Hileko artxiboak: uztaila 2019

Astebetez Lapurdin dantzan

Astebetez Lapurdin dantzan

Kezka dantza taldeko Gauargi jaialdian. Argazkia: Iñaki Zugasti.

Ezpeletan kanpamendu-basea jarrita, Gauargi nazioarteko foklore jaialdiaren baitan, astebete Lapurdin dantzan eta festan aritu da Kezka dantza taldeko gaztetxo talde bat uztailaren 17tik 23ra bitartean. Palestina, Argentina, Bolivia, Txetxenia eta Ukrainiako folklore taldeekin batera, eta beste euskal dantza talde batzuen parte-hartzeekin, Basusarri, Senpere, Donapaleu, Ainhoa, Larresoro, Zuraide, Donibane Lohizune eta Biarritzen izan dira jaialdian parte hartu duten dantzariak.

Kezka Gauargin 2019 autobusean
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 axeriak goitik aterata
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 axeriak kalejiran
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.

Kezka dantza taldeko ordezkaritza honakoek osatu dute. Dantzariak, hamairu guztira, honakoak izan dira: Enara Magunazelaia, Unai Igarza, Irati Azpilikueta, Ane Ajuriagerra, Ane Irusta, Eider Lasa, Maddalen Arriola, Olatz Araolaza, Julene Andres, Amaia Basterrika, June Mallagaray, Maialen Saez eta Naia Eguren. Musikariak: Marina Ereña, Miren Hazas eta Ekhi Zugasti aritu dira Kezkatik eta Dugunako Iñaki Sagardoi, Julen Fagoaga, Aritz Ibañez, Julen Leuza eta Aitor Huarte Iruñea aldetik. Dantzariekin irakasle eta begirale lanetan Maite Gonzalez, Miren Hazas eta Leire Andikoetxea aritu dira. 

Kezka Gauargin 2019 axeriak dorre aurrean
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 harrera udaletxean
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 Arrate talde argazkia
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 uztai handi
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 talde-argazki zubi-atean
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-18.

Bi errepertorio eskaini dute Lapurdin aritu diren dantzariek. Batetik, Arrateko trokeo-dantzetako eta Gipuzkoako brokel-dantzako zenbait piezak osatutako emanaldia egin dute. Zehazki Arrateko makila txikiekikoa eta brokel-makilena, eta Gipuzkoako zinta-dantza eta uztai handien dantza eskaini dituzte. Bestetik, Andoaingo eta Adunako axeri-dantza. Horien gain, fandango, arin-arin eta kalejirak ere bai, emanaldien iraupenaren arabera.

Kezka Gauargin 2019 zinta-dantza
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 axeri-dantza talde-argazkia
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-18.
Kezka Gauargin 2019 axeri-dantza eszenatokian
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-18.
Kezka Gauargin 2019 kalejira
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-19.
Kezka Gauargin 2019 txistulariak
Julen Leuza, Aitor Huarte eta Iñaki Sagardoi Dugunako txistulariak jotzen. Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 Ezpeletan kaleetan
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-20.
Kezka Gauargin 2019 kalejira
Aritz Ibañez, Ekhi Zugasti, Julen Fagoaga eta Miren Hazas. Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-22. Argazkia: Iñaki Zugasti.

Hainbat goizetan kalejira eta jaialdiari lotutako animazio jarduerak, eta arratsaldetan emanaldiak eskaini badituzte ere, festa eta bestelako jardueretarako tartetxoak ere izan dituzte, hala nola Ezpeletako kirol-gunean, Senpereko lakuan edo Biarritzeko hondartzan.

Kezka Gauargin 2019 Palestinarrekin
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian Palestinako dantza taldearekin, 2019-07-19.
Kezka Gauargin 2019 Ezpeletan kaleetan
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-20.
Kezka Gauargin 2019 Arrateko jantziekin
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-21.
Kezka Gauargin 2019 talde argazkia kalez eta gidekin
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, jaialdiko laguntzaileekin, 2019-07-22.
Kezka Gauargin 2019 kalejira
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-22. Argazkia: Iñaki Zugasti.
Kezka Gauargin 2019 brokel-makilena
Gauargi jaialdia, 2019-07-22. Argazkia: Iñaki Zugasti.
Kezka Gauargin 2019 uztai handiena
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-24. Argazkia: Iñaki Zugasti.
Kezka Gauargin 2019 buruzagia
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-24. Argazkia: Iñaki Zugasti.
Kezka Gauargin 2019 Ezpeleta irekiera jaialdia
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-18.
Kezka Gauargin 2019 Ezpeletako zelaian
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 lau arduradunak
Dantza-irakasle, musikari eta begirale lanetan aritu den laukotea: Leire Andikoetxea, Marina Ereña, Miren Hazas eta Maite Gonzalez. Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.
Kezka Gauargin 2019 talde argazkia zelaian
Kezka dantza taldea Gauargi jaialdian, 2019-07-17.

Argazkiak Miren Hazas, Maite Gonzalez, Leire Andikoetxea eta Iñaki Zugastik eginak dira, beste zenbaiten artean.

Euskal Jaia 2019 lagun artean

Euskal Jaia 2019 lagun artean

Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Euskal jai berezia izan da aurtengoa, ezberdina, baina ederra. Ez da hainbeste atzerritar izan herrian, ezin izan ditugu Euskal Herritik kanporako dantzen eta gureek dituzten atzekotasunak bilatu, baina Dugunako lagunek eta Kezka Dantza Taldeko kide guzti guztiek bete genuen plaza. Fernando Abanzabalegi ere gogoan izan genuen, Eibarko euskal jaia hainbat eta hainbat urtean posible egin zuena. 

IMG 7881
Argazkia: Josu Garate. CC BY-SA

Urkizun batu eta kalejiran herrian gora egin genuen joaldun, dantzari eta musikari guztiok. Arragueta kaletik barrena, Errebal eta Toribio Etxeberria gurutzatu genituen Untzagara iritsi aurretik. Han geundela, Enrike Izagirrek egindako aurkezpenekin batera sartu ginen plazara dantzara. Lehenengo joaldunak, Dugunako dantzariak gero eta herriko dantza taldea azkenik.

beSv8cqA
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA
YHJh2LNQ
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA

Aspaldian dantza taldeak izan duen dantzari kopuru handienarekin egin genuen plazara salto Kezkako dantzariok. Dantza eskolako haur, gazte zein helduak eta taldeko dantzariok hartu bait genuen lehenengo jendez lepo zegoen plaza. Oraingoan Kontra-dantzen txanda izan zen. Binaka biraka, launaka erreberentziak eginez zein zortziko taldeetan katean helduta jira eta buelta ibili ginen denok.

2019 05 12 Eibar EuskalJaia FL MG 4647
Argazkia: Felipe Loiola. dantzan.eus BY CC-SA
48023218523 b383681c4f o
Argazkia: Iñaki Zugasti. dantzan.eus BY-CC SA

Guztira hiru kontra-dantza egin genituen, Argia dantza taldearen kontra-dantzak oinarri hartuta batzuk, Argiari esker onez egunerako propio atondutakoa beste bat. Batetik, Marian Arregik sortutako doinuarekin Juan Antonio Urbeltzek prestatutako kadrila oinarri hartuta egindako egokitzapena egin genuen. Ondoren, Auritzeko karrika-dantzaren doinura Argiaren axeri-boda ikuskizunerako eta Dantza filmerako egindako kontra-dantzaren moldaketa. Azkenik, Kaleko Argia izeneko kontra-dantza. XVIII. mendeko kontra-dantza baten moldaketa da hau, Eibarko Euskal Jaian tradizio handikoa den Alakinkirrinera doinuaren laguntzarekin. 

48023220738 348ac65e81 o
Argazkia: Iñaki Zugasti. dantzan.eus BY-CC SA

Dugunako musikari artistek jarri zieten musika kontra-dantzei eta lanean jarraitu zuten guk amaitu ostean ere, Iruñeko Duguna dantza taldeko dantza koloretsu eta biziak hasi zirenean. Sanfermin trokeo-dantzak aurkeztu zituzten lehenengoz Untzaga plazan. Uztaialren 7an, San Fermin egunez, eta uztailaren 14an, festen azken egunean dantzatzen dituzte trokeo-dantza eder eta ikusgarriak hain zuzen ere. Guztira zazpi dantzek osatzen dute zikloa,eta Eibarrera sei ekarri zituzten: sarrera-irteera egiteko paseoa, makila-txikien dantza, makila-handiena, brokelen eta ezpaten dantza, zinta-dantza eta arku-dantza. 

IZ_01
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA
2019 05 12 Eibar EuskalJaia FL MG 4707 (1)
Argazkia: Felipe Loiola. dantzan.eus BY CC-SA
qFx7frmg
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA

Taldeon emankizunak amaiuta erromerian jarraitu genuen bazkal ordura bitarteko artea. 

48023356737 1714dabc18 o
Argazkia: Felipe Loiola. dantzan.eus BY CC-SA

Arratsaldean, Dugunako musikariek osatzen duten Gathubi taldeak jarraitu zuen plaza girotzen, oraingoan Josu Garatek gidatutako dantzaldian. Arratsaldeko zazpiak arte jarraitu genuen denok Untzagan dantzan, ordu horretan itxi baitzen dantzaldia larrain-dantzarekin. Gero, 19:30ak aldera, Depor aurrean batu ginen denok Fernando Abanzabalegiri omenaldia egiteko. Eibarko Euskal Jaia antolatzen lan izugarria egindako pertsona izanik bertso, kantu, hitz eta dantza artean gogoratu nahi izan genuen Fernando. Dantzariok Fandago eta Arin-arina dantzatu genituen bere omenez. 

q59V94LQ
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA
dMU18Wxg
Argazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA

Hona 2019ko Eibarko Euskal Jaiaren argazkiak:

Euskal Jaia 2019