
Otsailaren 15ean aterako dira koko-dantzak Eibarren. Arrate-balle eta Gorosta auzoaren zati bat bisitatuko ditugu 2020an. Eibarko Arastosteek keinu berezia egin diote aurten gainera koko-dantzei. Karnabalen programazio iragartzen dituen kartelean koko-dantzarik eta koko-marruak dira protagonista. Joseba Imanol Vilas artista donostiarrak egindako afitxa honek irabazi du urtero Eibarko inauteriak iragartzeko egiten den kartel lehiaketa.

Koko-dantzariaren kapela gainean, loreak bailitzan ageri zaizkigu koko-dantzari eta koko-marruak, tartean direla Sasikartia, Hartza, masustak, Martin perratzailia, Arraguetako Ama Birjina, Batista kojua, burburixuak, Kattalin eta Manuela, Petra, e.a.
Koko-dantzak 2020
2019ko otsailaren 15a, larunbata:
- 8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia.
- 9:00 – 15:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Arrate-balle eta Gorosta auzoko baserrietan.
- 19:00-21:00 Anbulategian batu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton eta Plaza Barria kale eta plazetan koko-dantzak Mauxitxarekin.