Hileko artxiboak: azaroa 2019

Dantzaldiak eta kulturen arteko soka-dantza San Andres festetan

Plazara Dantzara Eibarren, 2017-11-30. Argazkia: Iñaki Zugasti – cc by-sa

Gathubi taldearekin eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin erromeria bana ospatuko dugu asteburu honetan ospatuko diren San Andres jaietan. Eta igandean, Kulturen Arteko Festan, kulturen arteko soka-dantza egingo dugu.

San Andres azokan Plazara Dantzara

Ohi bezala, eta 25 urtetik gorako tradizioari eutsiz, Plazara Dantzara erromeriak egingo ditugu San Andres festetan. Azaroaren 30ean egin ohi den azokaren baitan, eguerdiko 12:30etan, Jainaga eta Narbaiza trikitilarien eskutik ohiko dantzaldia izango da Untzaga plazan.

Adolfo Jainaga eta Unai Narbaiza
Jainaga eta Narbaiza trikitlariak Eibarren, 2017-11-30. Argazkia: Iñaki Zugasti – cc by-sa

Arratsaldean, 18:00etan, Untzaga plazan bertan (eta euria balego Txantxa-zelaiko karpan) beste dantzaldi bat izango dugu, oraingoan, Iruñeko Gathubi taldearen doinura plazako dantzak eginez gozatzeko aukera izango da.

Gathubi Ezozin 2019
Gathubi plazako musika taldea Ezoziko (Soraluze) erromerian, 2019-06-08. Argazkia: Oier Araolaza – Dantzan cc by-sa

Kulturarteko soka-dantza

Biharamunean, igandean, abenduaren 1ean, Kulturarteko Topaketa ospatuko da. Bateko eta besteko sukaldaritza, henna tatuaje tailerra, marokiar musika, eta afrikar perkusio eta dantzak izango dira goizeko 10:00etatik Untzaga Plazan, eta 13:30ean, kulturarteko soka-dantza egingo dugu. 

Kultura-arteko soka-dantza Eibare 2017
Kultura-arteko soka-dantza Eibarren, Kezka dantza taldearekin, 2017-12-17. Argazkia: Fernando Retolaza CC by-sa.

Kezka dantzan San Andres festetan

  • Azaroak 30, larunbata, 12:30, Plazara Dantzara erromeria Jaina eta Narbaizarekin, Untzaga plazan.
  • Azaroak 30, larunbata, 18:00, Plazara Dantzara erromeria Gathubirekin, Untzaga plazan (eguraldiaren arabera Txantxa-zelaiko karpan)
  • Abenduak 1, igandea, 13:30, Kulturarteko soka-dantza.