Ikasturtean ikasitakoak erakusteko aukera Dantzari Egunean

Eibarko Dantzari Eguna, 2018-06-15. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Eibarko Dantzari Eguna ospatuko dugu ostiralean, ekainaren 14an. Ohi bezala, Kezka dantza eskolan eta Kezka dantza taldean urtean zehar ikasitako dantzak publikoan erakusteko aukera izango da. Dantza taldeko nagusiek Durangaldeko dantzari-dantza prestatzen jardun dute aurten eta beraz, agintariena, zortzinangoa, ezpata-joko txikia eta ezpata joko nagusia, banangoa eta txotxongiloa eskainiko dituzte.

Dantza eskolako taldeek hango eta hemengo dantzen erakustaldi anitza eskainiko dute: Lesakako eta Xemeingo ezpata-dantzak, Baztango sagar-dantza, zortziko eta katadera dantza, Inude eta Artzaiak, Corteseko makila- eta zinta-dantzak, Gipuzkoako dantzak, Arrateko dantzak, Lapurdiko kaskaroten dantzak,… Ohi bezala, musikaz Kezka dantza taldeko txistulariak eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariak arduratuko dira. 

Eibarko Dantzari Eguna

  • Ekainak 14, ostirala, 19:30ean
  • Tokia: Untzaga plaza (Euria egiten badu Legarreko frontoian)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude