Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain

Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain

Kezka Zurich-eko Folklore Jaialdian 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan.eus CC BY -SA

Castelmoron taldeak

Uda eta opor aroa hastearekin batera Euskal Herriko txoko guztietako dantzariok kanporako bidea hartzen dugu askotan, nazioarteko folklore jaialdiek goxoki ederra jartzen digute aurrean eta ezin ezetzik esan. Kezka Dantza taldekoak Frantzia aldera joango gara aurten, Castelmoron sur Lot herriko Les Folkloriades jaialdira.

17. edizioa izango da aurtengoa eta Kolonbia, Serbia, Kirgizistan, Niger eta Euskal Herriko dantzariak batuko gara uztailaren 20 eta 22 arteko asteburuan ospatuko den festan.

castelmoron kartelaAkitanian kokatzen den herria da Castelmoron sur Lot, ez da 1800 biztanletara iristen urtean zehar baina jaialdia iristerekin batera jendetza batzen da herriko kaleetan handik eta hemendik etorritako dantza eta musika talde ezberdinak ikusteko. Euskal Herritik Arrate egunez Eibarren egiten ditugun trokeo dantzak eta San Juan gaueko soka-dantzaz gain Zuberoako dantzak ere eramango ditugu Akitania aldera.

castelzube-iñaki
Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan.eus CC BY-SA

Ostiralean, larunbatean eta igandean eskainiko ditugu emanaldiak Folkloriades jaialdian, lau guztira, larunbatean birritan dantzatuko baitugu oholtza gainean.

castelmoron trokeo eider
Argazkia:Eider Agirrebeña – dantzan.eus CC BY-SA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude