Bigarren urtez jarraian ez da Plazara Dantzara erromeriarik izango San Andres egunean. 2020ean festarik ez zen izan San Andres egunea eta 2021 honetan ere ez. Iaz atzera begiratzeko baliatu genuen, 1993ko Plazara Dantzarako argazkiak berrikusteko. Aurten erromeria beranduago bada ere, urtea bukatu aurretik, egiteko itxaropenik ez dugu galdu oraindik. Ea laster lortzen dugun ordezko data ezartzea.
Helmholtz 60 urteurrena
San Andres egunez kontzertu berezia izango da Coliseo antzokian. 60 urte betetzen dira Helmholtz organoak eraiki zituztela Eibarren, Errekatxuko taller batean (Ikusi …eta kitton argitaratutako erreportajea). Hammond organoen kopia fidel horrek Estatu Batuetako organo enpresa konstruktore famatuko nagusien harridura eragin zuen. 60 urte beranduago Jesus Mari Agirrek bizirik mantentzen du Helmholtz CV Churc organoaren ispiritua eta baita han-hemenka dauden organoak eurak ere, konponketa eta mantenu lan etengabean.
Made In Eibar berezi honen urteurrena kontzertu bereziarekin ospatuko da aurten, Jesus Mari Agirrek berak eta Aitor Alberdik bultzatzen duten Projectors elkartearen ekimenez eta Eibarko Udalaren babesarekin. 1997tik urtero egiten da kontzertua, baina aurten 60. urteurrenarekin beste tamaina bat eman diote ekitaldiari. Musikari zerrenda bikaina iragartzen du kartelak: Olatz Salvador, Mursego, Zaloa Urain, Joseba B. Lenoir, Quico Puges, Iraide Ansorena, Elkano Browning Cream, Juan Luis Agirre, Julian Maeso eta Mikel Erentxun. Eta lehen partean Kezkako dantzariak arituko gara dantzan Quico Puges, Iraide Ansorena eta Juan Luis Agirre musikarien erritmora.
Helmholtz kontzertua
- 2021ko azaroaren 30ean, 20:00etan
- Coliseo antzokia, Eibar.
- Sarrerak: 10€ txarteldegian edo Kutxabank.