Dantzari Eguna 2018

Dantzari Eguna 2018

Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Urte guztiko lana erakusteko unea iristen zaie Kezka taldeko dantza eskolako ikasleei San Joan aurreko azken ostiralean. Aurten ekainaren 15a izan da egun hori eta taldeko gaztetxoek ederto erakutsi zituzten bereganatutako abileziak Untzaga plazan.

Hango eta hemengo dantza ezberdinak erakutsi dituzte kantu, giza-dorre eta jokoz lagunduta. Hasierako urduritasunak kenduta irribarreak izaten dira nagusi dantzarion jai honetan eta horiek izan dira aurten ere protagonista.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7560 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

2008an jaiotakoen irribarreak izan ziren plaza hartzen lehenak. Idoia Lahidalga irakaslearekin landutako Sarian-Zunzun egin zuten, dantza eta kantua.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7604 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Maider Otaolaren taldeak jarraitu zuen dantzan. Hauek Abaltzisketako eta Lizartzako inauteri-dantzak egin zituzten koloreta zapaietan bilduta.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7655 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

2011ko txikiek Olagueko esku-dantza eta Buhameak eta Marmutx dantza-jauziak eskeini zituzten beraien lehen dantzari egunean. Amaia Visus irakaslearen landutako guztia primeran dantzatu zuten!

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7672 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Kostaldeko dantzak egin zituzten 2009an jaiotakoek. Miren Hazasen taldeak arropa urdinak jantzita Kaskarots, Saliña-saliña eta fandangoa eskaini zizkiguten, dantza alaiak, neska-mutiko alaiek eskainiak.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7716 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Oriako sorgin-dantza izan zen plaza hartzen hurrena. 2003ko gazteek Amaia Rodriguez eta Maider Otaola irakasleekin landutako dantza barregarria egin zuten, irribarrea, oriangoan, ikuslearengan eraginda.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7763 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Gipuzkoatik Arabara salto egin zuten dantzariek gero. Arabako Eltziego herrira hain zuzen ere. Amaia Visus eta Jone Lahidalga irakasleen esanetara ikasitako Bailaos eta El Culo makil-dantzak egin zituzten, gaiteroek lagunduta.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7782 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA
2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7811 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Eta Gipuzkoara bueltan etorri ginen berriro Amaia Rodriguezen taldearekin. 2005ean jaiotako neskek Makil-txiki eta Zinta-dantza egin zituzten, eta baita ondo gauzatu ere!

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7850 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

2007koek, orain arte Untzagan ikusi gabe genuen dantza plazaratu zuten arropa ezin ederragoekin. Biarritzeko San Martin ezpata-dantzaren parte den arku-dantza hain zuizen ere. Leire Andikoetxea eta Amaia Visus irakasleak aritu ziten dantzari txikiekin lanean eta emaitza ikusgarria izan zen.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7896 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA
2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7927 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Nagusion txanda iritsi aurretik, aurreakoaren aurrean klasikoak diren dantzak egin zituzten 2004 eta 2005eko neska-mutilek; Durangaldeko Dantzari-dantzako Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata-joko nagusia, Binanoa eta Txotxongilo. ander Garitagoitia aritu da hauekin lanean.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7953 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

 

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 8002 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Dantza eskolako dantzari txikiek beraien lanak amaituta nagusiek hartu zuten plaza eta Lapurdi aldera eraman zuten ikuslea, Martxa, Makil-txiki, Marmutx, Antxoriz, Betteluren Lapurdiko fandangoa eta dantza-luzea eskaini zituzten.

Azken horretan, gaztetxoak ere sartuta utzi zuten dantzari guztiek plaza, hasierako irribarre lotsatiak lasaituta eta datorren urterako indarrak hartzeko prest.

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 8023 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

 

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 8081 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA
2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 8130 IZ (1)
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Ezin aipatu gabe utzi gure dantzei musika jartzen aritu zen musikari sorta zabal eta anitza, mila esker!

2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 7648 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA
2018 06 15 Eibar Dantzari eguna IZ IMG 8155 IZ (1)
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA

Lotura honetan ikusi daitezke 2018ko dantzari eguneko argazki gehiago:
Dantzari Eguna, 2018.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude