Hileko artxiboak: abuztua 2019

Dantza pelikula Untzagan

Bihar, abuztuak 8, osteguna, Telmo Esnalen “Dantza” filma eskainiko da Eibarko Untzaga plazan Zinema Kalean programan. Esnalen zuzendaritzaz gain Koldobika Jauregiren zuzendaritza artistikoa eta Juan Antonio Urbeltzen eta Argia dantzari taldearen ondare koreografikoa biltzen ditu Dantza filmak, eta Eibarko kezka dantza taldeko hainbat dantzarik parte hartzen dute bertan.

Kezkako dantzariak Leitzan Dantza filmaren errodajean
Kezka dantza taldeko dantzarietako batzuk Leitzan Telmo Esnal Dantza pelikularen errodajean.

Irailean urtebete egingo du Donostiako zinemaldian estreinatu zela Dantza filma arrakasta handiz (40.000 ikusle) erakutsi da zinemetan. Ameriketan izan ondoren, irailetik aurrera Ipar Euskal Herriko zinemetara iritsiko da Dantza. Eibarren ere oihartzun handia izan zuten Dantza filmaren emanaldiek Coliseo antzokian, eta ondoko asteetan mantendu zen karteldegian ikusleen harrera beroari esker.

Dantza filma Zinema Kalean programan

  • Abuztuak 8, osteguna
  • 22:00etan
  • Eibarko Untzaga plazan