Arrateko dantzak 2018ko Arrate egunean

Arrateko dantzak 2018ko Arrate eguneanArgazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC-BYSA

Larunbatez igo gara aurtengoan Arrateko gainera, eguzki betearekin, elkarri ezpata emanda zelaia hartzeko prest.

31225802918_c989243e9e_o.jpg
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Aterpetxean prestaketa lanak eta tradizioaren lehenengo urratsa den argazkia ―58 ezpata-dantzari aurten― aterata, eliza barruan dantzatu genuen lehenengo, meza nagusian zehar. Bertan estreinatu ziren Iker Gil eta Keltze Iturralde, Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeko lagunak eta eskarmentu handiko dantzariak.

2018 09 09 Arrate FL MG 2119
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Jarraian, Arrateko ama prozesioan atera zen gure atzetik eta herritar ugarik lagunduta egin genuen gurutzerainoko joan-etorria. Aurten, izan dira Keltze eta Ikerrez gain bide hori gurekin egin duten bestelako partaide batzuk, izan ere, Arrate gainera bizitzera iritsi berri diren mojek, lehenengoz ikusi zituzten, ziurrenik, prozesioa eta gure dantzak.

2018 09 09 Arrate FL MG 2284
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Hala, eliza parera iritsitakoan, ezpata txikiek, berriek zein arituek, Gipuzkoako ezpata-dantza eta Arratekoa eskaini zizkioten Eibartar guztion amari. Keltze eta Ikerrekin batera, Luken Aranburu eta Eider Agirrebeña agertu ziren amabirjinaren aurrera.

2018 09 09 Arrate FL MG 2379
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Atseden txiki bat hartu genuen orduan, luzaketa lanak egin eta zelairako saltoa prestatzeko. Josu Garatek gidatutako taldea Arrateko zelaian sartu zen, herritar artean eta eguzkipean dantzatzera. Ezpata txikietara batu ziren, Miren Hazas, Egoitz Blanco, Jone Lahidalga eta Ander Garitagoitia eta, estreinako aldiekin jarraitzeko, Ainhoa Larrañaga aipatu behar dugu oraingoan, izan ere, Kezka dantza taldean eskarmentu gehien duen dantzaria ahaztu gabe, lehen aldia izan zuen Ainhoak parrila gainean eta elegante eutsi zion erronkari. Bejon deizula, Larra!

2018 09 09 Arrate FL MG 2577
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Trokeo dantzen txanda etorri zen gero eta orduan ere fin aritu ziren  Keltze eta Ikerrek egindako lana erakutsi zuten, Makil-txikien eta Brokel-makilen zortzikoetan, hurrenez hurren eta Luken izan zen Makil-handienari sarrera eman ziona.

2018 09 09 Arrate FL MG 2670
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA
2018 09 09 Arrate FL MG 2714
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA
2018 09 09 Arrate FL MG 2725
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Behin lanak bukatutakoan, ondo merezitako dutxa hartu eta Tiro pitxoiko jangelara hurreratu ginen denak, eguna borobiltzera. Enrike Izagirrek ohi duen bezain apain jantzi zuen egunaren kronika eta Oier Araolazak hartu zuen hitza jarraian. Gogoan izan genuen aurten utzi gaituen Marian Arregi, kantuan, eta txalo artean eta ongi etorria eman genien kofradiako kideen artera batu zaizkigun dantzari bizkaitarrei. Era berean, aipamen berezia jaso zuten Ane Sarasketak eta Aiert Ibarbiak, hamargarrenez jantzi baitute Arrateko amaren domina. Batzuk zein besteek, etxera eraman dute Arrateko amarekin lotuko dituen domina, hurrengoetan ere nahi izanez gero etortzeko edo etortzen jarraitzeko gonbitarekin batera.

2018 09 09 Arrate FL MG 2818
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Denoi ere, datorren urtera arte!

Hona hemen egunak utzitako argazki gehiago,

Arrate, 2018

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude