Euskal Dantzak Castelmoron sur Loten

Euskal dantzak Castelmoron sur Lot-en

Argazkia: Kezka Dantza Taldea CC-BY-SA

Lot eta Garona departamentuko herri txikia da Castelmorn sur Lot, baina txikia izanik ere, azken hamazazpi urteotan antolatu duten Folkloriades Nazioarteko folklore jaialdiak txikia ere handi egin du. Herri osoa atontzen dute jaialdirako eta herritar guztiak hurbiltzen dira dantzaleku bihurtutako Rugby zelaira jaialdiak iraun bitartean. Kezkako dantzariok 2018ko uztailean izan genuen bertan parte hartzekoa aukera.

30161934327 67f06d0745 z
Argazkia: Kezka Dantza Taldea. Dantzan CC-BY-SA

Gurekin batera, Kolonbia, Serbia, Kirgizistan eta Nigerreko dantzariak eta musikariak izan ziren Folkloriades jaialdiko protagonistak. Gainontzeko herrialdeek ere beraien tradiziora hurbildu gintuzten denok eta beraien kantu eta dantzaz goratzeko aukera ere eman ziguten.

Guk Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak, San Juan soka-dantza eta Zuberoako dantzak eraman genituen Eibartik Frantzia aldera. Ezpata-dantza herriko elizan egin eta Arrateko ezpata-txikien zortzikoa dantzatu genuen. Agertokian, aldiz, gainontzeko dantza taldeetako kideak gonbidatu genituen gure sokara batzera eta soltean aritzera ere animatu ziren. 

37746046 133299924243805 9110463844928454656 o
Argazkia: JadeP. Dantzan CC-BY-SA
37717160 133300330910431 1391521802781458432 o
Argazkia: Jade P. Dantzan CC-BY-SA

Parte hartzaileek, hango eta hemengo dantzak ikusteaz gain, hauek ikasteko aukera ere izan zuten. Euskal dantzak herriko plazan emandako erromerian ikasi zituzten Castelmoroneko herritarrek. 

Castelmoron 2018
Argazkia: Kezka Dantza Taldea – dantzan CC BY-SA

Jaialdiaren gora-beherei buruzko argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen: 

Castelmoron sur Lot

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude