Errebaleko plazan kontzertua eskaini du Usartza txistulari taldeak Santa Zezili ospatzeko eta bertan izan da Kezka dantza taldeko dantzari gazte talde bat kontzertuan zenbait dantza eskainiz.

Usartza Txistulari Taldeko kideekin batera izan dira J. B. Gisasola Musika Eskolako txistu ikasleak, metal boskotea eta perkusioa, Jon Martinez abeslaria eta Kezka dantza taldea. Kezkako dantzariek agurra, Luzaideko martxa, hegi, ostalerrak, fandangoa, arin-arina eta kalejira dantzatu dituzte.
