
Martin Zalakain. Argazkia: Gorka Bravo
Arrakastaz abiatu du 2020 urtea Martin Zalakainek Gasteizen. Harrera bero-beroa eskaini diote gasteiztarrek ikuskizunari eta kultura eta politikaren alorreko hainbat ordezkarik gozatu eta gorapaitu dute emanaldia: Bernardo Atxaga, Mikel Urdangarin, Jozu Zabala “Hertzainak”, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea edo Iñigo Urkullu Lehendakaria bera ere.


Urtarrilak 18, Elgoibar
Etxe-ingurura gatoz berriz ere, eta laster gainera, datorren urtarrilaren 18an Elgoibarren, Olaizaga kiroldegian eskainiko baitugu Martin Zalakain. Arratsaldeko 20:30ean izango da emanaldia, eta sarrerak salgai dira dagoeneko Kutxabanken bidez.

2020ko emanaldi egutegia
Gasteizen hasi eta Donostian bukatuko dira Martin Zalakainen 2020ko dantza-abenturak. Tartean Elgoibar, Zornotza, Deba, Beasain, Hondarribia, Astigarraga eta Portugaleten eskainiko dira emanaldiak. Hona egutegi osoa:
- Urtarrilak 4, Gasteiz
- Urtarrilak 18, Elgoibar
- Martxoak 14, Zornotza
- Apirilak 25, Deba
- Maiatzak 23, Beasain
- Irailak 12, Hondarribia
- Urriak 24, Astigarraga
- Azaroak 21, Portugalete
- Abenduak 26, Donostia
