Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren 2021eko ekitaldian

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko dominaren ekitaldian. Donostia, 2021-12-17. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa.

Abenduaren 17an ospatu da Donostian, Gipuzkoa Plazan, Diputazioaren jauregian, 2021eko Urrezko Dominaren ekitaldia. Donostiako Gurutze Gorriaren Ospitalak jaso du urrezko domina. Ikerfolken gidaritzapean eta 2003tik egiten den bezala ezpata-dantzak egin die harrera omenduei.

Urrezko domina ezpata-dantza 2021
Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko dominaren ekitaldian. Donostia, 2021-12-17. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa.

Gipuzkoako hainbat herri eta taldetako dantzariek osatutako ezpata-dantza izaten da hau. Aurten talde hauetako dantzariak izan dira: Arkaitz, Aurtzaka, Urki, Sahatsa, Argia, Itxaropena, Haritz eta Kezka dantza taldeetakoak; Elgoibarko Udalaren Txistulari Bandak jarri du musika eta Ikerfolk eta Dantzan elkarteek koordinatu dute.

Urrezko domina ezpata-dantza 2021
Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko dominaren ekitaldian. Donostia, 2021-12-17. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa.

Bi eskuko ezpatekin aritu dira Onintze Azpeitia, Naiara Ollo, Joseba Astarbe, Egoitz Irazabalbeitia, Irantzu Iribar, Mikel Legorburu, Aitor Sorazu, Alain Sorazu, Irati Aranguren, Imanol Arantzamendi, Asier Garmendia, Ane Fernandez, Ainhoa Sarasola, Ane Inurrieta, Helene Nater, Lierni Olano, Enrike Izagirre,  Izar Araolaza, Uxue Gisasola, Amaiur Aristi; Ezpata txikiekin aritu diren azkendariak: Nerea Unanue, Miren Hazas, Amaia Loiola eta Andoni Alonso; buruzagia Gari Otamendi; ezpata-dantzaren gidaria Josu Garate; Txistulariak: Andoni Urbieta, Itziar Goñi, Danel Legorburu, Ane Zuñiga eta Enara Gorostiza.

Urrezko domina ezpata-dantza 2021
Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko dominaren ekitaldian. Donostia, 2021-12-17. Argazkia: Alex Berasategi – Dantzan (cc) by-sa.

Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:

1982 Jose Migel Barandiaran.

1983 Manuel Lekuona.

1985 Orfeon Donostiarra.

1987 Eibarko Armagin Eskola.

1991 Carlos Santamaria.

1994 Euskaltzaindia.

1998 Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Juan Mari Arzak.

2003 Jose Maria Setien, Juan Zelaia eta Iñaki Gabilondo.

2005 Menchu Gal eta kooperatiben sortzaileak: Alfonso Gorroñogoitia, Jose María Ormaechea, Jose María Arizmendiarreta, Luis Usatorre eta Jesús Larrañaga 

2005 Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Jaime García Añoveros eta Pedro Luis Uriarte.

2006 Pedro Miguel Etxenike, Iciar Astiasaran eta Andoni Egaña.

2008 Mikel Laboa.

2009 60ko hamarkadako andereñoak.

2010 Angel Olaran misioilaria.

2013 Nestor Basterretxea (Urrezko plakak: Egin eta Euskaldunon Egunkaria).

2014 Benito Lertxundi (Urrezko plakak: Frankismoan Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria jasan zuten emakumeak eta “Beroa” Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea)

2015 Urrezko Plaka: 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiar Estatuko herrietatik Gipuzkoara etorritakoei.

2015 Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi

2016 Ramon Saizarbitoria

2017 Frankismoaren biktimak

2018 Jakin taldea: Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joxe Azurmendi

2019 Aspegi

2021 Donostiako Gurutze Gorriaren Ospitala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.