugu.
Musikariak eta dantzariak
Zuzeneko musikari-talde bikainak jarriko dio soinu-banda emanaldiari: Jose Migel Laskurain (txistua), Adolfo Jainaga (trikitixa), Quico Puges (biolontxeloa), Gari Otamendi (arrabita) eta Iraide Ansorena (perkusioa). Gidari lanetan Oier Araolaza arituko da eta berarekin batera dantzan Kezka dantza taldeko Jone Amuategi, Luken Aranburu, Idoia Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Jone Lahidalga, Maider Altzibar eta Unai Txurruka dantzariak.

Datuak eta sarrerak
- Data: 2022ko urtarrilaren 30a, igandea.
- Ordutegia: 19:00etan
- Tokia: Zaldibar aretoa, Eskoriatzan.
- Sarrerak: 5 € (Eskoriatzako Udala)
ERLAZIONATUTAKO ELEMENTUAK