Eibarko ermitak

Koko-dantzetan ibiltzen ditugun baserri-bideak, hor dauden (eta egon diren) ermitak eta bertako bizi-lagunen historiak eta istorioak jasotzen ditu Ego Ibarra eta Eibartarren Ahotan-en “Eibarko ermitak historiaren lekuko” dokumentalak.

Tartean, Santa Kurutzi dagokion atalean, Mandiola Azpikoko Marixabelek Kezka dantza taldea zelako estiman daukan agertzen du. Han eta hemen dantzak ematea poz handia da, baina Santa Kurutz eta baserri-auzoetan bertako bizilagunekin soka-dantzan aritzea modukorik ez dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude