Irailaren 8a Larunbatez dator aurten. Egin ditugu azken entseguak, baita Arraten ere entsegu bustia, eta dena prest 2018ko Arrateko Amaren dantzetarako. Aurtengo gonbidatuek ere probatu dute Arrateko zelaiko berdea, larunbatean akaso marroiago egongo bada ere. Portugaleteko Elai-Alaiko bide dantzari, Iker Gil eta Keltze de Iturrate izango dira aurtengo gonbidatuak, ezpata-dantza aldare aurrean dantza egingo dutenak.
Arrateko dantzak, irailak 8, ostirala
- 11:00etako mezan ezpata-dantza.
- 12:00ak aldera hasten den prozesioaren bukaeran ezpata-dantza.
- 12:30etatik aurrera, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak zelaian.
Irailaren 9an, Biarritzen, Martin Zalakain
Biharamunean, irailaren 9an, Biarritzen izango gara. Argia, Artedramak eta Martin Zalakain ikuskizunaren troupe osoa Biarritzeko Maitaldia jaialdian izango gara. Gare du Midi antzokian gaueko 21:00etan hasiko da Pio Barojaren nobelaz Juan Antonio Urbeltzek ideiatu eta koreografiatu eta Ander Lipusek eszenaratu duten bertsioa.
