Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasen “Tenpraren Guarpena” Eibarren

Erronkari ibarreko emakumeen bizipenak jasotzen ditu Idoia Lahidalga Baglietto eibartarrak (eta Kezkako dantzariak)  eta Oihane Puertas Ramirez lasartearrak egin duten dokumental honek “Tenpraren Guarpena” dokumentalak. Belaunaldi ezberdinetako lau emakume, bailarako zenbait herritakoak, bizipen ezberdinekin historia berdina kontatzen. Guarpenari etzau akabatan trenpa (oroimenari ez zaio amaitzen denbora) erronkarierazko esalmoldetik dator izenburua, Tenpraren Guarpena, alegia, denboraren oroimena.

Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren amaierako lan modura egin dute Lahidalgak eta Puertasek dokumentala, eta ekainean aurkeztu dute tribunalaren aurrean. Hain zuzen Kimu Berri 1. Saria jaso dute, gradu bukaerako lanaren aurkezpen onenaren saria. Eta ondoren, Erronkaribarrean hainbat aurkezpen eta emanaldi egin dituzte uda honetan.

Tenpraren Guarpena Eibarren

• Data: 2021eko irailaren 23an, osteguna, 19:00etan.
• Tokia: Portalea Kultur Etxeko (Eibar) areto nagusian (2. solairua).
• Sarrerak: izen-emateak kezka@dantzan.com helbidean edo Kezka dantza taldearen uasapean (605 711 429)
• Antolatzailea: Kezka dantza taldea – Eibarko Klub Deportiboa.
• Laguntzailea: Eibarko Udala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude