Hileko artxiboak: ekaina 2019

Ikasturtean ikasitakoak erakusteko aukera Dantzari Egunean

Eibarko Dantzari Eguna, 2018-06-15. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Eibarko Dantzari Eguna ospatuko dugu ostiralean, ekainaren 14an. Ohi bezala, Kezka dantza eskolan eta Kezka dantza taldean urtean zehar ikasitako dantzak publikoan erakusteko aukera izango da. Dantza taldeko nagusiek Durangaldeko dantzari-dantza prestatzen jardun dute aurten eta beraz, agintariena, zortzinangoa, ezpata-joko txikia eta ezpata joko nagusia, banangoa eta txotxongiloa eskainiko dituzte.

Dantza eskolako taldeek hango eta hemengo dantzen erakustaldi anitza eskainiko dute: Lesakako eta Xemeingo ezpata-dantzak, Baztango sagar-dantza, zortziko eta katadera dantza, Inude eta Artzaiak, Corteseko makila- eta zinta-dantzak, Gipuzkoako dantzak, Arrateko dantzak, Lapurdiko kaskaroten dantzak,… Ohi bezala, musikaz Kezka dantza taldeko txistulariak eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariak arduratuko dira. 

Eibarko Dantzari Eguna

  • Ekainak 14, ostirala, 19:30ean
  • Tokia: Untzaga plaza (Euria egiten badu Legarreko frontoian)

Kezka dantza eskolan izen-ematea

Datorren urtean Kezka dantza eskolan ikasi nahi duten ume berrientzat matrikulazioa ekainaren 17an izango da. 2013. urtean edo lehenago jaiotako umeek eman ahal izango dute izena (2018-2019 ikasturtean ibilitakoek ez dute aurrematrikula egin beharrik, bakarrik berrientzat da deialdia). Portaleko 3. solairuan izango da informazioa eta izen-ematea, esan bezala ekainaren 17an, arratsaldeko 19:00ak eta 20:00ak bitartean, edo baita kezka@dantzan.com helbidera idatzita ere.

Kezka dantza eskolan izen-ematea

  • Noiz: Ekainaren 17an, 19:00etatik 20:00etara
  • Non: Portalea Kultur Etxearen 3. solairuan.
  • Nor: Ikasle berriak, bereziki 2013. urtean jaiotakoak.
  • Informazio gehiago: egunean bertan ala kezka@dantzan.com helbidera idatzita

Egun bera, ordu bera hiru dantza

Egun bera, ordu bera hiru dantza

Argazkia: Gorka Errasti

Letra Galegoetan Arrateko dantzak, Santa Kurutzeko jaietan soka-dantza eta Gallastegi pelotariari omenaldian agurra. Hiru amanaldi egun berean, apirilaren 13an Eibarren. 

2019 05 05 santa kurutz soka dantza arg Gorka Errasti 001
Argazkia: Gorka Errasti

Kezka Dantza taldeko dantzariak hiru ekitalditan parte hartu zuten apirilaren 13an, ordu berean. Alde batetik, eta urteroko ohiturari jarraituz Santa Gurutzeko ermitan soka-dantza egin zuten taldeko dantzarietako batzuek. Maider Altzibar eta Lore Sarasua aritu ziren aurresku eta atzesku lanetan eta Esther Kareaga eta Jone Amuategi, aldiz, zerbitzari lanetan. Giro ezin hobean burutu zen berriz ere soka-dantza auzokide guztien artean. Gure dantzei doinua jartzen Usartza txistulari taldearen erdia.

Urkizu inguruan ere izan zuen presentzia dantza taldeak. Letra galegoen testuingurura Arrateko trokeo-dantzak eraman zituzten dantza-eskolako gazteek. Makil-txikiena eta brokel-makilena egin zituzten. Hauekin txistulari lanetan Kezkako musikariak; Ekhi Zugasti, Andoni Altzibar eta Iñaki Barua. 

WhatsApp Image 2019 05 23 at 14.59.39

Amaitzeko omenaldia. Urtarrilean zendu zen Miguel Gallastegi pelotari eibartarrari Astelena frontoian egin zitzaion menaldian agurra dantzatu zuen Garoa Magunazelaia gazteak Usartza txistulari bandaren beste erdiaren musikaren doinura. 

2019 05 05 11.41.36