Hileko artxiboak: ekaina 2018

Santa Kurutz eta gallegoak

Santa Kurutz eta gallegoak

Argazkia: Amaia Rodriguez. dantzan.eus CC BY-SA

Maiatza eta ekaina lan hilabeteak izaten dira dantzariontzat, Eibarko Euskal Jaia, Ezpalak jaialdia, Eibarko Dantzari Eguna eta San Joan jaietako dantzaldiak gainean izaten ditugu eta urte guztian landutakoa erakusteko desiatzen egoten gara hilabete hasieratik. Maiatzeko lehen egunekin hasten gara baina han eta hemen dantzan. Aurten ere, maiatzeko lehen igandean bertan herriko bi txokotan, aldi berean, aritu baitziren Kezkako zenbait dantzari.

file5 7
Argazkia: Jone Lahidalga. dantzan.eus CC BY-SA

Santa Kurutzeko Ermita izan zen lehen lekua. Bertako jaiak ospatzen zirela eta soka-dantza ederra plazaratu zuten Ane Muguruza, Idoia Lahidalga, Irati Larruskain eta Ane Montielek auzoko lagunekin batera. Lehena aritu zen aurresku lanetan eta bigarrena, aldiz, atzezkuarenetan. Larruskain eta Montiel izan ziren zerbitzariak. Igandeko meza ostean giro ederrean egiten da urtero soka-dantza santa Kurutzeko ermitan eta auzokoek beti eskuzabal eta gogotsu hartzen gaituzte. Kalejiraren ostean ere festak ez du etenik izaten ermita inguruan. Aurtengoan, ordea, ohikoa ez dena ere gertatu zen, behingoagatik txapelek ez zuten teilatu gainean amaitu!

DSC 0646
Argazkia: Olaiz Agirrebeña. dantzan.eus CC BY-SA

Herriko goi aldeetatik behe aldera salto eginda Urkizuko parkeak hartu zuen Kezkakoen bigarren dantzaldia. Taldeko gaztetxoen bertan ospatzen ziren Letra Galegoen festan Oriako sorgin-dantza plazaratu zuten. Gona gorri eta txapel luzedun dantzariek barre ugari eragin zituzten bertaratutakoen artean, muxu, besarkada eta tiro artean.

 MG 0690 copia
Argazkia: Amaia Rodriguez. dantzan.eus CC BY-SA

 

 MG 0731 copia
Argazkia: Amaia Rodriguez. dantzan.eus CC BY-SA

Hona Amaia Rodriguez, Jone Lahidalga eta Olaiz Agirrebeñak Santa Kurutzen eta Urkizun ateratako argazkiak:

Santa Kurutz 2018 soka dantza.

Letra galegoak, 2018.