
Abenduaren 31n, arratsaldeko 17:30ean, Untzaga plazan erromeria egingo dugu Jainaga eta Narbaizaren doinura. Aurretik, nahi duenak korrika egin dezake, 17:00etan hasiko den San Silbestre korrikaldiarekin.
San Silbestre
San Silbestre egunez, urtea kirola eginez bukatzeko ohitura zabaldua dago, eta aurten, Aixolan egiten zen korrikaldia Eibarko Klub Deportiboak Eibarko kaleetara ekarriko duela baliatuz, urtea dantzan bukatzeko proposamenakin gatoz. Korrika ala dantzan, edo orandik hobeto, korrika eta dantzan, urtea gorputza mugituz bukatzera goaz eta eibartar guztiei zabaltzen diegu proposamena.