Akondia lexar bagan dantzan

Udaberriko Euskal Jaia Akondian, 2021-04-18. Argazkia: Oier Araolaza – Kezka dantza taldea cc by-sa

Gerra hizkera darabil zenbaitek pandemiaz aritzeko eta dantzak gudak bailiran kontatu izan dira batzuetan. Harrigarria, gudaren aurkako txertoa baitirudi dantzak. Plaza ukatuta, borroka zelaia izandako mendian bilatu dugu dantzarako aterpea, aire zabalaren babesean. 1936tik 1937rako sei hilabetez gerra-zelaia izan zen parajean, belarrak estaltzen dituen trintxera eta lubakien aztarnen gainean dantzatu dugu soka.

Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa

Sei mende lehenago ahaide nagusien arteko borroken testigu izan ziren parajeetan. Gerra hasi zenean leizarrez beteta eta gerra bukatu orduko leizarrez biluzik ageri ziren mendi eta zelaietan. 

Akondiako lehelengo gerra, agiriak diñuenez, 1390garren urtean izan zan. Gerrate haren ondorenez zabaldu zan “Akondiako kanta“, burrukan gertatu zana gogoratuz, Acundia lejar (…)ga lejarbaga hasten zana. Juan San Martin

Euskal Barrokensemble, Jantzari dokumentala eta mendi-buelta kulturalak osatu dute Eibarko Klub Deportiboko hiru batzordek (kultura, mendia eta dantza) elkarrekin antolatutako Udaberriko Euskal Jaiaren programa. Ohikoa formatoan ezin direnan gauzak antolatu ez-ohikoak probatu behar dira, eta horrela iritsi da honakoa. Kultura aire zabalean, mendi aldera eraman, eta beraz, kultura eta kirola, natura eta kultura batera ospatzeko aukera.

Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa

Jantzari parekideak

Dantza pandemikorako alokatu eta prestatu dugun Kezka-garajea dokumentalaren proiekzio-areto moduan egokitu dugu. Horma zuri majoa daukala aprobetxatuta, Dantzan Biharrianeko proiektorea eta emepebostekoen soinu-ekipoa jarri eta Udalak utzitako aulkiekin prest dago aretoa. Hori bai, argitasun gehiegi geneukan eta luzeroak iluntzen aritu gara azken orduan. 

Jantzari dokumentala Eibarren
Jantzari dokumentalaren aurkezpena Eibarren, Kezka garajean, 2021-04-14. Argazkia: Jokin Hazas – Kezka dantza taldea cc by-sa

Iurretako dantzariek hain berea eta hain maitea duten dantzari-dantzan emakumeen parte hartzea bideratzen hasteko egindako bidea erakusten du Jantzari dokumentalak. Olatz Plazaola eta Unai Esturo etorri zitzaizkigun aurkeztera eta bai prozesuak, bai dokumentalak eragin dizkien gogoetan eta sentipenak partekatzera. Dokumental ederra da, hunkigarria zenbait unetan, eta adi-adi ikusi dugu paret handian. Iurretarrak zoriondu eta testigantza hau jaso izana eskertzea baino ez zaigu geratzen, eta parekidetasunaren bidean oraindik egiteko dugun guztia aztertu, jakina!

Jantzari dokumentala Eibarren
Jantzari dokumentalaren aurkezpena Eibarren, Kezka garajean, 2021-04-14. Argazkia: Oier Araolaza – Dantzan cc by-sa

Akondian dantzan 

Urkizun batu dira mendi-bueltan parte hartzeko izena-emanda zuten ibiltariak. Talde txikietan antolatuta joan dira abiatzen. Ibilbideko zenbait puntutan kultura ekitaldiak izan dituzten harrera eginez: bertsolariak Santa Kurutzen, trikitixa Usartzan eta dantza Akondian. Soka-dantza, aurreskua dantzatu dugu Akondian. 

Udaberriko Euskal Jaia 2021
Mendizaleak, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Fernando Retolaza.
Udaberriko Euskal Jaia 2021
Bertsolariak Santa Kurutzen, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Fernando Retolaza.
Udaberriko Euskal Jaia 2021
Erromeria Usartzan, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Fernando Retolaza.

Mendi-buelta ibiltarientzat utzita, txistulariak eta dantzariak zuzenean joan gara Arratetik Akondiaruntz. Haize ederrak eman digu ongi-etorria Akondia gainean. Eta giro ederrakin egin dugu entsegua eta ondoko saioa. Jose Antonio Roigek hegan jarri du kamera eta airetik ikusi ditu Akondia lexar baga eta bere lubakiak.

https://dantzan.eus/bideoak/aurreskua-akondian/embed

Ekhi Zugasti, Amaia Baglietto eta Josu Agirre aritu dira txistua eta danbolinarekin, eta Iraide Ansorenak aritu da atabalarekin. Andoni Altzibar eta Iñaki Barua etortzekoak ziren, baina azken orduan Akondiara etorri ezinda geratu dira. 

Aurreskua Akondian
Kezka dantza taldeko txistulariak. Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Fernando Retolaza.
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa

Jone Lahidalga eta Luken Aranburu aurresku eta atzesku lanetan aritu dira, Ane Muguruza eta Jone Saez zerbitzari, eta sokan izan dira dantzan Maider Altzibar, Uxue Gisasola, Irune Saez, Unai Txurruka, Jone Amuategi, Jokin Hazas, Oier Araolaza, Ainhoa Larrañaga eta Izar Araolaza. 

Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa

Lirio berdez jantzirik

Lau musikari daude Arrateko aldarean. Miren Zeberio, David Chupete, Enrike Solinis eta Pablo Martin Caminero dira. Euskal Barrokensemble. Barroko garaiko musika ekarri dute, jotzeko modu paregabeaz ekarri ere. Musika zoragarriz bete dira Arrateko elizaren barrunbeak. Ibiltariek atseden hartu dute belarriak gozatzearekin batera. 

Solinis Euskal Barrokensemble Arraten 2021
Miren Zeberio, David Chupete, Enrike Solinis eta Pablo Martin Caminero, Euskal Barrokensemble Arrateko elizan, Udaberriko Euskal Jaia Akondian, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa

Menditik antzokira, antzokitik plazara?

2021 urte pandemiko berezi honetan ez-ohiko moduak bilatu behar izan ditugu gure festak, eta kasu honetan Eibarko Euskal Jaia ospatzeko. Mendira jo dugu apirilean eta antzokian aritu gara maiatzean. Hurrengoa plazan.

Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa
Aurreskua Akondian 2021
Aurreskua Akondian, Kezka dantza taldea, Udaberriko Euskal Jaia, 2021-04-18. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea cc by-sa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.