Hamaika koko-dantza 2018an

Hamaika koko-dantza 2018an

Argazkia: Fernando Retolaza – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da Eibarren, baina 2018 honetan inauteriak gertu tokatu zaizkio San Blasi eta Koko-dantzak egun horretan bertan egin genituen. Agina eta Mandiola inguruko baserriak bisitatu genituen goizean goizetik hasita eta arratsaldean, aldiz, Eibarko kaleetan barrena aritu ginen dantzan eta kantuan.

1 merkato DSC4232
Argazkia: Fernando Retolaza – Kezka CC BY-SA

8:30ean merkatu plazan hasita beste 22 baserritan izan ginen koko-eskean. Bi taldetan banatuta osatu genuen ibilbide guztia eta baserri guztietan jaso genuen dantza eta kantuen trukeko esker ona.

2018 02 03 koko dantzak FL MG 7155
Argazkia: Felipe Loiola – Kezka CC-BY-SA
2018 02 03 koko dantzak FL MG 7470
Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Urtero bezela ezin hobeto portatu zaizkigu inguruetako baserritarrak eta berriro ere eskerrik asko porru, gazta, untxi, intxaur, salda, txorizo eta San Blasengatik!

 

2018 02 03 Koko dantzak IZ 5292
Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan CC BY-SA
3 sandromanDSC4369
Argazkia: Fernando Retolaza – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Talde batek Agina aldera egin zuen oinez. Inguruan Altzerreka, Altzerreka berri, San Roman, Torrepe, Suinaga, Gorostiaga, Atxekoa, Orbesoraen, Arandoiturralde eta Agiñagainekua baserriak bisitatu genituen. Eguraldiak nahiko ondo eutsi zion goizari eta bi taldeek gehiegi busti gabe osatu genuen ibilibide osoa.

Furgonetetan ekin zion taldearen beste erdiak. Zozolan hasita, Zozolabarri, Miraflores, Milatxori, Milatxori-atzekoa, Asola-aldea, Amezabalegiabeletxea, Oregizahar, Arandobarrena, Arandoguena eta Arandoetxebarri baserrietatik pasa ziren, oinezko taldearekin Agiñagainekuak elkartu arte. Aurretik ere, Orbesoraen etxean talde guztia batu eta Kokomarruen soka-dantza egiteko aukera izan genuen atarian.

8orbesorogoenDSC4572
Argazkia: Fernando Retolaza – Kezka dantza taldea CC BY-SA

 

2018 02 03 Koko dantzak IZ 5231
Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan CC BY-SA

Bazkal ordurako bukatu genituen baserri inguruetako lanak eta beheranzko bideari ekin genion. Bapo bazkalduta, atseden hartu eta Eibarko kaleak girotzeko prestatu ginen berriro. 19:00ak aldera Mausitxarekin, Elgoibarko txarangarekin, batu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalberton eta Plaza Barrian aritu ginen dantzan. Arratsaldean egunaldiak ez zuen goizean adinako errespeturik izan eta aterpetik aterpera ibili ginen. Untzagan plazako karpan egin genuen berriz Kokomarruen Soka-dantza.

2018 02 03 Koko dantzak IZ 5416
Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan CC BY-SA

Eguna blai eta nekatuta bukatu genuen bai, baina gozatua hartu eta gero! Hauxe Karnabala!!

Felipe Loioklak, Iñaki Zugastik eta Fernando Retolazak ateratako argazki sorta ederra ikusi nahi baduzu, egin klik hemen:  Koko-dantzak, 2018.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude